100 haurretatik 5ek gutxienez arreta goiztiarra behar dute

100 haurretatik 5ek gutxienez arreta goiztiarra  behar dute
sep

15

2016

100 haurretatik 5ek gutxienez arreta goiztiarra behar dute

HAURREN ERREHABILITAZIOA EZINBESTEKOA DA GARAPEN FISIKO ETA KOGNITIBOKO ARAZOEI (OROIMENA, JOKABIDEA, HIZKUNTZA) ETA JOKABIDEAREN NAHASMENDUARI, IRENSTEKO ETA KOMUNIKATZEKO  ARAZOEI AURRE EGITEKO

“0 eta 6 urte bitarteko haurren % 5 eta % 7 inguruk arreta goiztiarra behar dute, beraien garapen fisiko edota kognitiboan dituzten zailtasunengatik. Horrek, arazoak ekartzen ditu adierazteko gaitasunean, eskola errendimenduan, jokabidean edo garapen motorrean“, adierazi du Juan Ignacio Marín doktoreak, Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitaziorako Zerbitzuko buru medikoa den doktoreak dioen moduan.

Arreta goiztiarra, 0 urtetik 6 urtera

Bilboko Ahizpa Ospitalarien Haurren Errehabilitazio Zerbitzuak instalazioak handitu berri ditu. Gurasok askok egunero aurre egin beharko dioten errealitate honen aurrean biztanleak sentikortzeko, Unitateko buruak azaldu du haur errehabilitazioa behar dutela garapenaren nahasmendu orokorrek eta garezurreko traumatismoek, tumoreek eta normalean bigarren mailakoak diren gaixotasun arraroen zerrenda luze baten ondorioz gertatutako garuneko lesioek. Goiztiartasunak zailtasunak sortzen dituzten neuronen heltze arazoak ere ekartzen ditu. Horrez gain, errehabilitazioa ere behar duten kontrako garapen-baldintzekin lotutako emozio, jokabide eta ikaskuntza arazoak dituen ume-talde bat dago.

rehabilitacion-infantil

Marín doktoreak argitu du haurren errehabilitazioa, oro har, jaiotzen direnean hasten dela, 16 urtera arte – zehazki, 0 eta 6 urte bitarteko arretari “Arreta Goiztiarra” esaten zaio – eta “ume, haur eta nerabeengan hainbat nahasmendu” sor daitezkeela. Osasun-arazo handia da eta berehalako erantzuna eta erantzun jarraitua eskatzen du, eragindako pertsonek bizi-kalitatea eta autonomia funtzionala hobe dezaten”.

Haurtzaroan sor daitezkeen egoera eta nahasmenduei erantzuteko, haur errehabilitazioko lan-taldea Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan aditua den espezialista batek, fisioterapeutek, haur neuropsikologoek, terapeuta okupazionalek eta logopedek osatzen dute. Profesional horien lanaren zati garrantzitsu bat gurasoak beraien seme-alaben estimulazioan eta zainketan prestatzeko eta trebatzeko da. Testuinguru honetan, Ángela Fernández de Corresek, Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitazio Unitateko logopedak hauxe azpimarratu du: “gurasoak eta zaintzaileak zati aktiboa dira beraien seme-alaben errehabilitazioan, eta koterapeutarik onenak eguneroko jarraibideen orokortzerik handiena lortzeko”.

Haurren errehabilitazioa, xehetasunez: berariazko esku-hartzeak

Fisioterapia oreka eta ibilketa hobetzeko

Fisioterapia oso garrantzitsua da haur errehabilitazioan, orekan, ibilketan eta haurren mugikortasun orokorrean dauden zailtasunak tratatzeko ezinbestekoa delako. Mediku errehabilitatzaile batek zuzenduta, fisioterapeuta-taldearen lan nagusia arazoak dituzten haurrek koordinazioa, arlo motorra eta oreka berreskuratzea da. Alor horretan, berariazko fisioterapia tekniken aplikazioa, ortesien preskripzioa eta egokitzapena eta espastizitatea tratatzeko toxina botulinikoaren erabilera nabarmentzen dira.

terapia orofacial

- Logopedia irensteko zailtasunetarako

Logopediaren bidez adin txikiko haurren irensteko arazoak lantzen dira, izan ere, hainbat patologiatan agertzen den oso arazo ohikoa da. Arazo horiek, goiztiartasunarengatik edo arazo anatomiko edo gaixotasun neurologikoen ondorioz gertatutakoak izan daitezke, batik bat oso adin goiztiarretan. Gaixotasun horien adibideak ditugu jaio aurreko eta jaiotza inguruko entzefalopatiak, hemorragiak eta garezurreko tumoreak, traumatismo kraneoentzefalikoak eta gaixotasun arraroak, hala nola Retten sindromea, leukodistrofiak eta Angelmanen sindromea.

Irensteko arazoekin lotutako zenbait zantzu eta sintomak dira gehiegizko lerdea, ahoko sentikortasunaren asaldua, janaria errefusatzea, hurrupatzeko eta mastekatzeko arazoak, jateko denbora luzatzea edo arnasketa aldatzea (arnasketa zarata eginez edo esfortzuarekin).

- Logopedia adierazteko zailtasunen aurrean

Logopediak hizkuntzaren, ahotsaren eta artikulazioaren arazoak lantzen ditu.  Kasurik arinenek zailtasunak dituzte zenbait fonema ikasteko (dislaliak), asalduak arnasketan eta aho eta aurpegiko arazoak (ahoko arnasgailuak, ahots-kordetako noduluak, irensketa atipikoa), irakurtzen eta idazten ikasteko zailtasunak, nahasmenduak ahozko artikulazioan, arazo neurologiko baten ondorioz (disartria), edo eragin neurologikorik izan gabe (disglosiak). Muga larria dagoen kasuetan zenbait pazientek dituzten komunikazio-eragozpenak apurtzen saiatzen dira, komunikazioaren ordezko sistemak eta sistema  handigarriak erabiliz. Lan horretan, softwarea eskatzen da komunikazio panelak eta taulak nahiz irakurtzeko eta idazteko tresnak sortzeko, egokitutako materialak sortzen laguntzen dutenak. Arlo motorrean arazo larria duten umeen kasuan putz egiteko kommutadoreen, hagaxka bidezko edo buruarekin emateko kommutadoreen bidez komunikatzeko aukera baloratzen da, edo baita begiradarekin kontrolatzeko gailuak erabiltzea ere.

Terapia okupazionala autonomia, motrizitate xehea eta koordinazioa hobetzeko

Terapia okupazionalak gaitasunak trebatzen ditu norberaren zainketan, zentzumena prozesatzeko gaitasunak, motrizitate xehea eta larria, jolasa eta koordinazioa. Arlo honen helburua eguneroko bizitzaren jardueretan (garbitzea, janztea, elikatzea eta abar) autonomiarik eta gaitasunik handiena sustatzea da. Errefortzu gisa, Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitazio Unitateak zentzumen-integrazioko areto bat du.  Zentzumen-modalitate desberdinetan estimuluen prozesatzearen erregulazioa bideratzen duen baliabidea da.

sala-integracion-sensorial

- Neuropsicologia oroimenerako, ikasketarako, arretarako, arrazoitzeko eta gizarte-gaitasunetarako

Neuropsikologiako adituekin egindako saioetan arreta, oroimena, funtzio exekutiboak, ikasteko zailtasunak eta emozio eta jokabide arazoak lantzen dira. Gurasoekin edo familiarekin egindako lana askotan ezinbestekoa da, inguru horretan hazten eta pertsona moduan garatzen baita umea.

* Elkarrizketa Marin doktoreari eta Angela Fdez. de Corres logopedari Cadena SER irratiko Hoy Por Hoy saioan, haurren errehabilitazioari buruz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Decline all Services
Accept all Services