Aita Menni Ospitaleko hogei bat profesionalek hezur muineko lesioa duten pertsonen tratamendurako prestakuntza jaso dute
Ospitaleak berak antolatutako etengabeko barne prestakuntzako ikastaroa da. Fisioterapeutek, terapeuta okupazionalek eta Kalte Zerebralaren Zerbitzuko errehabilitazio taldeko begiraleek parte hartu dute 20 eskola ordu horietan, muineko lesioa duen pazientearen egunerokoa hobetzeko.