Zer ikusten du logopedak gure haurrak jan nahi ez duenean?
Upalah Magazin aldizkariaren 1. Zenbakia argitaratu da, amei amatasunaren bidean laguntzeko logopedek idatzitako lehen aldizkaria. Proiektu editorial hau logopeda talde batean abiatu da, eta horien artean dago Oihana Ramos Núñez, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen haurren errehabilitazio unitateko logopeda. Lehen artikuluan, gure adituak elikadurak haurren garapenean dituen zailtasunez hitz egiten du, hazkuntzaren inguruan sortu ohi diren zalantzak jorratuz.