Bestelako arreta modu batzuez egiten diogu aurre koronabirusari
Kontsulta presentzialak bertan behera utzi eta gero, koronabirusaren transmisioa galarazteko, kalte zerebraleko unitatetik gure paziente, erabiltzaile eta senideekin jarri gara harremanetan, ahal den heinean, eta komunikazioaren teknologien laguntzaz, errehabilitazio programak garatzen jarraitzeko. Youtubeko gure kanaleko bideo didaktikoak eta www.dañocerebral.es webguneko edukiak oso lagungarriak izaten ari dira gure pazienteentzat, eta etxetik irakurtzen diguten pertsona edo senide guztientzat ere horrela izatea espero dugu.