Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

TESTUAK INFORMACIONES PSIQUIÁTRICAS ALDIZKARIAREN 228 ZENBAKIAN ARGITARATUTAKO ARTIKULUA LABURBILTZEN DU, ETA GAIA IKTUS ONDORENGO EMOZIO ETA PORTAERA NAHASMENDUEN DESKRIBAPENA DA. lEHENENGOEN ARTEAN DEPRESIOA NABARMENTZEN DA, ETA DIAGNOSTIKO DIFERENTZIALAK AZTERTZEN DIRA.pORTAERAREN ASALDUREI DAGOKIENEZ, DESKRIBAPENEKIN BATERA ANALISI ESPLIKATIBOAK AURKEZTEN DIRA.

 

Idazleak:

José Ignacio Quemada, psikiatra eta Kalte Zerebraleko Menni Sareko arduraduna

Naiara MimentzaAita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko neuropsikologoa 

Informaciones-psiquiátricas

Iktusa garuneko odol zirkulazioaren bat-bateko nahasmendu bat da, zeinak denboran iraun dezaketen sintoma fisikoak eta asaldura mentalak uztartzen dituen.Espainian egindako azterketa baten arabera, pazienteen %45ek, iktusa gertatu eta hiru hilabetera, desgaitasun moderatua edo larria aurkezten dute, eta, ondorioz, ahalmen funtzionala mugatua dute. Desgaitasunen lehen kausari buruz ari gara hitz egiten, 100.000 biztanleko 500-600 lagunek nozitzen baitute.

Garuneko patologia horretatik hainbat arazo mental eratortzen dira. Afasiak eta sindrome dementzial larriak erraz ezagutzen dira; baina heminegligentzia, narriadura kognitibo arin, nortasun aldaketa eta asaldura emozionalei ez zaie arreta handirik jartzen eskuarki.  Asaldura emozionalak zehazki, hau da, antsietatea, tristezia, negarra edo anhedonia gaitasun fisikoa galtzearen ondoriozko erreakzio naturaltzat jo ohi dira.

Iktusen izaera akutuaren ondorioz, ahalegin sanitarioak ondorengo egun edo asteetan kontzentratzen dira. Horrek bermatzen du fase akutuan eta subakutuan arazo motorrak, sentsorialak eta sentsitiboak detektatzea, baina fase subakutuan eta kronikoanaldaketa mentalak gutxiago detektatzendira, batez ere fluktuatzen badute eta neurtzen zailak badira. Atal horretan sartzen dira portaera sozialaren aldaketak, elkarbizitza arazoak eragin eta pertsonen arteko harremanen kalitatea hondatzen dutelarik.

Trastornos-psíquicos-derivados-del-ictus

Horrez gain, Psikiatria paziente talde horretatik autoaldendu denez, arreta eskasa egiten zaie paziente horiek eta euren familiek dituzten arazo psikopatologikoei.

Depresioa, sintoma depresiboak eta beste asaldura emozional batzuk

Iktus ondorengo depresioaren prebalentzia zehazteko saiakerek oso emaitza desberdinak eman dituzte. Barreiaketa horren oinarrian dago batez ere: Ebaluatzeko tresnen eta irizpide nosologikoen dibertsitatea, aztertutako populazioen arteko desberdintasunak eta, azkenik, iktus ondorengo zein unetan ebaluatzen diren pazienteak. Depresioa duten pazientearen taldean negar patologikoa edo apatia sartzeak edo baztertzeak eragin nabarmena dauka prebalentziaren amaierako datuetan.Afasia edo narriadura kognitibo larria egotea, batzuetan, baztertzeko irizpidea izaten da iktus ondorengo depresioari buruzko hainbat azterketatan.

Ohiko asaldurak

Edonola ere, depresioaren sintomekin bat egiten duten asaldura psikopatologiko eta portaera asaldura nagusiak askotarikoak dira.Ondoren, ohikoenak aipatzen dira:

o              Emozionalismoa edo barre edo negar patologikoa: negar erreakzioak agertzea, gutxiagotan barre erreakzioak, neurrigabeak, borondatearen kontroletik at, eta estimulu txikiek eraginda.Sindromeak ongi erantzun ohi du serotonina berratzitzeko inhibitzaile selektiboekin (ISRS), eta paziente depresiboengan baino askoz azkarrago erantzuten du.

o              Iktus ondorengo nekea: iktus ondorengo neke primarioa beste sintoma depresiborik egon gabe agertu daiteke.Bere ezaugarria da neke sakona sentitzea esfortzu mental edo fisiko arinak egin ondoren.Arreta gabezien atzean ezkutatu ohi da, eta sentsazio subjektiboa izan ohi da akidura eta esfortzua eskatzen duten lanak hasteko arazoak.

o              Erreakzio katastrofikoa: negar, haserre eta izu erreakzio bat-batekoak zeregin bati ekin eta porrota sentitzerakoan. Gertakari akutu moduan aurkezten direla da depresioaren duen desberdintasuna, egia bada ere sintoma depresiboak egoteak erreakzio katastrofikoak eragiten duela.

o              Apatia: ekimenik eta aktibitaterik ez egotea; definizioetan beti gehitzen dira emoziorik ez bat-bateko kogniziorik ez egotea. Berez, indiferentzia emozionala ohiko portaeraren aldaketa eragiten duten elementu moduan aurkezten da.

o              Anosognosia: desgaitasunaren eta horren ondorioen gaineko kontzientzi falta. Hainbat forma har ditzake, eta batzuetan deigarriena ez da izaten hemiplegia ukatzea, desgaitasun egiaztatzearekin batera agertzen den indiferentzia emozionala baizik. Anosodiaforia bezalako terminoek fenomeno berari egiten diote erreferentzia.

o              Portaera sozialaren aldaketak: iktus ondorengo kalte zerebrala duten pertsonak artatzen dihardugun psikiatriako eta psikologiako profesionalok ohituta gaude senideak esaten digunean: “jada ez da pertsona bera”.Baieztapen horren atzean dagoena izango da hurrengo paragrafoetako azterketaren muina.

“Jada ez da pertsona bera”. Portaera sozialaren aldaketak

Portaeraren aldaketarik ohikoena haserrekortasuna da.Egile batzuentzat,egoera emozional honen ezaugarri nagusia tenperamentuaren kontrol urria da, animo egoera bat, zeinak bultzatu egiten dituen emozio jakin batzuk (haserrea), kognizio jakin batzuk (egoera baten aurkako balorazioa), eta portaera jakin batzuk (oldarkortasun). Esperientzia klinikoak iradokitzen du haserrekortasunak hainbat jatorri izan ditzakeela:animo egoera baxua, nekea, frustrazioarekiko intolerantzia, arazoak konpontzeko ahalmena murriztua (asaldura exekutiboa)Haserrekortasunaren adierazpen bereziki larria oldarkortasun fisikoa da, gauzei edo pertsonei zuzendua.

Zurruntasuna ere ohikoa da portaera aldaketetan.Aurrez pentsatutako planak aldatzeko ezintasunari egiten dio erreferentzia, baita ingurumariak aldatu badira ere. Ekintzak planifikatzeko sistemaren ’irazgaiztasunaren’ ondorioa da. Portaera honetan dauden prozesu kognitiboak hauek dira:lanerako memoriaren gaitasuna murriztea, hau da, memoriatzat hartuta eszenatokiaren tamaina eta “makinistek” prozesu mentalak manipulatzeko duten ahalmena; horren ondorioz, ezinezkoa da informazio berriak sartzea eta jada diseinatutako ekintza moldatzeko aldaketak sortzea; horrez gain, helburu bera lortzeko hainbat alternatiba diseinatzeko ezintasuna, egoeretan gerta daitezkeen aldaketak aurreikusteko eta ‘B plan’ bat diseinatzeko ezintasuna.

Egozentrismoa ere ohikoa izaten da eta ‘Gogoaren teoriaren’ kontzeptura hurbiltzen gaituen osagai kognitibo bat gehitzen du. Portaera sozial egokituaren barruan besteen ikuspegia ere sartzen da, gure gogoaren espazio bat gorde behar dugu besteen asmoak, nahiak eta animo egoera iragartzeko eta gure portaera erabakiko duden ekuazioan sartzeko.Informazio hori sartzerakoan porrot egiten bada, portaera egozentrikoak jartzen dira martxan, eta ondoeza sortzen da gurekin bizi diren pertsonengan.

cambios-conductuales

 

Ekimena murriztea eta axolagabekeria emozionala “apatia” esaten diogunaren eskutik joan ohi dira. Emozioa indargabetzeak sufrimendua ekiditen dio pazienteari, baina sumingarria da inguruko pertsonentzat.Kasu batzuetan, introspekziorako gaitasuna dagoenean, pazienteek berez sortzen diren eduki mentalak sortzeko ahalmena urritzen zaiela aipatzen dute, hau da, gauza jakin bat egiteko edo pentsatzeko asmorik ez dugunean izan ohi dugun jarduera mentala urritzen zaiela.Ebidentzia enpirikorik ez dagoenez, hainbat hipotesi kausal aipa daitezke, esaterako, urritze edo hiporreaktibitate mentala ote den portaera arazoen kausa; jatorria ote den berez sortzen diren eduki mentalak sortzeko ezintasuna, edo korrelazio hutsak ote diren, kausalitate lineal bat egon gabe.

 

Badirudi portaeraren aldaketa jakin batzuen oinarrian erraz neur daitezkeen aldaketa kognitiboak daudela, adibidez, moteltzean eta erreakzio katastrofikoetan.Zentzuzkoa dirudi informazioa prozesatzeko orduan moteltze orokor batek portaeraren korrelatu berdina izango duela; ohiko ondorio bat izaten da bakartze soziala:hori sufritzen dutenak ez dira gai hainbat pertsonaren arteko elkarrizketetan parte hartzeko, ulertzeko eta erantzunak sortzeko garaian atzean geratzen direlako.Laneko memoria, hurbileko memoria, plangintza eta arazoen konponketan dauden gabeziak izan daitezkeeguneroko aurretiazko ahalmenak galtzearen arrazoia.Pazienteak behin eta berriz esperimentatzen baditu ustekabeko porrot horiek, erreakzio emozional akutuak gara daitezke, antsietatea eta negarra, eta horri erreakzio katastrofiko esaten diogu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>