Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Garuneko erasanaren ondoren, sexualitatean eragina izan dezakete aldaketa fisiologikoek, kognitiboek, jokabide-arlokoek eta emozionalek. Baterako psikoheziketako teknikek edo bikote psikoterapiak, beste esku-hartze batzuekin batera, lagun dezakete pertsonek beren burua ezagutzen eta onartzen haien erotika modu egokian adierazteko.

Egilea:
Ainhoa Espinosa Luzarraga
Neuropsikologoa, IFAS Bekoetxe eta Lurgorriko garuneko erasanaren Eguneko Zentroak, Aita Menni Ahizpa Ospitalariak

 

Garuneko erasanak pertsonaren eremu ezberdinetan eragina izan dezake, tartean kognitiboetan, jokabidezkoetan, fisiologikoetan eta hartutako defiziten kontzientzian. Ildo horretan, diziplina anitzeko taldea beti ahalegintzen da eguneroko bizimoduan defizit horietatik eratorritako zailtasunak lehengoratzen edo konpentsatzen.

Familiaren ikuspegitik, kide batek gaixotasuna duenean, familia gai nagusietan eta oinarrizkoetan oinarritzen da; hala nola, zaintza pertsonala eta elikadura, osasun eta ekonomia-kontuak, eta, azkenik, harremanak zaintzea eta zaintzailearen beraren ongizatea.

Gaur egun arte, sexualitatearen eremua ez da beti sartu artatutako edota tratatutako arloen barnean, bereziki garuneko erasana jasan duten pertsonen eta haien familia-ingurunearen kasuan. Baina funtsezkoa da pertsonaren bizitzaren zati garrantzitsu hori artatzea, besteekin eta geure buruarekin erlazionatzeko aukera ematen baitigu, neurozientziaren eremua aplikatzearekin batera eskubide unibertsal horretatik eratorritako premiak lehengoratzeko eta/edo konpentsatzeko.

Kaltetuak izan daitezkeen funtzioak

Garuneko erasanaren ondoren kaltetuak gera daitezkeen funtzioen artean, bakoitzak bere buruarekin eta bikotearekin erlazionatzeko moduan izan ditzakeen inplikazio eta guzti, kognitiboak nabarmentzen dira:

o    Orientazioanorbera orientatzeko arazoak edo gainerakoekiko harremanekiko arazoak; une kronologikoa ez ezagutzea, rola, loturak eta helburuak aldatu izana. Ildo horretan, pertsonari lagun dakioke hemen eta orain kokatzen, inguruan dituenak eta pertsona bera zeintzuk diren jabearaziaz (argazkiak erabiltzea erreminta eraginkorra izan daiteke).

o    Memoriabikotea ezagutzeko arazoak, harreman estuaren zati bezala ez bizitzearen arazoak, iraganeko une indartuak berriro bizitzeko zailtasunak, harreman sexuala esperimentatu izana ez gogoratzea eta berriro bilatzea. Zailtasun horiek konpentsatzeko, erregistroak, irudiak eta adierazpen emozionaleko moduak erabil daitezke, iraganeko esperientziak ‘berriro bizitzen’ laguntzeko.

Aldi berean, zailtasunak izanez gero informazioari eusteko eta maneiatzeko, hitz egiteko gaitasuna kaltetu ahal izango da, elkarrizketen hari zuzentzailea jarraituaz, bikotearen komunikazioan zati garrantzitsua izanik, eta egoera erotikoaren erritmoak eragotzi ditzake.

o    Funtzionamendu exekutiboa: gaitasun eskasa estimuluak malgutzeko eta harrapatzeko, zailtasunak beste pertsona batekin elkartzeko sekuentzian, inguruko informazioa erabiltzen ez jakitea, gogobetetzea ez dakarren ekintzan iraunkortasuna eraginaz. Ekintza bakoitzean beharrezko denbora eta erritmoak ikusteko sekuentziazio lanak eginaz, besteen adierazpena eta errekonozimendu emozionaletan entrenatzearekin batera, funtzionamendu hori hobe daiteke.

o    Hizkuntza: portaera erregulatzeko gaitasunik eza (barne-lengoaiaren aldaketak, behar bezala nola jokatu jakiteko), nahiak partekatzeko edo bikotearen erantzuna jasotzeko arazoak. Alderdi hori lantzerakoan, bereiztu behar da pertsonak mintzamena kaltetua duen (disartria) eta, ondorioz, komunikatzeko ordezko sistemetara jo ahal izango da (paperezko komunikatzailea edo elektrikoa) eta/edo idazmena kaltetua duen. Hizkuntza-zailtasunak daudenean (afasia), adierazpena aldatzen bada, komunikatzeko irudiak erabili ahal izango dira, idazmena eta irakurmena kaltetuak egoteagatik. Horrez gain, zailtasun handiagoa izango dugu ulermenean defizitaren interferentzia konpentsatzerakoan.

o    Trebetasun sozialak eta kognizio soziala: testuinguru sozial mota harrapatzeko zailtasunak, aurpegiko adierazpideen bitartez emozioak ez ezagutzea, egoera sozial bakoitzean moldatzen ez jakitea, ezkutuko lengoaia gaizki ulertzea edo intsinuazio sexuala nabaritzea ez dagoenean, edo testuinguru egoki batetik kanpo eragitea. Gainera, bikotea  bilatzerakoan, akatsak gerta daitezke harremanen eta sare sozialen zorroztasun eta garrantzian (soilik ez hitzezkotik kendutako hitzezko informazioa), besteren interesen kausa-efektu erlazioak azaltzeko arazoak; ondorioz, pertsonaren ahulgarritasun handiagoa sor daiteke, bikotearengandik urrunduaz edo patroi berriak sortuaz.

Praxiakhelburu batean oinarritutako mugimenduen koordinazio-eza eta horrekin ekintza koordinatuak berriro ikasteko beharra afektiboki erlazionatzeko orduan, fisioterapeuta edo terapeuta okupazionala bezalako beste profesionalen laguntzaren bitartez. Halaber, kanpoko laguntzak erabiltzea (adibidez, aulkia, postura egokiak eta berriak bilatzea harremana errazteko, koitoaren zatian oinarritu ordez gozamenean oinarrituta, e.a.). Laguntza horiek guztiak ere beharrezkoak dira pertsonak arazoren bat izanez gero.

Jarrera-aldaketak eta aldaketa emozionalak

Bestalde, sexualitatean eragina izan dezakete garuneko erasanaren bidezko aldaketa emozionalek eta jarrera-aldaketek; tartean honako hauek aipatu behar dira: apatia, desinhibizioa, inpultsibotasuna, suminkortasuna, infantilismoa, zurruntasuna, lur-jotze afektiboa, ezegonkortasun emozionala, e.a. Jarrera-aldaketa horiek, nortasunaren aldaketa bezala ikusita, harremanaren etorkizuna planteatzea bultza dezakete eta nola landu aldaketa horiek aintzat hartuta. 

Zailtasun fisiologikoak

Halaber, zailtasun fisiologikoak gerta daitezke, eta horrek eragin dezake sexualitatearen erritmo genitalenen edozein fasetan (kitzikapena, meseta, orgasmoa eta ebazpena). Genitalak tartean daudenean, bizitzan zehar huts egin dezaketela kontuan hartuta, giza organismoaren funtzionamenduaren zati bezala (adibidez, isurketa goiztiarra, baginismoa, inpotentzia, interes edo libido eza, e.a.), aldaketa fisikoren bat edo nortasun-aldaketaren bat esperimentatu duten pertsonengan (garuneko erasana izanik), beharrezkoa da lan egitea norbera bere buruarekin eta haren laguna zenarekin berriro aurkitzeko.

 

Desgaitasunean sexualitate arloan lan egiteko dauden moduen barnean, nahiz eta gaur egun itxaropen faltsuak ezin diren sortu laguntzaile sexualen inguruan, Espainian egun Europa mailako baliabideak egon ez arren, baliabide horri buruzko egungo egoeraren eta langile sexualen irudi bereiztua definitu beharraren inguruko informazioa eman behar da.

Bestalde, medikuntza klasikoena kontuan hartzeaz gain bizitza aurrera doan heinean gerta daitezkeen kausa organikoak eta arruntak ez baztertzeko, ikusi behar da bikotean oraindik ere PIK ezaugarriak badauden (Proiektua, Intimitatea eta Konpromisoa), harreman horrek aurrera jarrai dezan. Halaber, erlazioen aurretiko egituretan eta patroietan gertatutako aldaketak landu behar dira, garuneko erasanaren ondoren ager daitekeen errudun-sentimendua, bikotearen rolaren aldaketa, maitale izatetik zaintzaile izatera igaroaz, e.a.

Psikoheziketa

Ildo horretan, ikasteko patroi okerren bat badagoen aztertu behar da heziketa egokia ematearren, bikotearen itxaropenak eta premiak kontuan hartu, askotan bi kideek isilean gordetzen baitituzte, barrena husteko eta kideren baten errua eragiten duten pentsamendu klasikoak aldatzeko gaitasuna eman (adibidez, bikoteak egoera guztiak jasan behar dituela uste izatea). Horrez gain, beharrezko garrantzia eman behar zaio intimitate eta erlazioaren kalitaterako espazioak bilatzeari, eguneroko denborak berregituratuaz eta berrantolatuaz.

Esku-hartze mota horren ondorioz, hasiera batean eten daiteke maitasuna erakusteko naturaltasuna eta bikotea erlazionatzeko modua, indartuagoak izan daitezkeelako. Baina, denborarekin bikoteak gozatzeko estrategia egokiagoak ikasteaz gain, pixkanaka-pixkanaka automatizatzen joango dira.

Azkenik, kontuan izan behar da urte luzeko bikoteei dagokienean, gizartearen presio inplizitua eta itxaropenak; izan ere, pertsona kaltetuak presio horri eutsi eta bestearen plazerra bilatu beharrean aurkitzen dira, arazoa isilean edukiaz eta norberaren gozamena bilatu gabe, haien bizitzaren zati garrantzitsu bat sakrifikatuaz. Hori dela-eta, beharrezkoa da harremana esploratzeko aukera berriak bilatzea, berriz ikasteko patroi berriak erabilita, betiere sexualitate zabaletik, eta alde batera utziaz egon daitezkeen kontzeptu okerrak eta heziketa desegokia, urteetan zehar transmititua eskolaren, kulturaren, erlijioaren eta abarren bitartez. 

Beraz, logikoa da pentsatzea terapia batera egin behar dela, proiektuak eta etorkizuneko konpromisoak partekatzeko, harreman-premiak besteekin betetzeko aukera ezberdinez hitz egiteko, dibertsitate sexuala eta gozatzeko modu ez genital ezberdinak jorratzeko, modu horretan pertsona guztiei gozatzeko eta norberaren gogobeterako ahalmena emanaz eta bikotearen bizi-kalitatea hobetuaz.

Gai horien inguruan gure neuropsikologoaren informazio gehiago haren web orrialdean:

www.neuropsicologiaysexualidad.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios