Kalte zerebrala duten pertsonen gizarteratzeari emandako arreta

Quemada doktoreak kalte zerebrala duten pertsonak gizartzeratzeko eskaerei erantzuteko beharrari buruz hitz egin zuen fase kronikoari buruzko topaketan. “Gizarteratzeari emandako arretan pentsatzen dugunean, ez dugu alde batera utzi behar kalte zerebrala duten pertsona horiekin eta haien familiekin egingo ditugun gauza guztiek beren behar eta proiektuei erantzuten laguntzeko izan beharko dutela”, adierazi zuen.

Boccia Aita Menni Kirol Elkarteko kirolarien bizitzaren zati bat da dagoeneko

  ASTEAN BITAN BOCCIA EGITEN DUTE FEKOOR FEDERAZIOKO LAGUNEKIN. BEREN ILUSIORIK HANDIENA TXAPELKETA OFIZIALETAN PARTE HARTZEA DA   Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, boccian aritzen diren Aita Menni Kirol Elkarteko (ADAM) neska-mutilek badute plana:San Inazioko kiroldegian lagunekin entrenatzea (Bilbo). José María Gómez, José Ramón Orozco, Iñaki Mentxaka, Jose Ángel Rodriguez eta Diego Lastra dira, Fekoor Federazioaren laguntzarekin lehiatzen…