Manuel Murie neurologoa, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Kalte Zerebraleko koordinatzaile berria
Manuel Muriek Jose Ignacio Quemada mediku psikiatraren lekukoa hartu du. Quemadak, 1992an, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzua abian jartzea bultzatu zuen, Espainian mota horretako lehena izan zena. Quemada doktoreak dedikazio handiagoa jarriko du orain Espainiako Ahizpa Ospitalarioen kalte zerebraleko unitateak biltzen dituen eta erakundeak indartu nahi dituen Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendari gisa dituen erantzukizunetan.