Kalte Zerebralaren 2017ko Eguna, ospatzeko eta sentsibilizatzeko eguna

euskadin 19.000 lagun baino gehiago bizi dira HKZ-rekin. AITA MENNIk ospakizun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu du, “salbatutako bizi batek bizitzea merezi duelako”.   Beste urte batez, urriaren 26arekin, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatuko dugu. Aita Menni Ospitaleko Hartutako Kalte Zerebralaren Zerbitzuak –sortu zenetik 25. urteurrenaospatzen ari da– bat egin du eragindako pertsona eta familiek eta erakunde…

Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Zentroak Kontxako Bandera ospatu du

Beste urte batez gipuzkoako hiriburuan dagoen gure zentroko erabiltzaileek estropadez gozatzen jarraitu zuten. Horrez gain, Zarauzko Arraun Elkarteko arraunlari gazteak Zuatzura hurbildu ziren arraunketaren mundu interesgarriari buruz hitz egiteko.   Duela ehun urte baino gehiagotik, eta iraileko lehen bi igandeetan, arraunketako lehiaketarik ospetsuena egiten da Donostian: Kontxako Bandera. Probek ikusmin handia eragiten dute hirian eta…

Stop motion eta sukaldeko errezetak, udako bi tailer Tabakalerarekin lankidetzan

AITA MENNIKO ZUATZUKO KALTE ZEREBRALEKO ZENTROKO erabiltzaileek komunitatean integratzeko hainbat jardueratan parte hartu dute, donostiako kultura garaikideko TABAKALERA kultura zentroak antolatuta Urteko sasoi guztietan bezala, Zuatzuko Eguneko Zentrotik komunitatean integratzeko eta inguruneko hainbat talde eta zentrorekin lankidetzan aritzeko ekintza bereziak bultzatzen jarraitzen dugu.Argazkietan ikus daiteke nola azken asteotan aukera izan dugun, Tabakaleraren eta Aita Menniren arteko…

Tarte libreko jarduera ezberdinek gozatzeko aukera emateaz gain, gizarteratzeko lanean laguntzen digute

  Aisiaren eremua gune integratzaile eta normalizatzaile boteretsua da   Kirol, aisia eta denbora libreko jarduera ezberdinetan etengabe hartzen da parte Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroan (Donostia), gure helburuetariko bat baita dibertsitate funtzionaleko pertsonen gizarteratzea lortzea. Aisia gune integratzaile eta normalizatzaile oso indartsua da, eta ildo horretan aukera handiak eskaintzen ditu. Hori dela-eta, azken asteetan…

Sedestazio egokiaren garrantzia

Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko profesionalek sedestazioaren kontzeptu posturalak landu zituzten.Helburua:luzaz mantendutako postura desegokiak saihestu deformitate muskulueskeletikoak ekiditeko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko eta Etxetekeko fisioterapeuta, terapeuta okupazional, begirale, erizain eta erizain laguntzaileek ikastaro bat izan zuten orain dela egun batzuk, izenburu honekin: ‘Sedestazioa: sedestazio postura, aulki gurpildunen motak eta egokitzapenak’. Igor Caro Biortek ortopediako teknikari ortopedak pertsona bat…

Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu

Logopediaren Europako Egunarekin bat eginda , aurtengo gai nagusia disfagiaizanik, el  Aita Menni Ospitaleko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentrok Disfagiaren Arteta Integralerako Unitate bat inauguratu du. Estatu mailan disfagiaren inguruko zerbitzu espezializatuen eskaintza oso urria izanik, eta gure Zerbitzura gero eta jende gehiago etortzen denez irensteko arazoengatik kontsultak egitera, Kalte Zerebraleko errehabilitazio taldeak Unitate berezi bat abiarazi…

‘Arnas fisoterapia Pediatrian’, ikastaro berezia eta oso parte hartzailea

SEKREZIOAK MURRIZTEAK ETA ARNASAREN KONTROLA HOBETZEAK HAURREN BIZITZA KALITATEA HANDITZEN LAGUNDU DEZAKETE   “Arnasketa prozesu konplexua da, eta bere helburua da ehunei oxigenoa ematea, zeregin metabolikoak egiteko eta karbono dioxidoa deuseztatzeko beharrezko energia lortzeko.Arnasa hartzeko arazorik ez badugu ez diogu garrantzirik ematen, baina arnasketa oinarrizkoa da.Ez badu arnasa hartzen ezin gara bizi”. Sarrera horrekin hasi…

Interes handia piztu du Aita Mennik Tecnalian neuroerrehabilitazioari buruz egindako topaketak

Diziplina anitzeko tailer honetan sektore aurreratuetako profesionalek parte hartu zuten, eta teknologia eta ikerketa zentro honekin kalte zerebraleko errehabilitazioan berrikuntzak garatzeko egindako lehen ekintzetako bat da José Ignacio Quemada doktoreak, Aita Menni Ospitaleko eta Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendari medikoak, eta Juan Marín doktoreak, Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko espezialistak, iktusaren errehabilitazio-programetan teknologia berriak erabiltzeak dituen abantailak azaldu zituzten…

M. Luisa Goikoetxeak liburu batean moldatu ditu bere errehabilitazio prozesuaren sufrimendua eta aurrerapenak

LIBURUAK ‘RECUERDA QUE VENIMOS DEL INFIERNO’ DU IZENBURUA, ETA DENBORA HORRETAN JASO DITUEN BABES MEZUAK BILDU DITU, BERE “EMOZIOAK ETA TURBULENTZIAK“ M. Luisa Goikoetxeak iktus bat izan zuen, eta hiru astez “bizirik baino gehiago, hilik” egon zen”.Horrela kontatzen du Jon semeak.ZIUan hiru aste eman eta gero, familia osoarentzat ordu ilunez beterik. Egun batean, Benito Lertxundiren kanta…

Solasaldia gure irakurketa errazeko liburu baten idazlearekin

  ALDERDI EDERREKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN, “EL MISTERIO DEL CAMINO DE SANTIAGO” LIBURUAREN EGILE FERNANDO MORILLO eZAGUTZERA   Orain del hilabete gutxi ezagutu genuen irakurketa erraza, eta dagoeneko ez dakigu irakurtzeko plazer hori gabe bizi.Irakurketa erraza gure eguneroko ekintzetakoa da Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan. Hain da hala, ezen laugarren liburuan baikoaz!Aurrekoekin bezala, asko disfrutatu dugu…

Publiko guztientzako antzerkia, bereziki txiki eta senideentzat

Errehabilitaziora etortzen diren haurrek ikuskizun dibertigarri batez disfrutatzeko aukera izan zuten, berriro egitea mereziko duen arratsalde ahaztezin batean Aita Menni Ospitaleko Haur Errehabilitazioaren Unitateak magia eta ilusio pixka bat gehitu nahi izan zien gure txikienen Gabonei.Aurten, proposamenak clown itxura hartu zuen.Basurtuko Udal Zentroa, Bilboko Udalak ikuskizuna emateko berariaz lagatakoa (eskerrik asko Jose Manuel Zarragoitia zuzendariari, emandako…