AEA duten pazienteen errehabilitazio logopedikoaren garrantzia. Jaime Lafitaren testigantza
2024ko alboko esklerosi amiotrofikoaren (AEA) Mundu Eguna dela eta, gaixotasun neurodegeneratibo horren tratamenduan logopediak duen garrantzia azpimarratu dute Oihana Ramos Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako logopedak eta Jaime Lafita pazientearen amak. Errehabilitazio logopedikoaren bidez, bizi kalitatea hobetu nahi da, irensteko eta hitz egiteko zailtasunei helduz. Jaime Lafitak bost urte baino gehiago daramatza tratamendua jasotzen Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Neurorrehabilitazio Zentroan (Bilbo), eta ikerketa zientifikoan aurrera egiteko eta erasandako pertsonei terapietarako sarbidea errazteko beharra azpimarratzen du.