Diziplina askoko errehabilitazio zerbitzu espezializatuak kalte zerebrala duten pazienteen arretarako
Kalte zerebrala duten pertsonen arretak leku nabarmena izan zuen Ahizpa Ospitalarioen ‘Informaciones Psiquiátricas’ aldizkariaren VII. Jardunaldietan. Bartzelonan elkartu berri den foroan, Jose Ignacio Quemada doktoreak bere ezagutzak eta esperientzia azaldu zituen, osasunaren esparruan kalte zerebralaren errehabilitaziorako dauden dispositibo espezifikoen funtzionamenduari buruz.