Garuneko lesioen psikopatologiari buruz dugun ezagutza partekatu dugu
José Ignacio Quemada doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako asaldura psikopatologikoez hitz egin zuen Cognitive Neurosurgery Summit 2022 kongresuan. Topaketa zientifikoak hainbat diziplinatako profesionalak bildu zituen, neurokognizioaren ikuspegi berritzailearekin eta epe luzeko biziraupenean eta pazienteen bizi kalitatean inplikazio handiarekin.