Desgaitasun neurologikoa duten pertsonentzako mobilizazio eta transferentzia estrategiak erakutsi ditugu
Beste behin ere, Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia Arloko gure arduradun Iban Arrienek desgaitasun neurologikoa duten pertsonak etxean hobeto zaintzeko fisikoki maneiatzeko estrategiak partekatu ditu, APCF elkarteak zaintzaile eta senideentzat antolatutako mintegi espezifiko batean, Donostian. Helburua: pazienteari erosotasuna ematea eta narriadura progresiboa prebenitzea, eta, aldi berean, gaixoaren zein zaintzailearen bizi kalitatea hobetzea.