Aita Menniko Neurorrehabilitazio taldeak ABLE exoeskeletoa ezagutu du
ABLE Human Motion enpresa katalanak diseinatutako exoeskeleto robotikoak nola funtzionatzen duen eta neurorrehabilitazio prozesuari ekartzen dizkion onurak ezagutzeko aukera izan dute Aita Menni Ospitaleko Neurorrehabilitazio Zerbitzuko medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko espezialistek eta fisioterapeutek. Exoeskeletoa aurkezteko saioa Arrasaten egin zen, eta bertan bi pazientek probatu zuten ibileraren errehabilitazioan laguntzeko gailu hau.