Estimulazio magnetiko transkranialari buruzko barne formazioa gure profesionalentzat
Juan Ignacio Marin doktoreak –Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Neurorrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuko medikuntza fisiko eta errehabilitazioko espezialista– formazio saio bat eman du neuromodulazio teknika ez-inbaditzaile horri buruz, eta arrasateko ospitalizazio unitateko zein euskal herriko beste dispositibo batzuetako fisioterapeutek, terapeuta okupazionalek, logopedek, neuropsikologoek, medikuek eta erizainek parte hartu dute.