Ospitalarioak Fundazioa Euskadik laguntza teknikoak jasotzeko beste edizio bat babestu du Bizkaian
88 erakundek laguntza teknikoak jasotzeko 6. Kanpaina bultzatu dute bizkaian. Bere babesa berrituz, Ospitalarioak Fundazioa Euskadik, gurpil aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak eta antzeko produktuak emateko eta berrerabiltzeko konpromisoa berretsi du, behar bereziak dituzten pertsonen autonomia eta bizi kalitatea hobetze aldera. Donazioa egiteko, 94 440 91 16 zenbakira deitu edo bat@bultzatu.org helbidera idatzi behar da, eta hor jakinarazten dute zein den modurik egokiena entregatzeko edo jasotzeko.













