“Disfagia eta osasunean dituen ondorioak” jardunaldiak interes handia piztu du
Jende ugari joan zen Bilboko Bolunta aretora, eta besteak beste medikuek, zaharren egoitzetako zuzendariek, erizainek, laguntzaileek, logopedek eta fisioterapeutek aretoa bete zuten, “Disfagia eta osasunean dituen ondorioak” dibulgazio egunean parte hartzeko. Aita Menni Ospitaleak antolatutako egunaren sarrera moduan, Jose Ignacio Quemadak, Garuneko Kaltearen Menni Sareko zuzendariak, disfagia, irensteko zailtasuna dela gogoratu zuen, eta hainbat ondorio dituela, hala…