Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia - 21 azaroa, 2023
GURE PAZIENTE TXIKIEI LAGUNTZEKO BEHARRAREN ONDORIOZ SORTU ZEN DESBERDINAK DIREN BI LAGUNTZA TEKNIKO BATZEAREN IDEIA: MUGITZEKO UPSEE GAILUA ETA BURUA KONTROLATZEN LAGUNTZEN DUEN HEADPOD SISTEMA DINAMIKOA
Egilea: Irma García
Fisioterapeuta pediatrikoa,
Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazioko Unitatea
Gure haur errehabilitazioko programen helburuetako bat jarrera bertikala ahal beste berreskuratzea da. Zutik egotea, gizakiaren berezko jarrera dena, oinen gainean tente egotea da. Ibiltzea prozesu konplexua bada ere, terapeutok haurra ibiltzea bilatzen dugu beti. Hala ere, badakigu beti ezin izango duela bere kabuz egin. Horretarako, zenbait laguntza-produktu ditugu.
Zutik egotea eta ibiltzea bultzatu behar dugu, onura argiak ekartzen dituelako zenbait alderditan:
– Zirkulazio-sistema bizkortzen du.
– Peristaltismoa bultzatzen du, heste-igarotzea hobetuz.
– Propiozepzioa hobetzeko du beheko gorputz-adarretan.
– Aldakako subluxazio arriskua murrizten du.
– Jarreraren eta orekaren kontrola hobetzen du: enborraren kontrola eta buru-kontrola.
– Ikusteko gaitasuna hobetzen du, ikuseremua handitzen delako.
– Hezur- eta muskulu-arazoak prebenitzen ditu.
– Osteoporosia prebenitzen du.
– Bihotz-biriketako sistema hobetzen du.
– Haurraren adorea eta autoestimua hobetzen ditu.
– Gizarteratzen laguntzen du.
Batzuetan, batez ere IV. eta V. mailako haurren eta GMFC (mugitzeko desgaitasun larria Gross Motor Function Classification sailkapenean) dutenen kasuan, laguntza teknikoak behar dira, ibiltzen, oinak lerrokatzen, buru-kontrola errazten laguntzeko.
Merkatuan hainbat irtenbide ditugu. Hala ere, askotan funtsezkoa da gurasoen asmamena ume jakin baten beharretara hoberen egokitzen den irtenbide bat aurkitzeko.
Honi buruz ari gara: bi laguntza tekniko aldi berean erabiltzea, UPSEE eta HEADPOD.
UPSEE mugikortasunerako gailua da, eta pertsona heldu baten gorputza haurraren gorputzarekin lotzen duten arnes batzuen ibiltzen laguntzen dio.
Erabiltzeko hiru funtsezko baldintza behar dira:
1 – Haurrak kontrol fisioterapikoa egitea eta zutik egoteko edota ibiltzeko programa batean parte hartzea.
2 – Haurraren eta helduaren segurtasuna bermatzeko, haurraren sorbaldek helduaren zilborraren azpitik egon behar dute; bestela, helduaren bizkarrean lesioak izateko arriskua dago eta ez diogu beharrezko egonkortasuna ematen.
3 – Heldua nahiz haurra zutik egoteko gai izatea, bertikaltasunari eusteko.
HEADPOD buruaren kontrola bideratzen duen sistema dinamikoa da. Nagusiki lepoko hipotonia duten umeentzat da.
Gure paziente txikiei laguntzeko beharrarengatik sortu zen bi laguntza tekniko horiek bateratzeko ideia. Eta brida arrunt baten bidez, Irisen aita den Pedroren laguntza estuari esker, lortu dugu!!