“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?” - 4 urria, 2021
Alterazio hormonalak eta horien ondorioak, esaterako, hilekoaren zikloan izandako aldaketa batzuk edo pertsonarengan sexu interesa murriztea emakumeetan ere gerta daitezke, hartutako kalte zerebral baten ondoren, batez ere traumatismo kranioentzefaliko baten ondoren. Daitekeena da lesioak hipofisiaren funtzionamendua aldatzea (hormonak jariatzen dituen guruina), edo hipokanpoarena (garunaren zati bat, baita ere hormonak jariatzen dituena, esaterako, hilekoaren zikloa erregulatzen duten gonadotropiak). Arlo horretan ere, beharrezkoa da aldaketa horiek ulertzea, beste mota bateko kausak ez bilatzeko eta konponbidea bilatzeko, eta nahi ez diren sintomei aurre egiteko tratamendu posibleak aztertzeko.
Egilea:
Ainhoa Espinosa Luzarraga
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen IFAS Bekoetxeko kalte zerebraleko eguneko zentroko neuropsikologoa, eta Neuropsikologia eta Sexualitateko hezitzailea [distance1]
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Behin baino gehiagotan egin diot aurre galdera horri, eta erantzuten saiatu naiz, gorputzaren prozesuei buruzko ezagutza sortzeko eta ustekabeko aldaketari buruzko bizipen desatseginak saihesteko.
Hilekoaren zikloan alterazio desberdinak daude, baina bi motatan bana ditzakegu: hilekoaren maiztasunaren alterazioarekin zerikusia dutenak eta odol jarioaren intentsitatearekin lotzen direnak.
Lehen alterazioetan, hilekorik ez izatea gerta daiteke (amenorrea), hiru hilabete baino gehiagoz, edo hilekoaren zikloaren iraupena murriztea, hau da, periodoa 20 egunetik behin edo gutxiagoan izatea, edo, beste muturrean, zikloa 45 egunetik gorako tarteetan luzatzea.
Bigarrenetan, hau da, odol jarioaren kantitatean izandako alterazioetan, odol jario oso ahula duten emakumeak daude (opsomenorrea) edo, alderantziz, gehiegizkoa dutenak (hipermenorrea). Horien artean odol jario irregularra ikusten da.
Esan dugunez, irregulartasun horiek aldaketa hormonalei edo sexu organoen patologien ondorio izan daitezke, baina hartutako kalte zerebral baten ondoren ere ager daitezke, zehazki, traumatismo kranioentzefaliko baten ondoren, horrek hipofisiaren funtzionamendua alda baitezake (hormonak jariatzen dituen guruina), edo hipokanpoarena (garunaren zati bat, baita ere hormonak jariatzen dituena, esaterako, hilekoaren zikloa erregulatzen duten gonadotropiak).
Zehazki, HKZ baten ondoren gertatzen diren bi alterazio mota ohikoenak hauek dira: hilekorik ez izatea (amenorrea) eta dismenorrea (uzkurdurek eragindako mina zikloaren aurretik eta bitartean, prostaglandinak askatzean).
Hilekorik ez izatea da hiru hilabete edo gehiago igaro ondoren hilekoa ez agertzea, lesioaren aurretik emakumeak bere hileroko zikloak baldin bazituen.
Hilekoaren zikloan aldaketa horri aurre egin behar izateaz gain, emakumeak zenbait alterazio hormonal izan ditzake, hormonak jariatzeaz arduratzen diren egituretan hartutako traumatismoaren ondorioz. Zehatzago esanda, generoa edozein dela ere, bai gizonak, bai emakumeak, bai hartutako lesio bat duen pertsona batekin sexu harremanak dituzten pertsonek alterazio horiek ezagutu beharko dituzte, baita bizitza intimoan eta bikote bizitzan dituzten ondorioak ere (halakorik badago).
Bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, alterazio hormonal bat gertatzen denean, edo behar beste androgeno ekoizten ez denean edo testosterona mailak baxuagoak direnean, sexu interesa eta motibazioa murriztu egiten dira. Horregatik, hormona horiek gure gorputzen bidez bikotekidearekin harremanetan jartzeko edo plazera eman eta hartzeko duten inplikazioa azaldu behar dugu. Psikoheziketaren eta funtzionamendu endokrinoaren gaineko heziketaren helburua da sexu interes falta hori beste kausa batzuei egoztea saihestea (adibidez, gorputz irudian aldaketak, afekturik eza, beste pertsonaren interesa murriztea…) eta ondorioz sortzen den sufrimendua saihestea (batzuetan erruduntasun moduan agertzen da).
Estrogenoen ekoizpenaren alterazioak ere ondorio negatiboak eragiten ditu gizonengan zein emakumeengan.
Gizonengan sexu interesa eta erantzuna murrizten dira (pentsamenduak, desioak, erekzioa, eiakulazioa, besteak beste).
TKEaren ondorioak hormonen jarioaz arduratzen diren egituretan
Emakumeengan, aldaketak gerta daitezke baginaren egoera atrofikoan (baginako paretak mehetzea edo lehortzea) baginako epitelioa txikiagotzea (bagina barruan zelula geruza gutxiago) eta lubrifikatzeko gaitasunean (bagina hidratatzen duen likidoa, elastikoak izan dadin). Sarritan, ondorio horien ondorioz, disfuntzio batzuk aurkitzen ditugu, hala nola dispareunia edo mina koito bidezko harremanetan.
Berriro ere, beharrezkoa da hormonen alterazio horiek eragindako aldaketak ulertzea, horien kausak konponbiderik gabeko beste alderdi batzuetan ez bilatzeko eta nahi ez diren sintomei aurre egiteko tratamendu posibleak bilatzeko, esaterako, lubrikatzaile bat (erraza eta merketa). Ez dugu ahaztu behar koito bidezko harremanetan zentratzen ez den eredu baterantz jo behar dugula, eta gozatzeko aukerak bilatzera jo behar dugula, afektibitate ona eta bizitzako gorputz aldaketekiko harreman pertsonal ona bermatzeko.
Hartutako lesio baten ondoren egon daitezkeen aldaketa hormonalak esplikatzen badira eta emakumea ginekologo espezialista batengana bideratzen bada, tratamendu farmakologikoarekin sintoma desatseginak konpentsatu ahal izateko, mesede egiten zaio alterazio horiek sufritzen dituen eta pertsonaren zein ingurukoen psikologian eta osasunean.