Noemi Álvarez

Neuropsikologia saileko burua Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan

Nire funtsezko lana da hartutako garuneko kaltea izan duten pertsonen zailtasunak edo aldaketa neuropsikologikoak baloratzea eta tratatzea. Alderdi kognitiboak nahiz jokabide- eta emozio-arazoak lantzen ditut. Hori guztia pertsonei autonomia handiagoa emateko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko. Halaber, senideekin lan egiten dut, zailtasunak gainditzen eta egoera berrira moldatzen laguntzeko.

Koordinazio-lanak egiten ditut Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan (bileren plangintza, ordutegiak antolatu, senideekin harremanetan jarri) eta Terapia Okupazional eta Psikologia Sailean (langileekin nahiz praktikak egiten ari diren pertsona ugariekin). Irakasle moduan ere aritzen naiz, gure Zerbitzutik igarotzen diren praktiketako pertsonekin eta Deustuko Unibertsitatean eskolak emanez (Osasun Mentaleko graduatu-ondokoan, Neuropsikologiaren arloan).

Beti agertu naiz sentikor beste pertsonen arazoen aurrean, eta lan honi esker, bizitzako une zailetan laguntzeko aukera izaten dut. Errealitate eta pertsona askorekin topatzen naiz lanari esker, eta gutxitan uzten naute axolagabe. Askotan, nire garapen pertsonalari laguntzen diote, eta ia beti lan arloan aurrera egiten. Talde-lana ere gustukoa dut, egiten dena partekatzeko aukera izatea, guztion artean hobetzeko.

Prestakuntza akademikoa

–    Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 1992-1997.

–    Psikologia klinikoko masterra. Deustuko Unibertsitatea, 1997-1999.

 Azken ikastaroak eta mintegiak

–    Familia eta garuneko kaltea (Beata Maria Ana Ospitalea). Madril, 2010.

–    III. Euskal Herriko Neuropsikologia Jardunaldiak “Haurren neuropsikologia” (EHU). Donostia-San Sebastian, 2009.

–    Mintegia: “Errehabilitazio neuropsikologikoa garuneko kaltean: ikuspegi praktikoa”. Bilbo, 2008.

 Argitalpenak

–    Álvarez, N.; Fernández de Larrinoa, P. P. Medición clínica de los trastornos psiquiátricos y del comportamiento en la demencia en Fernández de Larrinoa, P.P.; Martín, M. eta Bulbena, A. Medición clínica de la demencia. Instituto de Investigaciones Psiquiátricas. (2001).

Lan esperientzia

Nire lan-esperientzia nagusiki Aita Menni Ospitalearekin lotuta dago, lehendabizi Psikologia Klinikoko Masterraren bidez. Horri esker, hainbat unitate eta sailetan lan egin nuen (psikiatriako egonaldi luzeak, psikogeriatria, hartutako garuneko kaltea, nerabeen psikiatria unitatea). Hurrengo urtean, beka bati esker, garuneko kalteko ospitaleratze unitatean lan egin nuen, eta, gero, 2000. urtean, hartutako garuneko kaltearen zerbitzuan, maila anbulatorioan.

Aita Menni Ospitalearekin harremanetan hasi aurretik, beste arlo batzuetan parte hartzeko eta lan egiteko aukera izan nuen, batez ere boluntario moduan. Horrela, esaterako, bekaduna izan nintzen Deustuko Unibertsitateko Liburutegian, 1996ko martxotik 1997ko ekainera arte; begiralea Gorabide Aisialdiko Klubean eta nerabeen udalekuen arduraduna (Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea), 1993tik 1997ra. Bestalde, 1992ko urritik 1994ko ekainera arte, eskola-graduatuko irakaslea izan nintzen Bilboko La Salle Ikastetxean.

Hizkuntzak

Euskara
Ingelesa

Zaletasunak

Nire zaletasunak gaur egun dudan egoerarekin lotuta daude. Ama naiz eta aisialdian familiarekin eta lagunekin egoten naiz:  mendira irtetea (ahal denean), igerilekua, bizikleta, otorduak lagunekin eta txikiekin eta abar. Bestalde, irabazi asmorik gabeko elkarte bateko kidea naiz. Gizartean baztertzeko arriskua duten pertsonei gizarteratzen laguntzen die. Horretan aisialdiko denbora luzea ematen dut.

Informazio osagarria

–    Teknikaria Adler langileen hautaketan. Eusko Jaurlaritzaren administrazio-baimenarekin, 1999ko urtarriletik martxora.
–    Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGA). Deustuko Unibertsitatea. 1996ko urritik 1997ko maiatzera.
–    Haur eta Gazteen Aisialdiko Begiralearen diploma, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. EDE fundazioa. 1993ko urritik 1996ko maiatzera.