Fisioterapia Zerbitzuko burua
Garuneko Kaltearen Zerbitzuan fisioterapia hasiberria zenean hasi nintzen lanean Aita Menni Ospitalean, 1995. urtean. Lan honi esker, beti motibatu nauten arloetan aritzen naiz egunero: ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko eta nerbio-sistema zentralaren funtzionamenduan sakontzeko aukera dut.
Fisioterapia Zerbitzuko burua naiz 1997. urtetik eta diziplina anitzeko taldeetan lan egiteaz gain, egunero, lan-giro bikain eta familiartekoan planteatzen diren helburuak lortzeko lan egiten duten pertsonekin harremanetan jartzea gustukoa dut. Aldi honetan eguneko ospitalea ireki dute Bilbon, diziplina anitzeko errehabilitazioa eskaintzen duena, erregimen anbulatorioan eta etxez etxekoan. Bestalde, Donostian eta Bilbon eguneko zentroak ireki dituzte.
Neuroerrehabilitazioan espezialista eta Bobath terapeuta naiz. Lan-jardueraz gain, hainbat artikulu idatzi ditut fisioterapia arloko aldizkarietan; txostengile moduan aritzen naiz fisioterapiarekin eta garuneko kaltearekin zerikusia duten jardunaldi, kongresu eta bestelakoetan, eta Fisioterapiako hirugarren mailako ikasleen irakasle tutorea naiz zenbait unibertsitatetan.
Prestakuntza akademikoa
– Fisioterapian diplomatua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1991-1994.
– Espezialitateak: Fisioterapia. Osasun zientziak.
Argitalpenak
– Artikulua “Trasko” fisioterapia arloko aldizkarian. Izenburua: Fisioterapia neurologikoa. Espainiako fisioterapeuten elkartea. Euskal Herriko ordezkaritza. 2001.
– “El fisioterapeuta” aldizkari-egunkaria. Elkarrizketa. Espainiako fisioterapeuten elkartea. (Nazionala). 2002ko maiatza.
– Editorialak eta hainbat artikulu “Elkarberri” fisioterapiako aldizkarian. Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala, gaiaren inguruan: “Hartutako garuneko kaltearen azterketa fisioterapiaren bidez”.
Irakasle eta ikertzaile jarduera
– “La Fragua” fisioterapiako mintegien koordinatzailea. Garuneko kaltearen zerbitzua. Aita Menni Ospitalea. 2001., 2002., 2003. eta 2004. urteetako ikastaroak.
– Fisioterapiako 3. mailako ikasleen irakasle-tutorea, Aita Menni Ospitaleko Garuneko kaltearen zerbitzuan (Arrasaten) eta Neuroerrehabilitazio Zentroan (Bilbon) praktika klinikoak egitean. Osasun zientzien unibertsitateko eskola. Vic-eko unibertsitatea (Bartzelona). 2005. urtetik.
– Fisioterapeuta tituludunen arduraduna, etengabeko prestakuntzako erregimenean, Garuneko Kaltearen Zerbitzuan egindako praktiketan. Aita Menni Ospitalea (Arrasate) eta Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo). 1997. urtetik.
– Txostengilea: Aurkezpena: “Fisioterapia Parkinson gaixotasunean”. Fisioterapiaren munduko eguna herritarren zerbitzura. COFPV elkarteak eta Euskadiko Parkinson Federazioak antolatuta. Bilbo, 2006ko iraila.
– Txostengilea VII. “Zahartzaroa, Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartea” kongresuan. Gaia: Balorazio geriatrikoa: Detektatzeko baloratzea; ekiteko detektatzea. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatza.
– Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) Gerontologia masterreko irakaslea. 2008-2009 ikasturtea.
– Lantegi Batuak-ek antolatutako Ezgaitasun neurologikoa duten pazienteen zaintzaileentzako ikastaroaren irakaslea. Bilbo, 2010eko urria.
– Txostengilea: Aurkezpena: “Fisioterapia fibrosi kistikoan”. Fisioterapiaren munduko eguna herritarren zerbitzura. COFPVk antolatuta, Fibrosi Kistikoa duten gaixoen Euskal Herriko Elkartearen laguntzaz. Bilbo, 2010eko iraila.
Lan esperientzia
– Garuneko Kaltearen Zerbitzuko Fisioterapia Zerbitzuko burua. Ospitaleratze Unitatea (Arrasate) eta Neuroerrehabilitazio Zentroa-Eguneko Ospitalea (Bilbo). 1997. urtetik.
– Garuneko Kalteen Eguneko Ospitaleko (Donostia) Fisioterapia Zerbitzuko burua. 2008. urtetik.
– Lesio neurologikoak dituzten pertsonentzako Bekoetxe eguneko zentroko (Bilbo) Fisioterapia Zerbitzuko gainbegiralea. 2002. urtetik. Bizkaiko Foru Aldundia-Aita Menni Ospitalea.
– Lesio neurologikoak dituzten pertsonentzako Gernikako Lurgorri eguneko zentroko (Bizkaia) Fisioterapia Zerbitzuko gainbegiralea. 2009. urtetik. Bizkaiko Foru Aldundia-Aita Menni Ospitalea.
– Fisioterapeuta laguntzailea Jesus Zelaia Sendatze Funtzionalerako eta Kirol Medikuntzako Zentroan. 2004-2007.
– Fisioterapeuta Asegarce euskal pilotako enpresan. 1996-1999.
Hizkuntzak
Ingelesa
Euskara
Beste datu interesgarri batzuk
– Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko, Espainiako Neuroerrehabilitazio Elkarteko eta Bobath Terapeuten Espainiako Elkarteko kidea. Fisioterapia neurologikoa.
– Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko eta Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko lehendakaria, Euskadiko ordezkaritzan azken kasuan. 2002. urtetik.
– Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea Euskadiko ordezkaritzan 2006. urtetik.
– Espainiako Fisioterapeuten Elkargoetako Batzorde Orokorraren batzordekide lehena 2010etik.
Zaletasunak
Hondartzatik paseatzen ematen dut aisialdia, menditik, bidaiatzen…Mota guztietako kirolak ikusi eta egitea gustatzen zait. Gero eta gehiago baloratzen dut lagunekin eta familiarekin egotea. Erakunde publikoekin elkarlanean aritzen naiz nire lanbidearekin zerikusia duten arlotan (kudeaketa, prestakuntza eta abar).