Sedestazio indibidualizatua - 9 urtarrila, 2024
Gurpil aulki bat edo sedazio sistema bat preskribatzeak erantzukizun handia dakar. Modu egokian egin dadin, funtsezkoa da sedazioaren eta posizionamenduaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, baita paziente bakoitzarentzat egokienak diren soluzioak baloratzeko eta identifikatzeko protokoloa ere.
Autor: Jorge Olmo
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Gurpil aulki bat edo sedazio sistema bat preskribatzeak erantzukizun handia dakar. Modu egokian egin dadin, funtsezkoa da sedazioaren eta posizionamenduaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, baita paziente bakoitzarentzat egokienak diren soluzioak baloratzeko eta identifikatzeko protokoloa ere.
Argi dago sedazio oker batek pazientearen bizi kalitate okerragoa dakarrela, eta konplikazio kliniko larriak eragin ditzakeela, hala nola presio ultzerak, jarrerako deformazioak, etab.
Arrakastaren gakoa sedestazio indibidualizatuan dago. Gurpil aulkia, jarrerarako euskarria edo osagarriak hautatzeko unean, kontuan hartu beharreko funtsezko faktore batzuk daude, hala nola: pazientearen diagnostikoa, larruazalaren osotasuna, jarrerarako euskarriaren beharra, bizimodua, oztopo arkitektonikoak edo pazientearen helburuak.
“Paziente berri bakoitza pertsona berri bat da, eta, beraz, ikasteko erronka berri eta zirraragarri bat”
Nuria Horcajada, Sunrise Medicaleko product managerra
Sedestazio egoki baterako irizpide orokorrak
- Burua eta bizkarrezurra zuzen.
- Pelbisa lerrokatua, bermatzeko puntu uniformearekin, eta aulkiaren atzealdetik ahalik eta hurbilen.
- Aldaka 90º-ko flexioan.
- Belaunak 90º-ko flexioan.
- Orkatila eta oina 90º-ko posizio neutroan.
- Goiko gorputz adarrak ondo bermatuta (saihestu sorbaldak altxatzea).
- Deformazioak badaude, egokitu egin behar dira.
Gurpil aulkian posizionatzeko sekuentziaren ordena (pertsonaren beharren arabera):
- Pelbisa posizionatu, sedestazioaren funtsezko pieza baita (egonkortasuna) . Anatomiagatik, beheko eta atzeko egonkortasuna behar da, posizio neutroan mantentzeko. Horrela, toraxa luzatzea sustatzen da eta goiko gorputz adarren funtzioa errazten da.
- Beheko gorputz adarrak posizionatu.
- Enborra eta goiko gorputz adarrak posizionatu.
- Burua jarri.
Sedestazio egoki baten helburu nagusiak
Lau kontzeptu hauen inguruan multzokatu litezke:
- – Konforta: pertsona batzuek ezin dute posizioa aldatu eta ordu luzeak ematen dituzte eserita. Konfortak sedestazioarekiko tolerantzia handitzen du.
- – Egonkortasuna: egonkortasuna da mugikortasunerako baldintzetako bat. Pazientearen funtzionaltasun potentziala maximizatzeko, sedestazioak egonkorra eta segurua izan behar du.
- – Funtzionaltasuna: sedestazio egoki batek arnasbideen funtzioa eta irensketa optimizatzen ditu, eremu bisuala hobetzen du, eta estimulazio kognitibo/psikosozial, independentzia eta autoestimu handiagoak eskaintzen ditu.
- – Prebentzioa: pazientearen miaketan funtsezko bi kontsiderazio daude, sedestazio egoki baterako beharrak neurri handi batean zehaztuko dituztenak. Lehenengoa larruazala da, presio ultzeretarako arriskua. Bigarrena, berriz, jarrerarako euskarria da, paziente bakoitza modu egokian zuzen eta egonkor jarri beharra.
Larruazala
Sedestazioan, presioa honela banatzen da:
- – %65 tuberositate iskiatikoen eta femurraren gainean.
- – %19 oinen gainean.
- – %14 bizkarraren gainean.
- – %2 besaurreen gainean.
Presio ultzeren prebentzioari dagokionez, garrantzitsua da pazientea eskuekin ukitu ahal izatea, hamar-hamabost minutuan behin berme iskiatikoak aulkiaren planotik jasoz. Bere kabuz pisu aldaketak egiteko gaitasunik ez duten pazienteetan, baskulazioaren aukera dago; horrela, pelbisaren gaineko presioa (tuberositate iskiatikoak eta sakroa) deskargatzen dugu, eta enborrerantz banatzen da, grabitatearen eraginez. Gorputzaren pisuaren erdia eserlekutik bizkarraldera pasatzen da, 45º-ko baskulazioarekin.
Presio ultzerak sortzeko beste arrisku faktore bat marruskadura eta zizaila dira. Zentzu horretan, paziente ezegonkorra aurrerantz ez irristatzea zaindu behar da, eta mugimendu errepikakorrak ere garrantzitsuak dira, hala nola transferentziak, tente jartzea eta gurpil aulkian egindako jarduerak.
Gainera, kontaktu guneko berotasuna, izerdia eta hezetasuna ere zaindu egin behar dira, eta larruazalaren osotasuna kontserbatzen duten materialak erabili, lehor eta babestuta mantenduz.
Kuxinaren sakonera garrantzitsua da. Kuxina laburregia bada, femurren gaineko presioa ez da behar bezala banatzen, eta, beraz, tuberositate iskiatikoak gehiegi kargatuko ditugu. Aitzitik, kuxin luzeegi batekin pelbiseko atzerako bertsioa eragin daiteke, kuxinaren eremu distalean eremu popliteoa jotzen delako eta ezin delako pelbisaren berme simetrikoa lortu (aurre-goiko arantza iliakoak atze-goiko arantza iliakoak baino altuago geratzen dira), eta horrek sakroan eskara sortzeko arriskua dakar. Eskarak sortzeko arriskua murriztu egiten da berme gunea anatomikoki eratutako kuxin batean eta paziente bakoitzaren neurrira jarritako sakonune pelbiko batekin jartzea lortzen bada.
Jarrerarako euskarria
Pelbisa da posizionamendu mota guztietan jarduteko lehen puntua. Pelbisaren egonkortasuna ziurtatzeko (albokoa eta aurre-atzekoa) funtsezkoa da euskarriaren gainazala irmoa eta egonkorra izatea; horrela, jarrera simetrikoa, tentea eta beheko gorputz adarren lerrokatzea ere maximizatuko da.
Paziente batek izan dezakeen egonkortasun falta konpentsatzeko, jarrerarako euskarri indibidualizatu batek ematen duen kanpo egonkortasuna erabiltzen da. Pelbisaren egonkortasun optimoa lortzeko, aurre-atzeko noranzkoan, kuxinaren formaz gain, euskarri irmo bat behar da, atze-goiko arantza iliakoen mailan.
Posizionamenduari dagokionez, oinarrizko kontzeptu batzuk erabil daitezke gida gisa:
– Ingurune pelbikoaren zabalera: trokanterrak bermatuta egon behar dira eta protuberantzia iskiatikoak babestuta.
– Ingurune pelbikoaren luzera: ipurmasailek euskarria eduki behar dute, karga femurrerantz birbanatzeko, egonkortasuna lortzeko. Protuberantzia iskiatikoak babestuta egon behar dira jarduera funtzionalak egiten direnean.
– Euskarri femoralaren luzera: femurraren euskarriak pelbisa egonkortzen du, beheko gorputz adarrak ezin hobeto posizionatzen ditu eta eremu iskiatikotik presioa birbanatzen du.
– Pelbisaren sakonunearen sakonera: ipurmasailei euskarria eman behar zaie, aldakaren angelu optimoa mantenduz. Ingurunearen sakonera egokia trokanterraren eta tuberositate iskiatikoaren arteko distantziaren araberakoa da (5-7 cm).
– Atzeko euskarri pelbikorik ez dagoenean, pelbisa erretrobertsioan erortzen da, lordosi lunbarra galtzen da eta aldakak aurrerantz irristatzen dira.-
– Alboko euskarri pelbikorik ez dagoenean, pelbisak eta bizkarrezurrak asimetriarantz jotzen dute, pelbisa zeharka edota erretrobertsioz kolapsatzen da, lordosi lunbarra galtzen da eta aldakak aurrerantz irristatzen dira.-
– Toraxaren alboko euskarriri dagokionez (1, 2 edo 3 puntukoa), azalekoegia bada, baliteke alboetako egonkortasun egokia ez ematea, eta sakonegia bada, berriz, funtzionaltasuna arriskuan jar dezake edo lesioak eragin ditzake.
– Euskarri torazikoaren formak/inguruneak kontaktuko gainazal optimoa eman behar du, gainazal eskas batek enborra aurrerantz kolapsatu dezakeelako, enborra albora eror daitekeelako eta burua eta lepoa posizio desegokian jar daitezkeelako. Aitzitik, kontaktuko gainazala handiegia bada, funtzioa inhibitu daiteke eta jarrera zifotikoa eragin.
– Euskarri torazikoa baxuegia denean, gerrialdea ez da ondo bermatzen, karga banaketa desegokia gertatzen da zutabe torazikoan eta enborra kolapsatu egiten da enborraren kontrolik ez duten pazienteengan. Aitzitik, altuegia bada, funtzioa kolokan egon daiteke, eta pelbisa eta/edo enborra aurrerantz bultzatzen da.-
– Atzeko euskarri pelbikorik ez badago, gerrialdeak ez du babesik eta kolapsatu egiten da. Aitzitik, gerrialdeko euskarria gehiegizkoa bada, pelbisa antebertsiorantz doa, aldakak aurrerantz irristatzen dira eta enborra hiperestentsioratz doa, eta funtzioa arriskuan jartzen da.
Posizionamendu sistema indibidualizatu bat gomendatu ahal izateko, ebaluazio klinikoan aurki ditzakegun deformazio edo eredu nagusiak ezagutu behar dira. Baloratu beharreko mailak hauek dira:
-
- Pelbisaren antebertsioa:
-
- Aurre-goiko arantza iliakoak atze-goiko arantza iliakoak baino baxuago daude.
- Gerrialdeko hiperlordosia gertatzen da.
- Kausa posibleak:
- hipertonia aldakako flexoreetan
- hipertonia bizkarreko muskulaturan
- hipotonia abdominala
- Pelbisaren gehiegizko antebertsio bat kontrolatzeko, aurre-goiko arantza iliakoan gerriko bat jar daiteke.
- Pelbisaren erretrobertsioa:
-
- Aurre-goiko arantza iliakoak atze-goiko arantza iliakoak baino altuago daude
- Tuberositate iskiatikoak aurrerantz irristatzen dira
- Zifosia handitzen da
- Presio puntuak sakroan eta bizkarrezurrean dira
- Kausa posibleak:
- hipertonia abdominala (kanpo muskulu zeiharrak, abdomeneko muskulu zuzena)
- iskiotibialen laburtzea edo hipertonia
- Pelbisaren gehiegizko erretrobertsioa kontrolatzeko, errotazio ardatzaren aurreko gerriko pelbikoa jar daiteke
- Pelbisaren antebertsioa:
-
- Pelbisaren zeihartasuna:
- Zeihartasunaren aldeko hemipelbisa beste hemipelbisa baino baxuago dago.
- Presio puntua zeihartasunaren aldeko tuberositate iskiatikoaren gainera erortzen da.
- Konpentsazioko eskoliosia sortzen da.
- Peelbisaren zeihartasuna kontrolatzeko, egituratuta dagoen edo ez baloratu behar da. Egituratuta badago, ezin da zuzendu, baina propiozepzioaren sentsazioa eman dakioke altxatuta geratzen den tuberositate iskiatikoari dentsitate biguneko material batekin, eta horrela presioak hobeto banatu. Egituratuta ez badago, baxuago geratzen den tuberositate iskiatikoaren azpian dentsitate irmoko material bat jarriz zuzendu daiteke. Aplikatu beharreko dentsitatea, ordea, ezin da gogorregia izan, presio ultzera bat eragin lezakeelako
- Pelbisaren errotazioa:
- Pelbisaren errotazioaren kontrola trokanterraren gainetik igarotzen den gerriko batekin egiten da. Batzuetan, aurreratuago/errotatuago geratzen dena aurre-goiko arantza iliakoan kuxin bat jarri behar da.
Posizionamendu konplexuen %30 pelbisa ondo kontrolatuz konpontzen dira, besterik gabe.
- Pelbisaren zeihartasuna:
BIBILIOGRAFIA:
-Driving to Learn. The role of powered wheelchair training in rehabilitation. Autor: Lisbeth Nilsson.
-The Process of Growing Consciousness of Tool Use – A Grounded Theory of Deplateauing. Autor: Lisbeth Nilsson.
http://www.biortek.com (Igor Caro)
http://wheelchair.ca/powerseating.php
http://www.stealthproducts.com/catalog/i2i
http://www.wheelchairjunkie.com
http://www.mda.org/Publications/Quest/q115wheelturns.html
http://www.lisbethnilsson.bd.se/fram_eng.htm