Donostiako Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan, erabiltzaileek ilusio bereziz gauzatu duten proiektu txiki hau erakutsi nahi izan digute: Aita Menniko argazki erakusketa ederra! Lagunek argazki bana jarri zuten, batzuk zentroan ateratakoak eta beste batzuk pertsonalak, baina guztiak uraren gaiari lotuak. Denak elkartu eta eskuz egindako marko batzuetan paratu zituzten, orain hemen partekatzen dugun erakusketa polit hau eratzeko. Onena da, Zuatzuko Enpresa Parkeko Iñausti tabernari esker, erakusketa jendaurrean egon ahal izan dela denbora batez.
Harrera nolakoa izan den jakiteko gogo bizia genuenez, argazkien egileek beraiek jaso nahi izan zituzten iritziak, bai bezeroenak bai langileenak, ondoren ematen ditugun elkarrizketa txikien bitartez. Aukera baliatzen dugu Iñausti tabernari eskerrik asko esateko. Oso eskertuta gaude eman diguzuen aukeragatik!
IÑAUSTI TABERNAKO BEZEROARI ELKARRIZKETA
Izena: Garbiñe
Elkarrizketatzailea: Juanan
1. Erreparatu al diozu?
Bai, hemen bazkaltzen dut egunero eta argazkietan fijatu nintzen.
2. Zer iruditu zaizu erakusketaren ideia?
Oso ideia polita ikusten da denbora luze egon zaretela honetan lanean eta oso ondo geratu zaizue
3. Berriro egitekotan beste gairik proposatuko zeniguke?
Ba… Naturaren gaiarekin jarraitu dezakezue . adibidez basoaren elementuekin jolastu dezakezue. Edo bestela mendia gai interesgarria iruditzen zait, oso argazki onak lortu daitezke
4. Uste duzu horrelako gauzek jendeari oztopo egiten diotela edo beren gustokoa dela?
Gustokoa dela dudarik gabe
IÑAUSTI TABERNAKO ZERBITZUARI ELKARRIZKETA
Izena: Joseba
Elkarrizketatzailea: Marian
1. Zer iruditu zaizu erakusketaren ideia?
Oso ideia ona dela bai tabernarako eta bai ingurua alaitzeko. Guri asko gustatu zaigu.
2. Jendeak zeozer galdetu al du berari buruz?
Bai, batez ere ze zentro izan den egilea eta non dagoen. Duela gutxi Tolosako jendea etorri zen eta exposizioan Tolosako argazki bat zegoela konturatu ziren, aipatu egin ziguten.
3. Zer iritzi jaso dituzu?
Mundu gustiari gustatu zaio, eta guri ere bai. Inoiz ez dugu horrelako zerbait izan gure tabernan eta originala iruditu zaigu, jendeari beste horrenbeste.
4. Berriro egingo zenuke?
Bai.