‘Hospitalitate keinuak‘ Nazioarteko I. Argazki Lehiaketa

‘Hospitalitate keinuak‘ Nazioarteko I. Argazki Lehiaketa
Feb

3

2020

‘Hospitalitate keinuak‘ Nazioarteko I. Argazki Lehiaketa

GURE FUNDATZAILE SAN BENITO MENNIREN OSPAKIZUNA DELA ETA, AHIZPA OSPITALARIEK NAZIOARTEKO LEHEN ARGAZKI LEHIAKETA ABIARAZI DUTE. LEHIAKETAN ERAKUNDEAREKIN LOTURA DUEN 18 URTETIK GORAKO EDONORK PARTE HARTU DEZAKE, ETA HELBURUA DA EGUNEROKOAN PRESENTE DAUDEN HOSPITALITATE KEINUAK HARRAPATZEA.

 

Hospitalitate keinuak da Ahizpa Ospitalarien Nazioarteko I. Argazki Lehiaketaren gaia. Gure zentroen egunerokotasuneko hospitalitate keinuak erakusten dituzten argazkiak bilatzen ditugu. Epaimahaiak baloratuko ditu sormena, lanen originaltasuna eta kalitatea (ez da muntaketarik onartuko).

Lehiaketa Ahizpa Ospitalariei lotutako 18 urtetik gorako edozein pertsonari zabalik dago, hau da, gure Komunitate Ospitalarioko parte diren kide guztiei (laguntza jasotzen duten pertsonak, senideak, erakundeko laguntzaileak, boluntarioak, ongileak, prestakuntzan diharduten pertsonak eta ahizpak).

Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan, zuri-beltzean, sepia kolorean edo beste edozein tonalitate fotografikotan. Argazkiak jpg formatuan bidali behar dira, gutxienez 300 pixeleko bereizmenarekin. Posta elektronikoko helbide honen bitartez bidaliko dira: comunicacion@hospitalarias.es.

Lehiaketan parte hartzeko epea gaur hasi eta martxoaren 13an amaituko da. Hiru argazki irabazleetako lehenengoak reflex kamera digital bat jasoko du, 300 € inguruan baloratua, bigarren saria tableta bat izango da, 150 € inguruan baloratua, eta hirugarren saria smartwatch erloju bat, 100 € inguruan baloratua.

Espainiako Probintziako Ahizpa Ospitalarien webguneko esteka honetan kontsultatu ahal izango dituzu gure Nazioarteko I. Argazki Lehiaketaren oinarriak. Animatu, atera zure alderik sortzaileena eta parte hartu!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services