YOLANDA CRESPO BILBOKO AITA MENNI NEUROERREHABILITAZIO ZENTROKO “SORMEN GRAFIKOKO LANTEGIAN” PARTE HARTU ZUTEN SEI PERTSONETAKO BAT DA. EGINDAKO LANEK, BERE IZAERA, UMORE ERREBINDIKATZAILEA ETA SORMEN GAITASUNA ERAKUSTEN DUTE.
Sormen grafikoari buruzko lantegia abian jarri zenean Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroan, Amaia Goirienak, terapeuta okupazionalak, izena ematea iradoki zion Yolanda Crespori. Eta Yolandak ez zuen bitan pentsatu. “Ni dagoeneko zentro batera joaten nintzen eskulanak egitera. Eta ikasi izan banu, Arte Ederrak aukeratuko nukeen, niretzat dena sortzea delako, puntu egitea, jostea…Nik beti “harago” joatea nahi izan dut”, adierazi du biribiltasunez.
Yolanda Crespo astelehen arratsaldeetan joaten da bere sormena askatzera. Eta kideek diote ongi moldatzen dela. Josu Urriolabeitiak koordinatzen duen lantegian karpeta bat ematen zaie hasieran, eta erabiltzaile bakoitzak bere gustura apaintzen du. Baina berarentzat lantegi bat baino askoz ere gehiago da: “Erabateko talde-terapia bat da”.
Kausen emakumea
“Josuk agintzen diguna egiten dugu, berak ezartzen digu gaia, udazkena esaterako, baina ni pixka bat bihurria naiz.Arratsalde batzuetan ideia bat ekarri eta bururatzen zaidana egiten dut”, aitortu du. Aldizkari zaharrekin, argazkiekin, egunkariekin eta kartoiarekin, saioetara joaten diren pertsonak beren collageak sortzen joaten dira, bana beste material edo objektu batzuk ere erabil ditzakete. “Etxera heldu eta dena begiratzen dut, baita zakarrontzira botatzen dudana ere, hurrengo lanerako balioko zaidan ala ez pentsatuz”.
Poesia eta plastika. Papera, kartoia eta euskarrira atxiki daitezkeen objektu edo material txikiak. Ez dago araurik. Puntilla bat eta konposizio biribil bat erabiliz, Yolandak bere garuneko lesioa nola gertatu zen adierazten du. “Dena jakin-mina eta hotza zirenean, argi-halo hori ikusi nuelako”, adierazi du.
Gainean ikusten dugun lanak ez duela logikarik dio, eta autorretratutzat hartzen du. Bere collageek bere nortasuna erakusten dute, “samurra, apur bat tontolapikoa eta uste nuena baino ez hain ezkorra”, azpimarratu du berak. “Eta kafetxoa ezin da falta”, irribarre egin du, bere collageetan ere inoiz faltatzen ez diren eguneroko bizitzaren plazer txikiak aipatuz.
“Nik uste nuen ezkorragoa nintzela; lantegian konturatu naiz inor goibel dagoenean, kolore eta motibo ilunak erabiltzeko joera duela. Nik, ordea, beti kolore argiko zerbait sartzen dut”, adierazi du. Bere konposizioetan konpromiso feminista, umore ironiko eta errebindikatzailea islatzen du, baita umore “apur bat ganberroa” ere. Ikus dezakegunez, bere diseinuetan hitzak egon ohi dira. “Ez kritikatu, aldatu” esaldia da gehien ikusten dena goiko irudian. Egunkarietako berriak aldatzeko “edozer gauza” egin behar dela adierazten du.
“Soy reivindicativa y luchadora”. A menudo Yolanda se posiciona contra estereotipos y normas. En ocasiones contra normas no escritas, como que las personas mayores no pueden acceder a algunas responsabilidades políticas o vestir o peinarse “como les dé la gana”, tal y como figura en este trabajo en el que una señora mayor con el pelo rojo manifiesta que quiere ser presidenta del Gobierno.
“Errebindikatzailea eta borrokalaria naiz”. Askotan, Yolandak estereotipo eta arauen aurka egiten du. Batzuetan idatzita ez dauden arauen aurka, hala nola adinekoek erantzukizun politiko batzuk ezin dituztela hartu edo “nahi duten moduan” ezin direla jantzi edo orraztu diotenen aurka. Horren erakusgarria da lan hau, izan ere, ile gorria duen emakumezko adineko bat agertzen da, Gobernuko presidentea izan nahi duela esanez.
Gure artistaren gogoetek gauza handiak eta txikiak konbinatzen dituzte. Bere collageetan dibertsioa eta kritika soziala aurkitzen ditugu beti. Behean dagoen lanean, Yolanda Crespok nork jan duen nor galdetzen dio bere buruari, Bilbok Guggenheim ala alderantziz, izan ere, bere ustez, museoa hirira heldu zenetik, badirudi gauza guztiak horren inguruan direla. Horren ondorioz, asko kostatzen da beste mota bateko museoen, hiriko kaleen edo itsasadarraren erreferentziak aurkitzea.
Artea bera ere zorroztasunez aztertzen du egileak. Beste lan batean, arte hitzaren interpretazio librea eskatzen du, izan ere, “artea pertsona bakoitzarentzat gauza bat da.Agian batentzat xanpaina egiteko modua da, futbolean jolasteko modua, eraikin bat…“.
“Sortzea garrantzitsua da “matxuratuta” gauden pertsonontzat”, adierazi du Yolandak, umore eta jarrera positiboz. “Gauza asko aurkitzen laguntzen zaitu“. Udatik bueltan collageak egiten jarraituko du sormen artistikoari buruzko lantegiaren ikastaro berrian. Bere Bilbo maitearen Udaleko zinegotzigorako aurkez dadila eskatuz agurtuko gara. “Uy, baina ez dakit zer alderditan onartuko nauten”, erantzun du barrezka.