Goya sarien zain

Goya sarien zain
Jan

17

2022

Goya sarien zain

ADI GAUDE, ‘VOTAMOS’ FILM LABURRA -GIDOIAN AHIZPA OSPITALARIOETAKO PROFESIONALEK PARTE HARTU DUTE- ‘FIKZIOZKO FILM LABURRIK ONENAREN’ SARIRAKO PROPOSATU DUTELAKO; USTE DUGULAKO OSO BEHARREZKOA DELA GAIXOTASUN MENTALA BESTE EDOZEIN BEZALA AITORTZEA, ETA NEUS SANZ, BEATA MARIA ANA OSPITALEKO KALTE ZEREBRALEKO UNITATEKO BOLUNTARIOA, PROTAGONISTETAKO BAT DELAKO. TXALO BERO BAT GUZTIOI LAN HANDI HOrrengatik.

Kalte zerebral baten ondoren maiz agertzen dira emozioen eta jokabidearen nahasmenduak. Depresioa, antsietatea, suminkortasuna, apatia, parkinsonaren inespresibitatea, etsaitasuna, agresibitatea, labilitatea… Horiek, besteak beste, kalte zerebral baten ondoriozko sekuelak dira, hemiplegia edo afasia izan daitezkeen bezala. Tratamendu bat diseinatzeko, beharrezkoa da iktusa edo garuneko beste lesio bat izan duten pertsonek sarritan izaten dituzten arazo emozionalak, jokabidekoak eta kognitiboak ezagutzea. Eta, maila klinikoan nahasmendu horietaz jabetzea garrantzitsua izateaz gain, ezinbestekoa da horiei buruzko dibulgazioa egitea, gizarte osoa horren jakitun izan dadin. Mugikortasuna galtzen dela ikusten dugunean errehabilitazio fisikoa egiten dugun bezala, arazo hori dagoenean jokabide eta emozioen nahasmenduen aurrean ere laguntza bila dezagun.

Goya sarien hurrengo gala, otsailaren 12an Valentzian egingo dena, berezia izango da Ahizpa Ospitalarioentzat. Zirraragarria. Santiago Requejok idatzi eta zuzendutako “Votamos” film laburrak agerian uzten du buruko gaixotasunaren zaintza etxeko intimitatetik haratago doala. Ohiko bilera batean jabekideek igogailuaren aldaketa bozkatu behar dute, eta, azkenean, bizikidetzari buruzko ustekabeko eztabaida bihurtzen da. Minutu gutxitan, eta osasun mentalaz ari garelarik, ikus-entzunezkoak bizi garen komunitatearen garrantzia eta erantzukizuna erakusten ditu, eta erantzuna izan ohi dela beste alde batera begiratzea edo ateak ixtea, lagundu beharrean.

Filmak 11 minutuko iraupena du, eta benetako istorio batean oinarritu da: osasun mentaleko arazoak dituen pertsona bati pisu bat alokatzea ukatu zitzaion, bizilagunen presioengatik. Film laburraren protagonistak dira Miriam Diaz-Aroca, Charo Reina, Raul Fernandez De Pablo, Agustin Ustarroz, David Tenreiro, Teresa del Olmo, Alberto Chaves eta Fernando Ustarroz. Azpimarratzekoa da Neus Sanz aktorearen partaidetza, zeina zenbait urtetik hona gure Beata Maria Ana Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko boluntarioa baita.

 

Lana osorik ikus daiteke, nahiz eta epe mugatu batean, El Paiseko orri honetan. Goya saria irabazi ala ez, lanak txalo beroa eta gure esker ona merezi du, errealitate horri buruzko eztabaida mahai gainean jartzeagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services