Paulina Oliva

Beata María Ana Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateko koordinatzailea

Unitate honetan 2004. urtean hasi nintzen lanean. Hasiera batean, lanaldi partzialean egiten nuen lan, orduan unitate anbulatorioa zenaren mediku errehabilitatzaile moduan bakarrik. Unitate berria dagoeneko eraikita zegoen. Han, anbulatorioko pazienteez gain, Ospitaleratzeetarako solairu bat ere bazegoen, garuneko kaltea zuten pazienteentzat. Horren guztiaren koordinatzailea Juan Manuel Muñoz-Céspedes doktorea zen; proiektu hau benetan sustatu zuena, hain zuzen ere. Pixkanaka paziente eta profesional kopurua handituz joan zen, eta ni lanaldi osoan hasi nintzen lanean, paziente horiei laguntzeko arduraldi osoa behar zela ulertu nuelako. Gaur egun, unitate osoaren koordinatzailea naiz, eta mediku errehabilitatzaile moduan ere jarraitzen dut, pazienteekin eta haien senideekin egoteari ez diodalako uko egin nahi.

Lan honek ekarpen handia egin dit, eta ekartzen jarraitzen du, maila profesionalean nahiz pertsonalean. Ezaugarri honetako unitate batean lan egiteko, ezagutzak etengabe eguneratu behar ditugu, paziente guztiak desberdinak direlako, eta garuneko lesioei buruzko proposamen eta datu berriak sortzen direlako beti. Unitate honetan hasi nintzenean lan egiten, mediku errehabilitatzaile moduan prestakuntza bukatu berria nuen, eta ilusio handia izan arren, ez nekien erronka honi aurre egiteko gai izango nintzenik. Urteak igarota, eta sortutako taldearekin lortu dena begiratuta, ilusioak jarraitzen du, eta beldurrak, beti dauden arren, desagertzen ari dira. Gaur egun, hain profesionalak diren eta lanarekiko benetako bokazioa duten pertsonekin lan egitea atsegin handia dela esan dezaket. Horrez gain, oso pozgarria da, pazienteek, profesional eta senide guztien esfortzuarekin, kasu gehienetan, proposatutako helburu asko lortzen dituztela ikustea.

Prestakuntza akademikoa

– Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Sevillako Unibertsitatean, 1992-1998.
– Pediatria saileko barruko ikaslea, 1996-1998.
– Doktorego-programa: Eguneratze Pediatrikoak Sevillako Unibertsitatea, 1999 – 2000.
– Mediku espezialista Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan, BAME bidez. Barruko Mediku Egoiliarra Hospital de la Paz (Madril) ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuan 2000-2004.
– Unibertsitateko masterra Ezgaitasunen eta Garuneko Kalteen balorazioan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 2003-2004.

Irakaskuntzaz kanpoko prestakuntza

• XI. Elektroterapia eta elektrodiagnostikoko ikastaro teoriko-praktikoa, Río Ortega Ospitalea (Valladolid), 2001.
• Toxina Botulinikoari buruzko tailerra. A Coruña, 2001.
• Osteoporosiaren tratamenduaren balorazioa eta aurrerapenak. Real Academia de Medicina, Madril, 2002.
• Medikuntza ortopedikoa eta eskuzkoa. Torremolinos, Malaga, 2002.
• Garuneko kaltearen balorazioa lokomozio-aparatuan, Ramón y Cajal Ospitalea, Madril, 2002.
• Toxina Botulinikoa. La Paz Ospitalea, Madril, 2002.
• Min neuropatikoa. Minaren tekniketan eta tratamenduan prestatzeko eta irakasteko Plan Nazionala. Ramón y Cajal Ospitalea. Madril, 2002.
• Sepsi meningokozikoen ondorioei buruzko jardunaldi prestakuntza. La Paz Ospitalea. Madril, 2003.
• Garuneko kaltean gertatzen diren arazo psikiatriko eta psikofarmakologikoei buruzko oinarrizko ikastaroa. CEADAC, Madril, 2005.
• Espastizitate larria duten pazieentekin bizkarrezur barrutik Baclofeno aukeratzeari eta erabiltzeari buruzko ikastaroa Bartzelona, 2006.
• Espastizitatearen tratamendu integraleko ikastaroa: Diziplina anitzeko ikuspegia. Madril, 2010.
• Nutrizioari eta Funtzio Kognitiboari buruzko ikastaroa. Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitalea. Madril, 2011.

Argitalpenak

• ¿Qué es el coma? Guía de familias. FEDACE, 2004.
• Criterios para el alta hospitalaria. Guía de familias. FEDACE, 2004.

Ikerketa-jarduera

• Komunikazioa: Haurren Guillain-Barré sindromearen berezitasunak. XXXIX. Errehabilitazioko eta Medikuntza Fisikoko Espainiako Sozietatearen Kongresua. Granada, 2001.
• Saio klinikoa: Errehabilitazioan erabilitako hantura-kontrakoak eta antiespastikoak. La Paz Ospitalea. Madril, 2001.
• Ahozko komunikazioa: Bizkarrezur-muineko lesioa duten pazienteen arnasketa-arazoetan jarduteko metodoak. Berrikuspen bibliografikoa. A Coruña, 2001.
• Saio klinikoa: Ehunak konpontzeko fisiologia eta fisiopatologia. Orbaintzea eta haren konplikazioak. La Paz Ospitalea. Madril, 2002.
• Komunikazioa: Linfedema. Definizioa, Diagnostikoa eta Tratamendua. Errehabilitazioko eta Medikuntza Fisikoko Zentro Sozietatearen bilera. Madril, 2003.
• Komunikazioa: Linfedema. Tratamenduaren Terapeutika Fisikoaren eraginkortasuna. SERMEFen XLI Kongresu Nazionala, Santander, 2003.
• Komunikazioa: Linfedema. Etiologiari buruzko azterketa. SERMEFen XLI Kongresu Nazionala. Santander, 2003.
• Komunikazioa: Eraginik handiena izandako 2003ko aldizkari zientifikoen azterketa. SERMEFen XLII. Kongresu Nazionala, A Coruña, 2004.
• Komunikazioa: Beata María Ana Ospitaleko UDCren aurkezpena. Elkargo medikoa. Madril, 2007.
• Komunikazioa: Espastizitatearen tratamendu fisikoa. Beata María Ana Ospitalea, 2010.
• Beata María Ana Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateen familientzako ikastaroetan parte hartzea, 2004., 2005., 2007., 2009., 2010., 2010., 2011. urteetan.
• Paralisia duen goiko gorputz-adarretako bat sistema errobotizatuaren bidez errehabilitatzeko proiektua. Gaur egun, garatzen ari dira. 2012ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusita dago.

Lan esperientzia

• Mediku errehabilitatzailea Sanitas Klinikan. Madril, 2004.

• Beata María Ana Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateko koordinatzailea. Haren arduradun nagusiaren eginkizunak izanda, 26 pertsonako taldea dut ardurapean, eta ospitaleratutako 19 paziente eta 60 anbulatorio. Unitate horren mediku errehabilitatzaile moduan aritzen naiz, eta horrez gain, prestakuntza-batzordeko eta diru-laguntzen batzordeko kidea naiz. 2004ko uztailetik gaur egun arte.

Hizkuntzak

• Ingelesa
• Alemana

Zaletasunak

Aisialdian senideekin eta lagunekin aritzea gustukoa dut, eta seme-alabekin egoten naiz gehien. Bestalde, irakurtzea asko gustatzen zait, historikoak batez ere, eta urte guztietan bidaiaren bat egiten saiatzen naiz, nire zaletasunik handienetako bat beste herrialde eta kultura batzuk ezagutzea baita.