Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan - 9 urtarrila, 2018
TALDEKO JARDUERA FISIKOA TRATAMENDU MESEDEGARRIA DA GAITASUN FISIKO ETA FUNTZIONALA HOBETZEKO, ERREHABILITAZIO ANBULATORIOKO FASEAN ZEIN EGONKORTZE FASEAN
Egilea: Iban Arrien Celaya
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea
Sarrera
Lesio zerebralaren oinarrian egon daiteke istripu zerebrobaskularra edo iktusa, traumatismo kraneoentzefalikoa, tumore bat edo beste etiologia lesional bat, eta kalte neurologikoa eragin dezake, erasandako pertsonaren gaitasunak murriztu eta bere bizitza kalitateari eraginez (1,2). HKZ duten lagunen errehabilitazioaldiak kalte zerebrala gertatu denetik ondorioak egonkortzen diren eta hobekuntza funtzionalik gertatzen ez den arte irauten du.Hainbat fase bereizten ditugu:akutua, subakutua, errehabilitazio anbulatoriokoa eta egonkortzekoa (3). Eta, Menni Sarean egiten ditugun tratamendu fisioterapikoen programak beti pertsonalizatuak izaten diren arren, paziente batzuentzat, taldean egindako jarduera fisikoa tratamendu eraginkor moduan agertzen da, gaitasun funtzionala hobetzen eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzen laguntzen duelako (4).
Talde terapia jarduera bat da, non antzeko maila funtzionala duten bi pazientek edo gehiagok parte hartzen duten.Saioak batere egokitzapen indibidualik gabe edo oso gutxirekin egiten dira, planteatutako ariketa eta jarduerak progresiboki zailtzen dira eta, oro har, helmuga bakarra izaten da gabezia bat hobetzea (5). Bibliografia aztertuta ikus daitekeenez, zirkuitu eta aparatuetan oinarritutako ikuspegiak daude, beste talde terapia batzuekin batera (5). HKZ kronikoa zuten pazienteekin egindako azterketa baten arabera, talde terapiako zirkuitu programa bat egin eta gero, hobekuntzak aurkeztu zituzten erresistentzian (6,7), bihotz-biriketako gaitasunean (7) eta beheko adar paretikoaren indar muskularrean (7). Talde terapiako programa bat egin zuten HKZ kronikoko pazienteek hobekuntzak lortu zituzten baita ere orekaren pertzepzioan eta bizimodu arruntean integratzeko, heziketa programa bat egin zuten kontrol talde batekin alderatuta (8).
Artikulu honen xedea da HKZko pazienteen taldeko jarduera fisiko baten programa deskribatzea, bai errehabilitazio anbulatorioko fasean, bai gabeziak egonkortzeko fasean. Programa Bilboko Aita Mennin garatu genuen, eta asmoa da bertan parte hartu zutenentzat duen garrantzia eta eragiten dituen onurak agerian jartzea.
Taldeko jarduera fisikoaren programa desgaitasun neurologikoa duten gazteei zein adinekoei zuzenduta dago, errehabilitazio anbulatorioko erregimenean zein mantentze erregimenean, laguntza gutxirekin edo batere gabe ibili badaitezke, ikuskapenarekin zein gabe, eta proposatutako jarduera fisikoaren denbora jasan badezakete. Taldeko jarduera fisikoa tratamendu indibidualaren osagarri moduan ere egin daiteke.
Bilboko Aita Menniko Kalte Zerebraleko Talde Jardueraren Gelaren espazioa gimnasio txiki egokitu bat bihurtzen da, kide bakoitzak fisioterapeutak gidatutako ariketak egin ditzan.Horrenbestez, taldeko Fisioterapia saioetara joaten diren lagunek errehabilitazio integralaren zati moduan egiten beraien dituzte ariketak, eta beste batzuek, berriz, errehabilitazioa amaitu eta gero, fase kronikoan daudelako, eta hor oso garrantzitsua da beraien gaitasunak mantentzea.
Talde jardueraren ezaugarriak
Taldeak txikiak dira, gaur egun gehienez ere 4 lagun daude. Saioaren iraupena 45 minutukoa da eta fisioterapeuta espezializatu baten laguntza eta ikuskapenarekin egiten da.Saioen maiztasuna astean behin edo bikoa da. Zentroko Talde Jardueraren Gelan egiten da. Aplikatutako teknikek egoera fisiko eta kardiobaskularra eta, oro har, gaitasun funtzionala hobetzera zuzentzen dira, eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzera.
Jarduteko protokoloa
Lan metodologia honako hau da:
Helburu batzuk eta taldean egin beharreko asteko saio kopurua ezartzen dira.Fisioterapiako asteko bileran paziente bakoitzaren helburuak errepasatzen dira, eta taldearen lanaren ikuskapena egiten da, aparatuen parametroak paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera eguneratzeko.Erabiltzaile/paziente bakoitzaren Arreta Indibidualizatuko Programan aurreko guztia azaltzen da zehatz-mehatz.Paziente/aparatuen eta paziente bakoitzak egin behar duen denboraren plangintza bat ere erabiltzen dugu.
Helburu nagusia da gaitasun fisikoak eta funtzionalak hobetzea edo mantentzea, fisioterapia indibidualeko tratamenduan lortutako emaitzak finkatzeko. Posturen aktibazioa eta muskuluen indar globala lantzen dira, zutikako jarrera eta ibilera erraztea, zutikako oreka, esfortzuaren aurreko tolerantzia kardiobaskularra edo egokitzapen fisikoa, nekatzeko joera hobetzeko; baita ere pertsona taldean integratzea eta sozializatzea.
Saioetan hainbat material erabiltzen ditugu (musika gailua, eramangarria, kanoia ariketak aurkezteko eta bideoak emateko, koltxonetak, aulkiak, etab.), baita hainbat aparatu ere (zutik jartzeko aparatu estatikoa eta dinamikoa, txirringa estatikoa, txirringa pasiboa, stepper-a, ibiltzeko zinta segurtasun arnesarekin egokituta, zirkuituak).
Hori dena guztiz beharrezkoa baita honako jarduera hauek egiteko:
o muskuluak indartzeko intentsitate txikiko ariketa progresiboak, tarteka atsedenaldiak hartuz
o zutikako oreka hobetzera zuzendutako ariketak
o ibiltzeko prestatzeko eta errazteko ariketak
o intentsitate txikiko ariketa aerobikoak
Talde jardueraren onurak
Antzeko profila edo antzeko arazo fisikoak dituzten pertsonekin aldi berean lan egitea onuragarria da, hainbat arrazoirengatik:Lehenik eta behin, pazienteak beren gabezia fisiko eta funtzionalez gehiago ohartu daitezen laguntzen du, baita besteen gabeziez ere, eta horrek lagundu egiten die desgaitasunera egokitzen.Bigarrenik, antzeko arazo fisikoak konpartitzea lagungarria izan daiteke hainbat pertsonarentzat, eta lehenago hobetzen direnak besteentzako estimulu bihurtu daitezke.
Tratamendu anbulatorioan dauden pazienteen gaitasun fisikoak ere hobetzen dira, handitu egiten direlako sistema kardiobaskularraren efizientzia, erresistentzia, beheko adar paretikoaren indarra, segurtasun pertzepzioa, jarduera orokorra eta oinez ibilitako distantzia.Gainera, Fisioterapia indibidualeko saioak osatzen dira.Paziente asko tratamendu indibidualizatuko prozesu luze batetik etortzen dira, eta dagoeneko ez dute hainbeste behar gidatzea eta ikuskatzea.Pazienteak hainbat helburu indibidualizatu lantzen eta mantentzen jarraitu dezake taldearen esparruan, beste lagun batzuekin batera.
Bibliografia
1- Castellanos-Pinedo F, Cid-Gala M, Duque P, Ramírez-Moreno JM, Zurdo-Hernández JM, en nombre del Grupo de Trabajo del plan de Atención al Daño Cerebral Sobrevenido de Extremadura. Daño cerebral sobrevenido: propuesta de definición, criterios diagnósticos y clasificación. Rev Neurol 2012; 54: 357-66.
2- Defensor del Pueblo. Daño cerebral sobrevenido en España: un acercamiento epidemiológico y sociosanitario. Madrid: Oficina del Defensor del Pueblo; 2006.
3- Quemada JI, Ruiz MJ, Bori I, Gangoiti l, Marin J. Modelo de atención a las personas con daño cerebral. Madrid: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. Secretaría de Estado de Servicios Sociales, Familias y Discapacidad. Instituto de Mayores y Servicios Sociales (IMSERSO); 2007.
4- Garcia-Hernández JJ, Mediavilla-Saldaña L, Pérez-Rodríguez M, Pérez-Tejero J, González-Alted C. Análisis del efecto de las actividades grupales en pacientes con daño cerebral adquirido en fase subaguda. Rev Neurol 2013; 57: 64-70.
5- English C, Hillier SL, Stiller K, Warden-Flood A. Circuit class therapy versus individual physiotherapy sessions during inpatient stroke rehabilitation: a controlled trial. Arch Phys Med Rehabil 2007; 88: 955-63.
6- Mudge S, Barber PA, Stott NS. Circuit-based rehabilitation improves gait endurance but not usual walking activity in chronic stroke: a randomized controlled trial. Arch Phys Med Rehabil 2009; 90: 1989-96.
7- Pang MY, Eng JJ, Dawson AS, Mckay HA, Harris JE. A community-based fitness and mobility exercise program for older adults with chronic stroke: a randomized, controlled trial. J Am Geriatr Soc 2005; 53: 1667-74.
8- Huijbregts MP, Myers AM, Streiner D, Reasell R. Implementation, process, and preliminary outcome evaluation of two community programs for persons with stroke and their care partners. Top Stroke Rehabil 2008; 15: 503-20.