Nola bihurtu bainugela gela irisgarri - 20 iraila, 2017
Bainugela egokituak nabarmen hobetzen du mugikortasun arazoak dituzten pertsonen bizi kalitatea. Gela horretan autonomia eta segurtasuna irabazi, hainbat irtenbide proposatzen ditugu desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko eta ongizatea emateko.
Idazlea:
Marta García Carmona, terapeuta okupazionala, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitatea
[distance1]Garbitasuna eguneroko bizitzako jardueren ezinbesteko zatia da, eta, beharbada horregatik, hartutako kalte zerebralaren ondoren mugikortasun arazoak dituzten pertsonen familien kezka handienetakoa komunaren irisgarritasuna da. Ahalik eta autonomoen izaten jarraitzeko, segurtasuna bermatzeko eta bizi kalitate hobeaz disfrutatzen jarraitzeko, hainbat elementu eta produktu aztertuko ditugu, beraien arazoak eramangarriagoak izan daitezen. Proposamen baliagarriak dira, lekurik egonez gero obra txikiekin gauzatzen baitira.
Komeni da argitzea jarraibide hauek orokorrak direla, eta beti pertsona bakoitzaren behar partikularrak hartu behar ditugula kontuan, bakoitzaren ahalmenak eta mugak zehatz baloratuz, gomendioak doitzeko, pasatu gabe eta motz geratu gabe.
Dokumentu honetan adierazten diren gomendioak eta neurriak kalte zerebrala duten pazienteen etxe partikularrak egokitzen eta haien beharrei erreparatzen lortutako esperientziatik datoz.Esandakoa ez dator beti bat mugikortasun urritua duten pertsonentzat erreserbatutako Babes Ofizialeko etxebizitzetan aplikatu beharreko Irisgarritasun Araudietako baldintzekin, haietan etxe partikularretan baino espazio zabalagoak egoten baitira.
Komun baten egokitzapen funtzionala nolakoa izan behar den deskribatzen hasi aurretik, komeni da gogoraraztea komuna dela eroriko gehien gertatzen diren etxeko lekua, eta bertan pilatu ohi direla oztopo arkitektoniko gehien.Gomendagarria da barruan laguntza eskatzeko sistema bat erabili ahal izatea (haririk gabeko txirrinak…), erraz erabiltzeko moduan instalatuta, eta sarreran mekanismoren bat egotea premiazko egoeretan kanpotik ireki ahal izateko.
Horrez gain, gune bat irisgarria izango bada mugikortasun urritua duten pertsonentzat (hartutako kalte zerebralagatik edo bestelako arrazoiengatik), ibilbidea ere irisgarria izan beharko da.Beraz, sarrerako ateak gutxienez 0,80 m-ko zabalera librea izan beharko du pasatzeko, eta aholkatzen da irristatzailea izatea, komunaren barruan leku gehiago edukitzeko, eta aulki gurpildunean doan erabiltzaileak zein laguntzaileak errazago erabiltzeko.Atea irekitzeko heldulekua eta segurtasun krisketak ere erraz eragin eta manipulatzeko modukoak izan behar dira.
Komeni da argitzea jarraibide hauek orokorrak direla, eta beti pertsona bakoitzaren behar partikularrak hartu behar ditugula kontuan, bakoitzaren ahalmenak eta mugak zehatz baloratuz, gomendioak doitzeko, pasatu gabe eta motz geratu gabe.
Dokumentu honetan adierazten diren gomendioak eta neurriak kalte zerebrala duten pazienteen etxe partikularrak egokitzen eta haien beharrei erreparatzen lortutako esperientziatik datoz.Esandakoa ez dator beti bat mugikortasun urritua duten pertsonentzat erreserbatutako Babes Ofizialeko etxebizitzetan aplikatu beharreko Irisgarritasun Araudietako baldintzekin, haietan etxe partikularretan baino espazio zabalagoak egoten baitira.
Komun baten egokitzapen funtzionala nolakoa izan behar den deskribatzen hasi aurretik, komeni da gogoraraztea komuna dela eroriko gehien gertatzen diren etxeko lekua, eta bertan pilatu ohi direla oztopo arkitektoniko gehien.Gomendagarria da barruan laguntza eskatzeko sistema bat erabili ahal izatea (haririk gabeko txirrinak…), erraz erabiltzeko moduan instalatuta, eta sarreran mekanismoren bat egotea premiazko egoeretan kanpotik ireki ahal izateko.
Horrez gain, gune bat irisgarria izango bada mugikortasun urritua duten pertsonentzat (hartutako kalte zerebralagatik edo bestelako arrazoiengatik), ibilbidea ere irisgarria izan beharko da.Beraz, sarrerako ateak gutxienez 0,80 m-ko zabalera librea izan beharko du pasatzeko, eta aholkatzen da irristatzailea izatea, komunaren barruan leku gehiago edukitzeko, eta aulki gurpildunean doan erabiltzaileak zein laguntzaileak errazago erabiltzeko.Atea irekitzeko heldulekua eta segurtasun krisketak ere erraz eragin eta manipulatzeko modukoak izan behar dira.
Bainuontzia mantendu beste erremediorik ez badago, eserita dutxatzeko bankua edo aulki mota baloratu beharko da, eta bainuontzian sartzeko oso lagungarriak diren jarleku birakariak daude.Garrantzitsua da manpara kentzea, eta bainuontziak bi aldeetara ertzak izatea, sistema horietakoren bat behar bezala instalatu ahal izateko. Bermatzeko barra finkoak instalatuko dira diagonalki edo bertikalki, 0,70-1 m-ko altueraraino bainuontziaren zorutik.
Komun ontziari dagokionez, goiko aldea 45-50 cm-ko altueran geratuko da.Kanpoko aldea gutxienez hormatik 70 cm-ra geratuko da.Albo batean, eta ahal bada bietan,gutxienez 80+/-5 cm-ko tarte libre bat utzi behar dugu.
Gomendatzen da bi aldeetan bermatzeko barrak jartzea, dokumentuaren amaieran zehazten den bezala.Zisterna errazago husteko, palanka edo sakagailu bidez eragiteko modukoa izango da.
Onena da konketa esekita jartzea, azpian gutxienez 70 cm-ko altuera libre bat utzita, eta goiko aldea 85 cm-tik behera.Gutxienez 60 cm-ko hondoa izango du.Horrela, aulki gurpilduna biratzea eta konketara aurretik hurbiltzea erraztuko dugu.
Ispiluaren beheko aldea zorutik 90 cm-ra egongo da, 10º-ko inklinazio erregulagarriarekin, eta bere argi propioa izan behar du.
Konketari dagokionez, erabilgarriagoa izateko, txorrotek termorregulazioa izango dute, eta eragiteko mekanismoak palanka modukoak, ukituzkoak edo presentzia detektatzen dutenak izan behar dira. Mekanismo baten irisgarritasuna baloratzeko nahikoa da ukabila erdi itxita dagoela eragiten saiatzea, eta horrela egiaztatuko dugu hobeak direla palanka moduko mekanismoak.
Komuneko paperaren euskarria eta gainerako osagarriak (toallak jartzekoa…) pertsonaren eskumenera jarriko dira, 90-120 cm-ko altueran.
BAINUGELA BATEN NEURRIAK GUTXI GORABEHERA
DIMENTSIO TXIKIETAN EGOKITUTAKO BAINUGELA BATZUEN ADIBIDEAK IKUSIKO DITUGU; BATZUETAN, DUTXAKO GUNEA KOMUN ONTZIRAKO TRANSFERENTZI GUNE MODUAN INTEGRATUTA DAGO, ETA BESTE BATZUETAN KOMUN ONTZIA DUTXAKO GUNEAN INTEGRATUTA.
Luzera:
ADIBIDEA 1: 275 cm inguru, dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzia moduan:80 cm (dutxa gunea eta alboko transferentzi tartea komun ontzirako) + 38 cm (komun ontziaren zabalera estandarra) +80 cm (konketaren eta komun ontziaren arteko alboko tarte librea)+ 60 cm (konketa ergonomiko estandarraren zabalera) + 15 cm (konketaren ezkerrean).
ADIBIDEA 2: 350 cm inguru (75 cm komun ontziaren alde banatan, dutxako transferentzi tarterik gabe):80 cm dutxa gunea + 75 cm komun ontziaren albo banatan + 38 cm komun ontzia + 60 cm konketa + 15 cm konketaren ezkerrean.
ADIBIDEA 3: 210 cm inguru.Alboko tartea komun ontziaren alde batean bakarrik, dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzi tarte moduan erabilita. 80 cm-ko dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzi tarte moduan + 38 cm komun ontzia + 15 cm konketaren albo banatan + 60 cm konketa. (80 + 38 + 15 + 60 + 15).
Zabalera:
• Gutxienez 120 cm-ko luzera dutxa gunean.
Zabalera zehaztuta:70 cm (komun ontziaren luzera estandarra)+75/80 cm dutxara joateko paso moduan:150 cm.
Komun ontzia dutxa gunean sartzen badugu, espazioa minimizatu dezakegu.
*Neurri horiek aldatu egin daitezke instalatzen diren gailu sanitarioen arabera; gaur egun produktuen gama trinko eta askotarikoa dago merkatuan, elementuek okupatzen duten espazioa minimizatu ahal izateko (esaterako, Roca-ko Meridian Compact gama).
Kontuan hartu behar da, gainera, etxeko irisgarritasuna mugatuta egon daitekeela aulki gurpildunaren dimentsioengatik, pertsona bakoitzaren beharren arabera aldatzen baitira. Merkatuan gehien erabiltzen diren aulki gurpildunen gutxi gorabeherako neurriak zehazten ditugu, okupatzen duten espazioaren ideia bat egiteko:
AULKI GURPILDUN BATEN NEURRIAK GUTXI GORABEHERA
• 24”-ko aulki gurpilduna (autopropultsioa), 45 cm-ko zabalera duen jarlekuarekin (zabalera osoa kalkulatzeko 19 cm gehitzen zaizkio jarlekuari, 45+19 = 64). Guztira 64 cm zabal eta 120 cm luze.Barrualdean erabiltzeko, leku arazoak baditugu, gomendatzen da atzeko gurpilek ateratzeko mekanismo bat edukitzea, eta trantsituko gurpil txiki batzuk, aulkia estuago bihurtu ahal izateko.
• 12”-ko aulki gurpilduna (autopropultsiorik gabe), 45 cm-ko zabalera duen jarlekuarekin (zabalera osoa kalkulatzeko 16 cm gehitzen zaizkio jarlekuari, 45+16 = 61). Guztira 61 cm zabal eta 98 cm luze.
• Beste aldagai bat dutxako aulkiaren edo jarlekuaren dimentsioa da.Merkatuan gurpiltxoak dituen dutxako aulkirik estuena ETACeko CLEAN modelokoa da; 52 cm zabal da, eta espazio txikietan mugikortasuna hobetzea ahalbidetzen du, izan ere, bainugelako atetik sartu daiteke atea handitu beharrik gabe. Halaber, bertan eserita komun ontzira joateko ere balio dezake.Haatik, bakarrik gomendatzen da bainugelara, dutxara eta komun ontzira joateko, eta ez aulki gurpilduna ordezkatzeko.
AZKENIK, BAINUGELA BAT FUNTZIONALKI PRESTATZEN GIDATU GAITZAKETEN HAINBAT NEURRI OROKOR AZALTZEN DITUGU
• Barruko dimentsioak:
– 1,50 cm-ko diametroko zirkulu bat osatzea, oztoporik gabe eta ateak irekitzean hartzen duen gunetik kanpo.
• Ateak:
– Ate irristagarri batean 80 cm-ko zabalera duen paso gune bat egokia da.
– Gutxienez 210 cm-ko altuera.
– Irekitzeko mekanismoen altuera (eskukoak edo mekanikoak):85-110 cm.
– Ate tolesgarrietan irekiera ez da 90 gradu baino gutxiago izango. Erraz erabiltzeko helduleku eta eskulekuak izango dira.Eskulekuaren luzera 20-30 cm izango da, eta 85-110 cm-ko altuera batean kokatuko da, ertzetik 20 cm-ra, heldulekuarekin lerratuta. Ate irristagarrietan, eskulekua bertikalean jarriko da, atetik 3,5-4 cm-ra.Markotik gutxienez 5 cm-ko tartean bereizita mantenduko duen tope bat izango du.
– Babes zokaloa gutxienez 40 cm-ko altueraraino.
• Dutxa gunea:
– %2ko inklinazioa.
– Ez labaintzeko zorua.
– Neurriak:gutxieneko neurriak 80 X 120 cm (egokiak dira), edo 135 X 135 cm, laguntzailerik ez badago, eta 235 X 235 cm laguntzailea badago.
– Txorrotak termostatoarekin:65 cm-ko ekintza erradioa. 90 eta 120 cm bitarteko altueran.
• Zoruaren mailan dagoen dutxa batean eserita dutxatzeko produktu lagungarri batzuk:
• dutxako aulki baskulagarria edo baskulatu gabea, gurpiltxoekin
• jarleku finko tolesgarriak, 45-50 cm bitarteko altuera batean, 60 cm sakon, 40 cm zabal eta hormatik 15 cm bereizita
• dutxako aulki mugikorrak, bizkarraldearekin edo gabe, eta beso euskarriekin edo gabe
• Komun ontzia:
– 45/50 cm-ko altuera.Oro har, altuerarik onena 47 cm da.
– Kanpoko aldea gutxienez hormatik 70 cm-ra geratuko da.
– Alboetako batean gutxienez 75- 80 cm libre, alboko transferentziarako.Onena da tarte hori bi alboetan edukitzea.Espazioa aurrezteko, gomendatzen da dutxako gunea transferentzi tarte bezala integratzea, eta, ondorioz, komun ontzia dutxako gunearen ondoren instalatuko dugu.
• Konketa:
– Zutoinik gabe, esekita.
– Beheko aldea 70 cm-ko altueran eta goikoa 80-85 cm-ra.
– Txorrotak:monoagintea, palanka edo elektronikoa.
– Ispilua:beheko aldea ez da egongo 90 cm-tik gora, 10 graduko inklinazioarekin.
– Gainerako osagarriak 90-120 cm-ko altueran eta aparatu sanitariotik 100 cm baino gehiagora ez.
– Toallen elementua zorutik 90-120 cm-ra, iristeko moduan.
·Bermatzeko barrak
Instalatu aurretik pertsonaren beharrei erreparatuko diegu, gomendioak asko aldatzen baitira pertsona batetik bestera.
• Horma batean leku finko batean jartzen badugu:esaterako, komun ontzitik edo dutxako aulkitik jaikitzeko bada, diagonalean jarriko dugu, eta zentroa zorutik 105 cm-ra.Barraren zentroa eskura geratuko da, hau da, oinetako puntaren altueran.
• Horma batean leku finko batean jartzen badugu, adibidez pertsona zutik dutxatu ahal izan dadin edo leku batetik bestera igarotzeko (adibidez, dutxako plateraren barruan pasatu), bertikalean jarriko dugu, eta zentroa zorutik gutxienez 115-135 cm-ra.
• Alboko horma batean jarritako barra angeludunak (L forman) lagungarriak izan daitezke jaikitzeko zein zutik mantentzeko.Zati horizontala zorutik 75-80 cm-ra jarriko dugu.
• Barraren neurria aldatu egingo da esku batekin edo bi eskuekin bermatzen bada.
• Zorura lotutako barra finkoak edo zutoina dutenak ez dira gomendagarriak, ustekabean estropezu egin daitekeelako.
•Komun ontzian, transferentzia bi aldeetatik egin badaiteke (espazio librea bi alboetan), barra tolesgarri bat jarriko dugu alde banatan.80+/-5 cm-ko altueran jarriko dugu, eta 30-35 cm-ra komun ontziaren ardatzetik. Bi barren arteko distantzia 60-70 cm izango da.Bermatzeko puntu moduan erabiltzen baditugu, 80 cm-ko luzera izan behar dute.Finkatzeko plakak 10-15 cm izan ohi ditu, eta, beraz, lekua egon beharko da instalatu ahal izateko.
• Komun ontziaren ondoan lekua bakarrik albo batean badago, eta beste aldean horma bat badago, barra tolesgarri bat instalatuko dugu espazio librearen ondoan, eta barra finko bat paretan.Azken hori diagonalean jarri daiteke, eta bere zentroa zorutik 105 cm-ra egongo da gutxi gorabehera, edo beste aldeko barra tolesgarriarekiko horizontalean egon daiteke.
• Gomendatzen da komun ontzi barretako batek gutxienez osagarri bat edukitzea komuneko papera jartzeko, edo hori pertsonaren eskura geratzeko moduan instalatu behar da.
GOMENDATUTAKO DOKUMENTAZIOA:
– ‘Pregúntame sobre accesibilidad y ayuda técnicas’, CEAPAT-IMSERSO
– Red Europea de Información en Productos de Apoyo, European Assistive Technology Information Network (EASTIN)
– Necesidades de uso y aspectos a considerar en aquellos proyectos de construcción… (Minusval 2000)
– ‘Catalogo geriátrico y hospitalario’, AQUACONTROL
– ‘Manual de ayudas externas’, Aita Menni Ospitalea, Kalte Zerebraleko Zerbitzua
– Vídeos didácticos grabados en la vivienda adaptada para personas con discapacidad del Hospital Aita Menni
– Normas técnicas sobre condiciones de accesibilidad, Eusko Jaurlaritza
– ADOM Autonomía