Kalte Zerebralaren Eguna – 2023: ikusezina dena ikusgai egin dugu aurten ere Donostian
Zuatzuko kalte zerebraleko Aita Menni zentroak, berriz ere, hartutako kalte zerebralaren eguna ospatu zuen ATECE gipuzkoarekin batera. Goizean informazio mahaian parte hartu genuen, eta Eider Mendoza ahaldun nagusia hurbildu zen mahaira; arratsaldean, San Bizente elizan Eresmin Abesbatzaren emanaldi bikainaz gozatu genuen.