{"id":90975,"date":"2025-01-08T11:55:38","date_gmt":"2025-01-08T11:55:38","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=90975"},"modified":"2025-01-08T15:33:08","modified_gmt":"2025-01-08T15:33:08","slug":"ospitalarioak-fundazioa-sortu-da-bihotz-berritu-bat-ahizpa-ospitalarioen-lan-asistentzialerako-espainian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/ospitalarioak-fundazioa-sortu-da-bihotz-berritu-bat-ahizpa-ospitalarioen-lan-asistentzialerako-espainian\/","title":{"rendered":"Ospitalarioak Fundazioa sortu da: bihotz berritu bat Ahizpa Ospitalarioen lan asistentzialerako Espainian"},"content":{"rendered":"<p>Ilusio handiz, gure historiako aro berri bati ekingo diogu:\u00a0<strong>hemendik aurrera\u00a0<a href=\"https:\/\/fundacionhospitalarias.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">Ospitalarioak Fundazioa<\/a>\u00a0gara<\/strong>, Ahizpa Ospitalarioek Espainian garatutako jarduera asistentzial guztia hartuko duen fundazio kanoniko sortu berria. Lehen fasean, Gaztela eta Leongo zentroak ez dira Fundazioan sartuko.<\/p>\n<p><strong>Euskadin, Ospitalarioak Fundazioa Euskadi izango gara.<\/strong><\/p>\n<p>Obra ospitalarioen kopuru handiak \u2013zentro eta dispositibo asistentzialak\u2013 eta bokazio erlijiosoen jaitsierak gure zentroetan ahizpen presentzia gero eta txikiagoa izatea eragin dute. Horregatik, Kongregazioak aspaldi erabaki zuen erakundearekin sakon inplikatutako profesionalekin lankidetza sakonean lan egitea, haiekin balioak eta misioa partekatuta.<\/p>\n<p>Testuinguru horretan, Ospitalarioak Fundazioa ilusioz eta konpromisoz betetako proiektu gisa sortu da, milaka pertsonaren bizi kalitatea hobetzeko egiten dugun lan garrantzitsuaren iraunkortasuna bermatzen duena.<\/p>\n<p>Fundazioak 143 urtez gidatu gaituzten balioak bizirik mantentzea ahalbidetuko digu: abegikortasuna, sentsibilitatea, zerbitzua, harrera askatzailea, osasun integrala, kalitate profesionala, gizatasuna, etika eta kontzientzia historikoa. Eta, era berean, gure ospitaleko lanari jarraipena eman ahal izango diogu artatzen ditugun pertsonekin: osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, kalte zerebrala duten haur eta helduak, desgaitasun intelektuala dutenak, osasun mentaleko nahasmenduak eta beste nahasmendu neurologiko batzuk dituzten adinekoak, zaintza aringarrien beharra duten pazienteak, beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonak\u2026<\/p>\n<p>Horrenbestez, Fundazioak misio berari eutsiko dio: pertsona ahulei beren bizitzak berreskuratzen laguntzea,\u00a0<strong>gure gizartean eskubide osoko herritar gisa integratuz<\/strong>; eta hori bestelako irudi batekin egingo dugu, garai berrietara egokitzeko bihotz berritu batekin.<\/p>\n<p>Jesusen bihotzean, gure nortasunaren sinboloan, behar gaituzten pertsona guztiak hartzen dituen espazio zentral bat irekitzen da orain, arraza, kultura, genero edo klase sozialik bereizi gabe. Leku honek gure laguntzaileak, boluntarioak eta, jakina, ahizpak ere biltzen ditu, komunitate ospitalario handi bat osatuz.<\/p>\n<p>Gaur egun, Kongregazioak eta Fundazioak 9.000 profesional baino gehiago dituzte eta 360.000 pertsona baino gehiago artatzen dituzte Espainia osoko zentroetan.<\/p>\n<p>Espainiako Ahizpa Ospitalarioak kongregazioak aurreko logoa erabiltzen jarraituko du, baina Ospitalarioak Fundazioaren titulartasunpean egongo den obra ospitalarioak irudi berria izango du.<\/p>\n<h2>Ospitalarioak Fundazioaren patronatua<\/h2>\n<p>Ospitalarioak Fundazioaren patronatua kide hauek osatuko dute:<\/p>\n<ul>\n<li>Luz Divina Sanchez Rodriguez HSC \u2013 Presidentea<\/li>\n<li>Antonio Gomez Rodriguez \u2013 Presidenteordea<\/li>\n<li>Mar\u00eda Esther Berruete Lanz HSC \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Antonio Bulbena Vilarrasa \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Maria Isabel Marijuan Angulo \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Maria del Carmen Martin Garcia HSC \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Fuencisla Martin Martin HSC \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Maria de los Angeles Perdomo Pio HSC \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Paolo Pietrogrande \u2013 Kidea<\/li>\n<li>Jose Pablo Toquero \u2013 Idazkaria<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Etorkizun ilusionagarria<\/h2>\n<p>1881etik, atsedenik gabe egin dugu lan beti pertsonak erdigunean jarriz. Ospitalarioak Fundazioan artatzen ditugun pertsonei laguntzen eta bizitzak hobetzen jarraituko dugu, beti gure misioaren erdigunea direlako eta izaten jarraituko dutelako.<\/p>\n<p>Gaurtik aurrera\u00a0<strong>Ospitalarioak Fundazioa<\/strong>\u00a0gara, hospitalitatearen bihotza.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"YouTube video player\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/XOFBY596kxY?si=s4Kn6Nbxpv4EFDs2\" width=\"100%\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><span data-mce-type=\"bookmark\" style=\"display: inline-block; width: 0px; overflow: hidden; line-height: 0;\" class=\"mce_SELRES_start\">\ufeff<\/span><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ilusio handiz, gure historiako aro berri bati ekingo diogu:\u00a0hemendik aurrera\u00a0Ospitalarioak Fundazioa\u00a0gara, Ahizpa Ospitalarioek Espainian garatutako jarduera asistentzial guztia hartuko duen fundazio kanoniko sortu berria. Lehen fasean, Gaztela eta Leongo zentroak ez dira Fundazioan sartuko.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":90976,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90975"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=90975"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90975\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":91011,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90975\/revisions\/91011"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/90976"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=90975"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=90975"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=90975"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}