{"id":63408,"date":"2022-12-09T15:15:55","date_gmt":"2022-12-09T15:15:55","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=63408"},"modified":"2022-12-09T15:24:47","modified_gmt":"2022-12-09T15:24:47","slug":"garuneko-lesioen-psikopatologiari-buruz-dugun-ezagutza-partekatu-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/garuneko-lesioen-psikopatologiari-buruz-dugun-ezagutza-partekatu-dugu\/","title":{"rendered":"Garuneko lesioen psikopatologiari buruz dugun ezagutza partekatu dugu"},"content":{"rendered":"<p><subtitle1>Jos\u00e9 Ignacio Quemada doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako asaldura psikopatologikoez hitz egin zuen Cognitive Neurosurgery Summit 2022 kongresuan. Topaketa zientifikoak hainbat diziplinatako profesionalak bildu zituen, neurokognizioaren ikuspegi berritzailearekin eta epe luzeko biziraupenean eta pazienteen bizi kalitatean inplikazio handiarekin.<\/subtitle1><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bcbl.eu\/events\/cognitive-neurosurgery2022\/en\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Cognitive Neurosurgery Summit 2022<\/a> <a href=\"https:\/\/www.bcbl.eu\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Center on Cognition, Brain and Language<\/a> zentroak (BCBL)eta <a href=\"https:\/\/www.osakidetza.euskadi.eus\/portada-osi-ezkerraldea-enkarterri-cruces\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko<\/a> Neurokirurgiako Zerbitzuak sustatu dute topaketa, <strong>I\u00f1igo Pomposo<\/strong> doktorea buru dela. Bi erakundeak lanean ari dira esna dagoen pazientearekin teknika neurokirurgikoak garatzeko, garuneko tumoreen tratamendu kirurgikoen bigarren mailako ondorioak minimizatzeko estrategia gisa. Testuinguru horretan, <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jos\u00e9 Ignacio Quemada<\/a> doktore eta Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna gonbidatu zuten garunaren eskuineko hemisferioko lesioen ondorio psikiatrikoez hitz egitera.<\/p>\n<p>Neurokirurgiako, anatomiako eta neurozientziei lotutako beste diziplina batzuetako profesionalek maila baxuko gliomaren interbentzio kirurgikoaren ondoren funtzio kognitiboak berreskuratzeari buruz hitz egin zuten foro horretan. Munduan 300.000 lagun ingururi eragiten die garuneko tumore mota horrek.\u00a0Kongresuaren antolatzaileek, tartean <a href=\"https:\/\/www.biocrucesbizkaia.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua (IIS)<\/a> zela, ospe handiko hizlari <a href=\"https:\/\/www.bcbl.eu\/events\/cognitive-neurosurgery2022\/en\/conference-program\/su-77\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">talde<\/a> bat elkartu zuten hilaren 2an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-63392\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_2.jpg\" alt=\"\" width=\"425\" height=\"418\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_2.jpg 516w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_2-300x295.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 425px) 100vw, 425px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Puesto que la calidad de vida depende en buena parte de la conservaci\u00f3n de las capacidades cognitivas (comprensi\u00f3n, lenguaje,<\/p>\n<p>Bizi kalitatea, hein handi batean, gaitasun kognitiboak kontserbatzearen mende dagoenez (ulermena, hizkuntza, memoria, arreta, etab.), beharrezkoa da kirurgiaren aurretik, bitartean eta ondoren pazientearen errendimendu kognitiboa baloratzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsona interbentzio kirurgikoan esna egotea.\u00a0Nazioarteko hizlarien artean, <strong>Hugges Duffau<\/strong> frantziar neurokirurgialariaren presentzia nabarmendu behar da, zeina pazientea esna dagoela egiten diren horrelako teknika kirurgikoen aitzindari eta sustatzailea baita. Berriki, Montpellierreko Unibertsitate Ospitalean duen lantaldearen emaitza onek \u201cneuronkologia funtzional prebentibo\u201d baten proposamena ekarri dute, mapaketa konektibo pertsonalizatuz gidatutako erresekzioan oinarritua.<\/p>\n<p>Teknika horiek, BCBL eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen artean egiten den Presurgical Mapping lankidetza proiektuak bezala, neurozientzia kognitiboen eta garuneko kirurgiaren arteko lotura indartzen dute.<\/p>\n<h4><strong>Sindrome neuropsikiatrikoak eta espezializazio hemisferikoa<\/strong><\/h4>\n<p>Neurokirurgia kognitiboari buruzko topaketan, <strong>Quemada<\/strong> doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako alterazio psikopatologikoez hitz egin zuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-63319\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1-300x225.jpg 300w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1-220x165.jpg 220w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Cognitive-Neurosurgery-Summit_1-460x345.jpg 460w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Espezializazio hemisferikoari buruzko lehen ikerketek <em>grosso modo<\/em> iradokitzen dute ezkerreko hemisferioa (EzH) hizkuntzaren ulermenaz eta adierazpenaz arduratzen dela, eta eskuineko hemisferioa (EsH), berriz, prozesu <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/publicacion\/alteraciones-visoperceptivas-y-visoespaciales-en-dano-cerebral-i\/\">bisoespazialekin<\/a> inplikatuago dagoela. Neuropsikiatriak leiho bat eskaintzen du, ia modu esklusiboan eskuin hemisferioan lesioak dituzten pazienteen artean agertzen diren sindromeak esploratzeko. Zehazki, hemigorputz plejikoaren bizipen anomaloak, hala nola anosognosia (beso plejikoa ez ezagutzea), <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/publicacion\/cuando-mi-brazo-ya-no-es-mio\/\">somatoparafrenia<\/a> (gorpuz adar hori pazientearena delako zentzua galtzea), edo gorputz-adar mamuak edo pertsonifikazioa (gorputz adarra beste pertsona batena delako ustea). Eskuin hemisferioko sindrome espezifikoen beste multzo batean daude pertsona edo leku esanguratsuak identifikatzearen inguruko alterazioak eta eldarniozko ideiak sortzea, ordezteari edo bikoizteari lotutako ideiekin. Capgrasen sindromea eta paramnesia erreduplikatiboa dira adibiderik argienak.<\/p>\n<p>Aldaketen gaineko kontzientzia eskasa, arreta arazoak eta jokabideen desinhibizioa ere eskuin hemisferioaren lesioen bereizgarriak dira. \u201cEskuin hemisferioaren ekarpen emozionala ezker hemisferioarena baino handiagoa da, eta, ezker hemisferioak baino ezin duen arren diskurtso bat eratu, kontakizun bat, ezker hemisferioak ez du diskurtsoaren plangintza bermatzen.\u00a0Emozioak onartzen dugun baino askoz lotuago daude funtzio exekutiboekin (plangintza), jokabide sozialarekin eta sen onarekin\u201d, laburbildu zuen gure psikiatrak ondorio moduan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jos\u00e9 Ignacio Quemada doktoreak eskuin hemisferioko lesioei lotutako asaldura psikopatologikoez hitz egin zuen Cognitive Neurosurgery Summit 2022 kongresuan. Topaketa zientifikoak hainbat diziplinatako profesionalak bildu zituen, neurokognizioaren ikuspegi berritzailearekin eta epe luzeko biziraupenean eta pazienteen bizi kalitatean inplikazio handiarekin.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":63299,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63408"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63408"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63408\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":63414,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63408\/revisions\/63414"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63299"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63408"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63408"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63408"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}