{"id":61209,"date":"2022-06-29T10:01:16","date_gmt":"2022-06-29T10:01:16","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=61209"},"modified":"2024-01-05T10:47:38","modified_gmt":"2024-01-05T10:47:38","slug":"teknologia-iktusaren-neurorrehabilitazioaren-zerbitzura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/teknologia-iktusaren-neurorrehabilitazioaren-zerbitzura\/","title":{"rendered":"Teknologia, iktusaren neurorrehabilitazioaren zerbitzura"},"content":{"rendered":"<p>Aita Menni Ospitaleak jardunaldi tekniko bat antolatu zuen Arrasaten, \u2018Iktusen osasun arretaren aurrerapenak\u2019 aztertzeko. Bigarren mahaian kalte zerebralaren ebaluazioan eta ondorioen errehabilitazioan laguntzen duten berrikuntza teknologikoak landu ziren.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-60200 size-medium\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/Programa-Jornada-Avances-ictus-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/Programa-Jornada-Avances-ictus-300x225.jpg 300w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/Programa-Jornada-Avances-ictus-220x165.jpg 220w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/Programa-Jornada-Avances-ictus-460x345.jpg 460w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/Programa-Jornada-Avances-ictus.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>&#8220;Pentsatu dezakegunaren aurka, iktusa duten hiru pazientetik batek 65 urte baino gutxiago ditu\u201d, adierazi zuen <strong><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jose Ignacio\u00a0Quemada<\/a><\/strong>, doktoreak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko buru eta Ahizpa Ospitalarioen Menni Sareko arduradunak,\u00a0<a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/aita-mennik-jardunaldi-tekniko-bat-antolatu-du-arrasaten-iktusaren-arreta-sanitarioan-izandako-aurrerapenei-buruz\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u2018Iktusen osasun arretaren aurrerapenak\u2019<\/a> jardunaldiaren hasieran.\u00a0Ekainaren hasieran, <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuak<\/a>\u00a0ezagutzak trukatzeko foro bat antolatu zuen Arrasateko Aita Menni Ospitalean, eta iktusaren arretari lotutako medikuntzako eta beste diziplina batzuetako 70 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten, fase akutuaren zein fase subakutuaren inguruan.<\/p>\n<p>Fibrinolisia, tronbektomiak, kraniektomiak, kranioplastia&#8230; Lehen mahaiaren ponentziek \u2013 neurorradiologia, neurologia, medikuntza intentsibo eta neurokirurgiako profesionalen eskutik\u2013 iktus ondoko biziraupena hobetzen eta ondorioak murrizten ari diren interbentzio horiei eta beste batzuei buruz hitz egin zuten. Fase akutuan emandako tratamendu eta asistentzia modu berriei buruzko errepaso sakona egin ondoren, bigarren mahaiari ekin zitzaion, \u2018Teknologia, neurorrehabilitazioaren zerbitzura\u2019 izenburupean.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"YouTube video player\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/ASW4ivLUx3c\" width=\"100%\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><span data-mce-type=\"bookmark\" style=\"display: inline-block; width: 0px; overflow: hidden; line-height: 0;\" class=\"mce_SELRES_start\">\ufeff<\/span><\/iframe><\/p>\n<p>Bigarren zati horretan \u2013soluzio robotikoak, garuna elektroestimulatzeko teknikak, disfagia ebaluatzeko eta tratatzeko moduak eta besoaren eta eskuaren errehabilitazioa ezagutzera bideratu zen\u2013, agerian geratu zen neurorrehabilitazioan egiten ari den garapen bizkorra.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=YuHOYyLhaMY\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-61099 size-full\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Tyromotion.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"340\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Tyromotion.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Tyromotion-300x170.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>lris Jakob<\/strong> Tyromotioneko koordinatzaile zientifikoak ireki zuen mahaia, orekaren eta ibileraren errehabilitazioan aplikatutako robotikari buruzko hitzaldi batekin. \u201cAzken 10-20 urtean, teknologiari dagokionez, garapen handia izan da: oso azkar hazten ari den eremu bat da\u201d. Hala ere, bere ustez, \u201cdena ez da teknologia berria\u201d. \u201cDatozen urteetako erronkarik handiena da teknologia erabilera klinikorako optimizatzea\u201d, adierazi zuen, eta, gehitu zuenez, teknologia optimizatzea izan da berak ordezkatzen duen etxearen\u00a0<a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/lexo-sartu-dugu-ibilera-errehabilitatzeko-gure-robotika-programetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lexo\u00ae<\/a>\u00a0plataformaren helburu nagusia \u2013duela gutxi gehitu da Aita Menni Ospitalearen errehabilitazio sistemetan\u2013, mekanikaren eta giza garunaren inguruko ikerketa guztiarekin.<\/p>\n<p><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Disfagia-Gorliz.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"424\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-76621\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Disfagia-Gorliz.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"424\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Disfagia-Gorliz.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Disfagia-Gorliz-300x212.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a>Gorlizko Ospitaleko (Bizkaia) Kalte Zerebraleko Unitateko Disfagia Taldeko mediku errehabilitatzaile <strong>Elena Carvajalek<\/strong> irensketaren nahasmenduaren ebaluazioari eta errehabilitazioari buruzko ezagutzak partekatu zituen, zeina oso ohikoa baita iktusen ondoren. Bere datuen arabera, iktusa izan duten pertsonen %29-%81ek disfagia izaten dute fase akutuan, eta %11-%50ek 6 hilabetera.<strong>\u00a0<\/strong>Doktoreak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela behar bezala tratatzea, pazienteen funtzionaltasunari, bizi kalitateari eta suspertzeari eragiten dielako. Hala, disfagia iktusa gertatu eta urtebetera hilkortasunaren igoera iragartzen duen faktore bat da; mendekotasun moderatu-larria eragiten du; <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/publicacion\/se-puede-prevenir-la-neumonia-aspirativa\/\">pneumonia<\/a>\u00a0eta desnutrizio arriskua sortzen du; eta ospitaleko egonaldiak eta instituzionalizazioa handitzen ditu.\u00a0\u201cHorregatik, susmoetara, detekzio goiztiarrera eta irenstearen arazoen azterketa xehatura bideratutako neurri guztiek hobekuntza ekarriko dute bizi kalitatean eta errehabilitazio prozesu osoan\u201d, azpimarratu zuen, ahaztu gabe disfagiaren tratamenduak \u201cfuntsezko hainbat maila\u201d barne hartzen dituela, hala nola <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/publicacion\/la-importancia-de-la-higiene-oral-en-disfagia\/\">ahoko higienea<\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/adaptamos-recetas-habituales-a-las-necesidades-de-personas-con-disfagia\/\">dietaren egokitzapenak<\/a>, beste interbentzio terapeutikoen artean. \u201cErrehabilitazioko tratamendua helburuetan oinarritu behar da, eta pronostiko funtzionalera egokitu\u201d, amaitu zuen.<\/p>\n<p><strong><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/neuromodulacion.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"334\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-76628\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/neuromodulacion.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"334\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/neuromodulacion.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/neuromodulacion-300x167.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/en-marcha-nuevos-proyectos-de-investigacion-sobre-rehabilitacion-de-las-secuelas-del-ictus\/\">Juan Pablo Romerok<\/a><\/strong>, Beata Maria Ana Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko neurologo eta Francisco de Vitoria Unibertsitateko ikertzaileak, \u2018Iktusen errehabilitazio prozesuetako garun estimulazioaren oraina eta etorkizuna\u2019 aurkeztu zuen. Bere irizpidearen arabera, \u201cneuromodulazioak eta garuneko estimulazioak neurrehabilitazio prozesuetan duten zeregina zeregin osagarria da\u201d. Estimulazio ez-inbaditzaileko teknikez aritu zen, hala nola korronte zuzeneko estimulazio transkranialaz eta estimulazio magnetiko transkranialaz (TDCS eta TMS, hurrenez hurren, ingelesezko siglengatik). Teknika horiek \u201cebidentzia garrantzitsua dute sintoma motor, kognitibo eta iktus batek utz ditzakeen beste ondorio mota batzuk indartzeari dagokionez\u201d. Nahiz eta garuneko estimulazio ez-inbaditzailearen (NIBS) onura terapeutikoa eta garrantzi klinikoa oraindik ez den erabakigarria ondorio batzuetarako, ez dagoelako erabilitako protokoloetan estandarizaziorik, neurologoaren ustez, \u201cadituek tresna horiek erabiltzeak aldaketa handia eragin dezake garunaren plastikotasunean, eta horrek epe luzera gure pazienteei mesede egin diezaieke\u201d, amaitu zuen.<\/p>\n<p><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Juan-Marin.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"450\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-76635\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Juan-Marin.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Juan-Marin.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Juan-Marin-300x225.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a>\u2018<strong><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/tu-equipo-de-tratamiento\/juan-todo-2%20\/\">Juan Marin<\/a><\/strong> doktore eta Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko zerbitzuko mediku errehabilitatzaileak \u2018Iktusaren ondorengo goiko gorputz adarraren errehabilitazioa\u2019 aurkeztu zuen. \u201cGoiko gorputz adarra errehabilitatzeko teknologiak, batez ere, eragin larria edo moderatua duten pazienteekin lagunduko diguten tresnak dira, haiekin modu espezifikoagoan lan egin dezagun, askoz ere modu intentsiboagoan, izan ere, errepikapen asko egin ditzakegu, horrelako teknologiak erabili gabe egiten badugu baino gehiago\u201d, azaldu zuen.<\/p>\n<p>Azaldu ondoren entrenamendua beti zereginetara zuzenduta dagoela, eta gorputz adarraren erabilera behartua ahalbidetzeko teknika batzuk azaldu ondoren, tarte bat eman zuen errehabilitazioaren intentsitateari buruzko hainbat azterlan aurkezten. <strong>Marin<\/strong> doktoreak nabarmendu zuen teknologiak feed back garrantzitsua eta osagai ludikoa ematen dizkiola pazienteari, bi elementu horiek oso motibagarriak izanik, \u201cpazientea terapiari lotuago egotea eta arreta handiagoa jartzea eragiten baitute\u201d. Ekipamendu terapeutikoari dagokionez, robotika tresna bat da, konplexutasuna mailakatzen eta helburuak ezartzen laguntzen duena. Hala ere, Aita Menni Ospitaleko zaintza teknologikoko eta teknologia berriak ezartzeko arduradunaren ustez, \u201casko dago egiteko\u201d. Ponentzia\u00a0 amaitzeko egin zituen gogoeten artean esan zuenez, \u201cbaliabideak mugitzen diren eta pronostiko ona duten besoetara bideratzeaz gain, pronostiko txarraren barruan errehabilitaziorako aukera gehien duten pazienteak hobeto identifikatzen eta faserik kronikoenean programa intentsiboagoak garatzen saiatu beharra dago, mugikortasun pixka bat duten baina funtzionaltasunik ez duten pazienteentzat\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aita Menni Ospitaleak jardunaldi tekniko bat antolatu zuen Arrasaten, \u2018Iktusen osasun arretaren aurrerapenak\u2019 aztertzeko. Bigarren mahaian kalte zerebralaren ebaluazioan eta ondorioen errehabilitazioan laguntzen duten berrikuntza teknologikoak landu ziren. &#8220;Pentsatu dezakegunaren aurka, iktusa duten hiru pazientetik batek 65 urte baino gutxiago ditu\u201d, adierazi zuen Jose Ignacio\u00a0Quemada, doktoreak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko buru eta&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":76611,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61209"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=61209"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61209\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":76641,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61209\/revisions\/76641"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/76611"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=61209"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=61209"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=61209"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}