{"id":60622,"date":"2022-05-23T10:54:35","date_gmt":"2022-05-23T10:54:35","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=60622"},"modified":"2022-05-23T10:55:08","modified_gmt":"2022-05-23T10:55:08","slug":"diziplina-askoko-errehabilitazio-zerbitzu-espezializatuak-kalte-zerebrala-duten-pazienteen-arretarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/diziplina-askoko-errehabilitazio-zerbitzu-espezializatuak-kalte-zerebrala-duten-pazienteen-arretarako\/","title":{"rendered":"Diziplina askoko errehabilitazio zerbitzu espezializatuak kalte zerebrala duten pazienteen arretarako"},"content":{"rendered":"<p><subtitle1>Kalte zerebrala duten pertsonen arretak leku nabarmena izan zuen Ahizpa Ospitalarioen \u2018Informaciones Psiqui\u00e1tricas\u2019 aldizkariaren VII. Jardunaldietan. Bartzelonan elkartu berri den foroan, Jose Ignacio Quemada doktoreak bere ezagutzak eta esperientzia azaldu zituen, osasunaren esparruan kalte zerebralaren errehabilitaziorako dauden dispositibo espezifikoen funtzionamenduari buruz. <\/subtitle1><\/p>\n<p>Maiatzaren 16an eta 17an, Ahizpa Ospitalarioen \u2018Informaciones Psiqui\u00e1tricas\u2019 aldizkariaren VII. Jardunaldiak egin ziren, Bartzelonan. \u201cKalte zerebrala duten pertsonen arretarako proiektu asistentzialen definizioa\u201d izan zen hedapen zientifikoko eta ezagutza bultzatzeko gune horren bigarren mahaiaren gaia, non Ahizpa Ospitalarioen zenbait zentrotako profesionalek parte hartu zuten.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/VII-Informaciones-Psiqui\u00e1tricas-300x208.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-60539 size-medium\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/VII-Informaciones-Psiqui\u00e1tricas-300x208.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"208\" \/><\/a><\/p>\n<p>Mahai inguru horretan, <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\">Jose Ignacio Quemada<\/a> psikiatrak, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren arduradun eta Kalte Zerebralaren Menni Sareko zuzendariak, osasun esparruko kalte zerebralaren errehabilitaziorako zerbitzu monografikoez hitz egin zuen Kalte zerebralaren azken hamarkadetako eraginari eta kausei buruzko sarrera baten ondoren, gogorarazi zuen duela ia 30 urte \u2013<a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/menni-sareak-guggenheimen-ospatu-du-kalte-zerebraleko-lehen-zerbitzuaren-25-urteurrena\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Arrasaten (Gipuzkoa) gure Kalte Zerebralaren lehen zerbitzua sortu zenean<\/a>\u2013, hazkunde bat gertatu zela zirkulazio istripuei lotutako morbilitateari dagokionez.<\/p>\n<p>Une hartan, politraumatismoa jasan zuten gazteen biziraupen tasa handiagoak erregistratzen hasi ziren, eta oso koadro konplexuak zituzten pertsonen errehabilitazio beharrak handitu ziren. \u201cLehendik zeuden errehabilitazio zerbitzuen erantzuteko gaitasuna argi eta garbi gainditzen zuten kasuak ziren, zerbitzuak mugimendua berreskuratzera zuzenduta baitzeuden, batez ere. Jokabide arazo garrantzitsuen agerpena, prozesu kognitiboen defizitak eta komunikazio nahasmenduak gehitzen zitzaizkien arazo motorrei\u201d, esan zuen doktoreak.\u00a0Gizartearen erantzuna izan zen senideen elkarteak sortzea, eta, denborarekin, handik gaur egun <a href=\"https:\/\/fedace.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FEDACE<\/a>\u00a0dena sortu zen, Kalte Zerebralaren Espainiako Federazioa.<\/p>\n<p>1992tik aurrera, kalte zerebrala zuten pazienteen errehabilitazioan espezializatutako errehabilitazio zerbitzuak sortzen hasi ziren. Ezaugarri bereizgarri bat izan zen diziplina askoko taldeak zirela, eta horrela izaten jarraitzen du, hainbat espezialitate medikoko profesionalek osatzen baitituzte (Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Neurologia, Psikiatria, Barne Medikuntza), beste diziplina batzuetako profesionalekin batera (Fisioterapia, Logopedia, Terapia okupazionala edo Neuropsikologia). \u201cBarne funtzionamenduari dagokionez, balorazioak bateratzea eta diziplina askoko bileretan partekatutako helburuak zehaztea konstante bat da\u201d, adierazi zuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC-300x208.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-60527\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC-300x208.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"416\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC-300x208.jpg 300w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC-768x532.jpg 768w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC-1024x710.jpg 1024w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Procesos-espec\u00edficos-DC.jpg 1095w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Erantzun asistentziala sendotzeari esker, eta paziente gisa kalte zerebrala jasan duten pertsonen berezitasuna kontuan hartzeari esker, besteak beste, kalte zerebraleko Unitateak akreditatzeko sistema espezifiko bat sustatu zen, Espainiako Erakunde Aseguratzaileen eta Berraseguratzaileen Batasunaren (UNESPA) finantzaketa berezituarekin. Aurrerago, osasun publikoak ere dispositibo espezializatuak sortu zituen, eta, horien artean, CEADAC-IMSERSOren Kalte Zerebralaren Arretarako Estatuko Erreferentziazko Zentroaren inaugurazioa nabarmentzen da, 2002an.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Atlas-ictus.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-60522\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Atlas-ictus.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"409\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Atlas-ictus.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Atlas-ictus-300x205.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Quemada<\/strong>\u00a0doktoreak gaineratu zuenez, gaur egun definitzen ari dira \u201ckalte zerebrala duten pazienteentzat diziplina askoko zenbat errehabilitazio sartzen den osasun arloan, eta zenbat transferitzen den espazio soziosanitariora\u201d, eta zer neurritan orokortzen diren kalte zerebralaren errehabilitazioan espezializatutako horrelako zerbitzuak. Hizlariak, azalpena amaitzeko, iktusa duten pazienteak gehiagotzeak kasuistika irauli duela azpimarratu zuen: \u201cIktusaren tratamendu akutuan biziraupen tasak hobetzen dituen eta kasu askotan ondorioak murrizten dituen iraultza sakona gertatzen ari da. Dena dela, paziente talde horrentzako errehabilitazioaren beharra handitzen doa, eta argi eta garbi gaur egun aurre egin beharreko erronka da. Azkenik, adierazi zuen, etiologia alde batera utzita, \u201ckasuak estratifikatzeko beharra\u201d dagoela, \u201ceta errehabilitazio intentsiboaz, intentsitate baxuko errehabilitazioaz edo zainketen estrategiez zein talde baliatuko diren aurreikusteko beharra\u201d dagoela.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kalte zerebrala duten pertsonen arretak leku nabarmena izan zuen Ahizpa Ospitalarioen \u2018Informaciones Psiqui\u00e1tricas\u2019 aldizkariaren VII. Jardunaldietan. Bartzelonan elkartu berri den foroan, Jose Ignacio Quemada doktoreak bere ezagutzak eta esperientzia azaldu zituen, osasunaren esparruan kalte zerebralaren errehabilitaziorako dauden dispositibo espezifikoen funtzionamenduari buruz. <\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":60513,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60622"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60622"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60622\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60626,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60622\/revisions\/60626"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60513"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60622"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60622"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60622"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}