{"id":60442,"date":"2022-05-09T13:25:12","date_gmt":"2022-05-09T13:25:12","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=60442"},"modified":"2024-01-05T11:49:31","modified_gmt":"2024-01-05T11:49:31","slug":"omego-plus-gehitu-diegu-ibilera-aurreko-errehabilitazio-terapiei","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/omego-plus-gehitu-diegu-ibilera-aurreko-errehabilitazio-terapiei\/","title":{"rendered":"OMEGO\u00ae Plus gehitu diegu ibilera-aurreko errehabilitazio terapiei"},"content":{"rendered":"<p>Bilboko Neurorrehabilitazio Xentroan gailu robotiko berri hori instalatuta, <a href=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aita Menni Ospitalearen<\/a>\u00a0kalte zerebraleko zerbitzuak teknologiarik berritzaileenaren alde egiten jarraitzen du, errehabilitazio programen eraginkortasuna indartzeko.<\/p>\n<p>Menni Sareak baliabide teknologiko berritzaileak gehitzen jarraitzen du, kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioa eraginkorragoa izan dadin. Duela aste batzuetatik hona, <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak<\/a>\u00a0OMEGO\u00ae Plus dauka, errehabilitazio programak indartzeko. <a href=\"https:\/\/tyromotion.com%20\/\" target=\"_blank\">Tyromotion<\/a>ren dispositibo robotiko Unitatean dagoeneko erabiltzen diren batzuei gehitzen zaie, horien artean egonik <a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/incorporamos-lexo-a-nuestros-programas-roboticos-de-rehabilitacion-de-la-marcha\/\">LEXO\u00ae<\/a>. Biak ere iktus edo kalte neurologiko batzuen ondorioz ibiltzeko gaitasuna mugatuta duten edozein adinetako pazienteen errehabilitazioa osatzeko pentsatuta daude.<\/p>\n<p>OMEGO \u00ae bidezko terapia arazo neurologikoak eta ortopedikoak dituzten pazienteen beheko gorputz adarrak errehabilitatzeko da, zeinek gabeziak baitituzte indarrari, indarraren kontrolari, erresistentziari, mugikortasunari, mugikortasunaren kontrolari, orekari eta koordinazioari dagokienez.\u00a0Beheko gorputz adarretarako robotez lagundutako azken gailu efektore horrek pazienteari laguntzen dio, errehabilitazio goiztiarretik jarrera bertikalean jartzeko aukerara arte. Gailua garatu duen austriar konpainiak \u201cmobilizazioaren eta lokomozioaren arteko lotura\u201d gisa kalifikatzen du.<\/p>\n<p>Azpian ikus daitekeen bideoan,\u00a0Tyromotionen aplikazioaren espezialista <strong>Nicoline Kluppenegger-ek<\/strong> zera nabarmendu du, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuburu <strong><a href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jose Ignacio Quemada<\/a><\/strong>, doktorearen galderei erantzunez, OMEGO\u00ae Plusen zereginari buruz : \u201cosatu egiten du estadio goiztiarraren, non oraindik ezin baituzu pazientea ibiltzeko jarreran ipini, eta errehabilitazioaren ondorengo estadioen arteko espazioa, parametro espezifikoetan oinarrituta\u201d. Konpainia fabrikatzaileko adituak azpimarratu duenez, tresna robotiko horrekin ibiltzeko behar diren parametro guztiekin entrenatu daiteke, eta, horregatik, laguntza pasiboarekin, parte hartze aktiboarekin eta, are gehiago, jolasekin uztartu daiteke, terapia pazienteentzat dibertigarriagoa eta motibatzaileagoa izan dadin.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Incorporamos Omego\u00ae Plus a nuestras terapias de rehabilitaci\u00f3n de la premarcha\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/MKazeFp6USI?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>OMEGO \u00ae Plusekin landutako hanken entrenamendua aldebakarrekoa eta aldebikoa izan daiteke, hainbat funtziorekin: simetria detektatzea, zangoetako prentsa, pausoz pauso, ziklismoa, estimulazio erritmikoa, entrenamendu propiozeptiboa eta dortsi-plantarra, orkatilaren flexoestentsioa modu berezituan lantzeko. Halaber, aparatuak terapia funtzionalaren helburuak berariaz entrenatzeko aukera ematen du, hala nola mobilizazio pasiboa, lagundua edo aktiboa, bertikalizazioa, enborraren kontrola, tonuaren erregulazioa, muskuluen indarra edo egonkortasuna.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Neurorrehabilitazio Xentroan gailu robotiko berri hori instalatuta, Aita Menni Ospitalearen kalte zerebraleko zerbitzuak teknologiarik berritzaileenaren alde egiten jarraitzen du, errehabilitazio programen eraginkortasuna indartzeko.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":60396,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60442"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60442"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60442\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":76823,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60442\/revisions\/76823"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60396"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60442"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60442"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60442"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}