{"id":53743,"date":"2020-11-23T07:32:43","date_gmt":"2020-11-23T07:32:43","guid":{"rendered":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=53743"},"modified":"2024-01-05T18:10:29","modified_gmt":"2024-01-05T18:10:29","slug":"psikologia-terapia-integralaren-zati-gisa-bilboko-haurren-errehabilitazio-unitatean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/psikologia-terapia-integralaren-zati-gisa-bilboko-haurren-errehabilitazio-unitatean\/","title":{"rendered":"Psikologia, terapia integralaren zati gisa Bilboko Haurren Errehabilitazio Unitatean"},"content":{"rendered":"<p>Bere eginkizunen artean alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzea eta suspertzea dago. Inmaculada ballesteros psikologoak hauxe azpimarratzen du: adingabearen garapenean parte hartzen duten eragile guztiak -ikastetxea barne- kontuan hartu behar dira.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitateak<\/a>\u00a0(Ega\u00f1a, 10) aspaldi dauka Psikologia zerbitzu bat. <strong>Inmaculada Ballesteros <\/strong>zentroan neska-mutilez arduratzen den profesionala da, eta haren eskutik izango dugu bere lanaren berri.<\/p>\n<p>Psikologia Menni Sareko Haurren Errehabilitazio Unitateetan sartu zen <em>\u201chaurrak beren orokortasunean artatu behar zirelako\u201d<\/em>, gogoratu du berak<em>.\u00a0\u201cAita Mennin ez dugu ulertzen lana modu isolatuan, eta are gehiago haurren arloari dagokionez. Garapenaren nahasmenduak hainbat arlo ditu, beraz, esku-hartzea oro har egin behar da. Horregatik da <strong>beharrezkoa ere psikologiaren irudia adingabeen tratamenduan, alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzeko eta suspertzeko<\/strong>&#8220;,\u00a0<\/em>azpimarratu du.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-53535 size-full\" title=\"Inmaculada Ballesteros\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Inmaculada-Ballesteros.jpg\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"600\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Inmaculada-Ballesteros.jpg 400w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Inmaculada-Ballesteros-200x300.jpg 200w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Inmaculada-Ballesteros-336x504.jpg 336w\" sizes=\"(max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/p>\n<p>Nola integratzen da profesional gisa diziplina arteko taldearen barruan, eta nola koordinatzen dira diziplina guztiak? Gure psikologoak azaldu du <strong>Haurren Errehabilitazio Taldea &#8211;<\/strong>berak, mediku errehabilitatzaile batek, bi fisioterapeutak, bi logopedak eta terapeuta okupazional batek osatutakoak<strong>&#8211; astero biltzen dela <\/strong>kasuak berrikusteko. Bilera horietan, tratamendura joaten den neska-mutil bakoitzaren bilakaera azaltzen da, prozesuan zehar sortzen joaten diren zalantzak, eta lanaren helburuak ezartzen dira. <strong>Ballesteros<\/strong>entzat,\u00a0<em>\u201c<strong>koordinazio hori oinarrizkoa da, eta oso garrantzitsua adingabeen tratamenduan\u201d.<\/strong><\/em><\/p>\n<p>Hainbat alditan nabarmendu dugu kalte zerebralean desberdintasunak daudela helduen tratamenduarekin. Gure adituaren ustez, umeekin modu egokian lan egiteko <em>\u201c<strong>ezinbestekoa da berariazko prestakuntza bat izatea haurren arloan, garapen ebolutiboa ezagutzea, alarma-adierazleak, tresnak eta teknikak, kontsultara ekartzen dizkiguten zailtasunei aurre egiteko\u2026<\/strong>\u00a0Horrez gain, arreta goiztiarrean zehazki lan egin ahal izateko (0-6 urte arteko haurrak), berariazko prestakuntza bat behar da, garapenaren nahasmenduak dituzten (bai arrazoi genetikoengatik, bai biologiko edo psikosozialengatik), zein izan ditzaketen adingabeak eraginkortasunez artatzeko gaitasunak ekar ditzan\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u201cTrebetasun berezi gisa, garrantzitsuena da<\/em> <strong><em>haurrei buruzko ezagutzak izatea, pazientzia, motibazioa, sormen handia, eta batez ere gure \u2018barruko ume\u2019 txikia ateratzen uztea, ume bihurtzea, eta hortik abiatuz, txikienekin konektatzea. Ume gehienak familiak bultzatuta joaten dira Aita Mennira, helduen kasuaren aldean. Askotan, beldurrekin eta errezeloekin etortzen dira. Zuhurrak izan behar dugu, pazientean, beren eremua eta denbora eman, eta prozesuan errespetu handia agertzea\u201d<\/em><\/strong><em>.<\/em><\/p>\n<h4><strong>Funtsezkoak diren beste irudi batzuk <\/strong><\/h4>\n<p>Garapenaren nahasmenduak, jokabidearenak, emozionalak; familia-orientazio beharra.\u00a0<strong>Kalte zerebralaz gain, beste hainbat arrazoirengatik ere heltzen dira etxeko pazienteak gure Zerbitzura.\u00a0<em>\u201cGuztiengan entzunak izateko beharra hautematen dugu<\/em><\/strong><em>, orientatzea eta laguntzea, bai hauei, bai senideei, ahalik eta modurik osoenean gara daitezen\u201d.\u00a0<\/em>Zer tresna erabiltzen dituzten galdetu genion, eta Inmaculada Ballesterosen erantzuna argia da:\u00a0<em>\u201cTxikiekin egindako terapiari buruz hitz egiten dugunean, jokoa funtsezkoa da. Lan egitera etortzen dira, baina eurek ikasteko bide nagusia jokoa da. Dibertitzen dira eta aldi berean, ikasten dute. Horrenbestez, <\/em><a href=\"https:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/publicacion\/el-juego-como-herramienta-terapeutica\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>jokoa gure eguneroko lana da<\/em><\/strong><\/a><em>\u201c.\u00a0<\/em><\/p>\n<p><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Psicologia-y-juego-2.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"598\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-78039\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Psicologia-y-juego-2.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"598\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Psicologia-y-juego-2.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Psicologia-y-juego-2-300x300.jpg 300w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Psicologia-y-juego-2-150x150.jpg 150w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a>Jokoaren papera garrantzitsua da, baina familiarena funtsezkoa da haurren garapenean.\u00a0<em>\u201cHorregatik ezinbestekoa da kideak tratamenduan barne hartzea, saioetan zuzenean parte har dezatela, jarraibide egokiak ematea, horien bidez txikiari lagun diezaioten, bai saioetan landutakoa orokortzen, bai bereganatzen. Ez dugu ahaztu behar <strong>gurasoak <\/strong>ez direla terapeutak, baina informazioa izan behar dute. Seme-alabekin lan egiten duguna ezagutu behar dute, eta batez ere, <strong>beren txikienen prozesuan gidatu behar ditugu, haien prozesua ere baita.<\/strong> Garrantzitsua da beren emozio, zalantza eta beldurrei erantzutea.\u00a0<strong>Askotan, espero ez zuten berri baten ondorioz etortzen dira gure Zerbitzura, eta hori, adingabearen, helduen eta familiaren prozesu gisa, artatu behar dugu<\/strong>\u201c,\u00a0<\/em>azpimarratu du gure psikologoak.<\/p>\n<p>Amaitzeko,\u00a0<strong>Inmaculada Ballesterosek <\/strong>dio adingabearen garapenean esku hartzen duten eragile guztiak kontuan hartu behar ditugu, eta ikastetxea horietako bat da. \u201c<strong><em>Komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoak dira helburu komunak ezarri ahal izateko<\/em><\/strong><em>, ikusten ditugun aurrerapenak eta zailtasunak jakinarazteko, baina guztiontzako estrategiak ezartzeko.\u00a0<strong>Lan oso aberasgarria eta ezinbestekoa da<\/strong>\u201c.\u00a0<\/em>Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatearen kausan, aldizka egiten da komunikazioa, hiru hilez behin gutxienez, eta telefonoz egin daiteke, edo, ahal bada, zuzenean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere eginkizunen artean alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzea eta suspertzea dago. Inmaculada ballesteros psikologoak hauxe azpimarratzen du: adingabearen garapenean parte hartzen duten eragile guztiak -ikastetxea barne- kontuan hartu behar dira.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":78032,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[1088,3122],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53743"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=53743"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53743\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":78045,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53743\/revisions\/78045"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/78032"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=53743"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=53743"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=53743"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}