{"id":28503,"date":"2016-02-16T21:04:33","date_gmt":"2016-02-16T21:04:33","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=28503"},"modified":"2024-01-07T12:11:17","modified_gmt":"2024-01-07T12:11:17","slug":"kirolaren-onurak-garuneko-kaltea-duten-pertsonentzat-adam-sortzearen-zergatik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/kirolaren-onurak-garuneko-kaltea-duten-pertsonentzat-adam-sortzearen-zergatik\/","title":{"rendered":"Kirolaren onurak garuneko kaltea duten pertsonentzat. ADAM sortzearen zergatik"},"content":{"rendered":"<p>ARRAZOI ASKO DAUDE AITA MENNIK SORTUTAKOA BEZALAKO ERAKUNDE BAT BEHARREZKOA EGITEN DUTENAK, HGK DUTEN PERTSONEK KIROLA ERREGULARTASUNEZ EGIN DEZATEN<\/p>\n<p>2013ko apirilean ofizialki sortu zen\u00a0 <a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/es\/pastoral-proyectos-sociales\/agrupacion-deportiva-aita-menni.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADAM, Aita Menni Kirol Elkartea<\/a>; garuneko kaltea zuten pertsonen artean kirola sustatzen zuen erakunde bat sortu behar zen. Zenbait hilabete geroago, <a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalterako Zerbitzuko <\/a>profesionalentzat argi daude kirola egiteak jatorri neurologikoko desgaitasuna duten pertsonengan dituen onurak. Hala ere, <strong>Jorge Olmo<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>fisioterapeutak berrikusi nahi izan ditu.<\/p>\n<p>Gure aditua <strong>pertsona guztiek \u201c<\/strong><em><strong>inolako diskriminaziorik gabe<\/strong><\/em><strong>\u201d<\/strong><strong>kirola egiteko duten eskubideari <\/strong>buruzko gogoetak egiten hasi da. Izan ere, honela dio Olinpismoaren Funtsezko Printzipioetako batek:\u00a0 \u201c<em>pertsona orok kirola egiteko aukera izan behar du<\/em>\u201d. Jorge Olmok gogoratu du 1960. urtetik (Roma) 14 Joko Paralinpiko bakarrik egin direla. Beraz, argi dago oraindik bide handia dagoela egiteko <strong>kirol inklusiboan.<\/strong> Are gehiago haren berezitasunengatik, desgaitasun neurologikoa duten pertsonen kirolean.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/media\/set\/?set=a.1072380199480182.1073741934.135683853149826&amp;type=3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-18197\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/DSC_2407.jpg\" alt=\"boccia\" width=\"407\" height=\"273\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/DSC_2407.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/DSC_2407-300x201.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 407px) 100vw, 407px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Garuneko kalteak <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/el-dano-cerebral\/consecuencias\/\">ondorio fisiko, psikiko eta sentsorialez gain, nahasmendu emozionalak ere dakartza<\/a>. <strong>Errehabilitazio-aldia <\/strong>amaituta, desgaitasuna duten pertsona askok <strong>gizarteratzeko<\/strong> erronkari aurre egin behar diote. Beharrezkoa den jarduera fisikoari jarraitutasuna emateko, pertsonaren ezaugarri berrietara egokitzeko eta aisialdirako eta gizarte-harremanetarako aukerak izateko moduetako bat <strong>kirol egokitua<\/strong> da. Aita Menni Garuneko Kalteko Zerbitzuak, kirola egiteak dituen onurez eta HGK duten pertsonek kirol klubetako jardueretan parte hartzeko zituzten zailtasunez jabetuta \u2013desgaitasun fisiko eta organikoa, ikusmen desgaitasuna, desgaitasun intelektuala eta bestelakoak dituztenak- <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/el-hospital-aita-menni-crea-una-agrupacion-deportiva-para-potenciar-el-ejercicio-regular-de-deporte-inclusivo\/\">ADAM proiektua hastea<\/a> eta Euskal Herriko Kirol Elkarteen Erregistroan izena ematea eskatzea erabaki zuten, eragindako pertsonen beharrak jaso zitzaten.<\/p>\n<h4>Kirol egokitua erregulartasunez egitea<\/h4>\n<p>ADAMen helburua, beraz, garuneko kaltea eta jatorri neurologikoa duten bestelako desgaitasunak dituzten pertsonen artean <strong>kirol egokitua<\/strong>\u00a0sustatzea eta garatzea da. Horrela, eguneko zentroetan HGK zuten pertsona-taldeak sortzen hasi ziren. Kirola egiten dute (oraingoz, boccia, txirrindularitza eta igeriketa) eta erregulartasunez entrenatzen dute.\u00a0<strong>Taldeko aitzindari gisa aipatu behar dira jarduera fisiko eta kirol-jarduerak, eta kirolaren inguruko tailerrak<\/strong>\u00a0-boccia, mahai-tenisa, voley, txirrindularitza, uretako jarduerak, mendi-ibiliak, slaloma, jaurtitzeko jokoak (dardoak, bola-jokoa, ringo)-, duela zenbait urtetatik eguneko zentroetan egiten direnak, fase kronikoan (ondorioena) garatzen den errehabilitazio-prozesuari jarraitutasuna emateko. Jarduera horiek beren ahalmen fisiko eta kognitiboa garatzen laguntzen diete parte-hartzaileei.<\/p>\n<p>Kirol bat egokitua dela diogu pertsonaren gaitasunak kontuan hartzen dituzten\u00a0<strong>aldaketak<\/strong>\u00a0barne hartzen dituenean, kirola egiteak dituen onurez gozatzeko helburuarekin. Kirol egokitua egin dezakete gutxienezko % 33ko desgaitasun-ziurtagiria duten kirolariek. Bestalde, <strong>kirol eremuek<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>irisgarriak izan behar dute, eta desgaitasun fisiko edota sentsorialak dituzten pertsonentzat beharrezkoak diren egokitzapenak izan behar dituzte.<\/p>\n<h4>Egoera fisikoa, psikikoa eta gizarte-harremanak hobetzen ditu<\/h4>\n<p>Duela hamarkada batzuk dakigu kirolak errehabilitatzeko balio dezakeela. Terapia fisikoak eta kirol terapiak <strong>pertsonen osasuna eta gaitasunak hobetzen ditu. Onura fisiko, psikiko eta sozialak ekartzen ditu.\u00a0<\/strong>Hainbat aditurentzat, jarduera fisikoek eta kirol-jarduerek arazo fisiko eta fisiologikoak arin ditzakete, eta norberarenganako konfiantza eta autonomia handitzen dituzte.<\/p>\n<p>ADAM sortzea urrats handia izan da, hala ere, HGK duten pertsona askok oraindik ezin dute txapelketa ofizialetan parte hartu. Zergatik? Oraindik HGKrako federaziorik ez dagoelako eta desgaitasunen bat duten pertsonen kirol-federazioek eta sailkapen ofizialek ez duten kontuan hartzen haien eragin orokorra (urritasun kognitiboak, fisikoak eta emozionalak). Horrek, frustrazioa eta uztea ekartzen ditu.<\/p>\n<p><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/natacion.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"401\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-81985\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/natacion.jpg\" alt=\"\" width=\"407\" height=\"272\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/natacion.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/natacion-300x201.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 407px) 100vw, 407px\" \/><\/a>HGK duten pertsonen kasuan jarduera fisikoak eta kirol jarduerak proposa daitezke fase azpiakutuan edota fase kronikoan. Maila motorrean, kognitiboan, jokabidean eta emozioetan onurak bilatzen dira. Izan ere:<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Gaitasun fisikoa garatzen laguntzen dute.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2011\/12\/secundaria.pdf\">Bigarren mailako iktusa<\/a> prebenitzen laguntzen dute, esaterako kolesterol mailak, glukosa eta arteria-presioa erregulatuz mugikortasunaren galeraren ondoren.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Maila psikologikoan, auto-kontzeptua hobetzen du, autoestimua, norberaren mugen ezagutzea, arreta, oroimena, kontzentrazioa eta depresioaren ondorioak.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Gizarte-mailan nabarmentzen da: sozializazioa, parte-hartzea, ikasketa eta arauen errespetua, kideen arteko laguntzaren garapena.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Aisialdiaz gozatzeko aukera ematen du, eta behar ludikoak asetzen ditu.<\/p>\n<h4>Hainbat maila eta kirol gaitasunen arabera<\/h4>\n<p>\u201c<em>Parte-hartzaile guztiak beraien gaitasun motor, zentzumen-gaitasun, gaitasun kognitibo, jokabide-gaitasun eta pertzepzio-gaitasunen arabera ebaluatu behar dira haien kirol-maila eta zer kirol egingo duten zehazteko<\/em>\u201c, argitu du Jorge Olmok. Jarduera fisiko eta kirol-jardueretan lan eta jarduera funtzionaletarako ikasketa motorra, mugimenduen koordinazioa, oreka edo ibiltzea lantzen dira. Honetarako helburuak bilatzen dira:<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Arazo anatomo-fisiologikoak orekatzeko.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Gaitasun fisiko eta motorrak garatzeko edo sustatzeko.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Pertzepzio gaitasunak eta motorrak garatzeko edo sustatzeko.<\/p>\n<p>Denboraldi honetan, erregulartasunez entrenatzen duten kirolarietako batzuk boccia txapelketetara joaten dira (<strong>Autonomia artekoa Iparraldeko eremua eta Nazionala,\u00a0<\/strong>sailkatu badira) eta\u00a0<strong>Bizkaiko Igeriketa Txapelketa. <\/strong>Eguraldi ona datorrenean, lehiatzen ari diren kirolez gain, ADAM elkarteko neska-mutilek <strong>Bilboko itsasadarrean egingo den piraguismo egokitutako tailerren, Laidako hondartzako surf egokituko tailerrean, Galdamesko Bide berdetik egindako txirrindularitza tailerrean eta Serantes mendirako irteeran <\/strong>parte hartu ahal izango dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Surf adaptado\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/_sG_Zz0053s?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<h4>Proiektuan laguntzea<\/h4>\n<p>ADAM epe luzerako proiektua da, eta babesen eta enpresen eta Aita Menni Ospitalearen ekarpenen bidez jarraitzen du aurrera. Halaber, <a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/es\/noticias\/colabora-proyectos-sociales-aita-menni-8358.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">gure kirolarien elastikoak erosten<\/a>\u00a0ere lagun daiteke. Bestalde, <a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/es\/pastoral-proyectos-sociales\/proyectos-cooperacion-internacional.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Liberiako osasun mentaleko \u201cWe are like you\u201d proiekturako<\/a> ekarpenak egin daitezke. Elastiko bakoitzak balio dituen 35 euroetatik 15 euro bi proiektu horiek finantzatzeko erabiliko dira, eta gainontzeko 20 euroak jantziaren kostuari dagozkio. Elastikoen neurri hauek eros daitezke: S-M-L-XL-XXL. Erosteko Amaia Jauregirekin jarri behar da harremanetan, <a href=\"mailto:ajauregui@aita-menni.org\">ajauregui@aita-menni.org<\/a>\u00a0helbide elektronikoaren bidez edo 943 794 411 telefonora deituz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ARRAZOI ASKO DAUDE AITA MENNIK SORTUTAKOA BEZALAKO ERAKUNDE BAT BEHARREZKOA EGITEN DUTENAK, HGK DUTEN PERTSONEK KIROLA ERREGULARTASUNEZ EGIN DEZATEN 2013ko apirilean ofizialki sortu zen\u00a0 ADAM, Aita Menni Kirol Elkartea; garuneko kaltea zuten pertsonen artean kirola sustatzen zuen erakunde bat sortu behar zen. Zenbait hilabete geroago, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalterako Zerbitzuko profesionalentzat argi daude kirola&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":72167,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[1014,1089,1802],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28503"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28503"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28503\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":81994,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28503\/revisions\/81994"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/72167"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28503"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28503"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28503"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}