{"id":21209,"date":"2015-01-25T16:03:14","date_gmt":"2015-01-25T16:03:14","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=21209"},"modified":"2024-01-07T18:47:23","modified_gmt":"2024-01-07T18:47:23","slug":"iktusak-bere-hitzak-eraman-zituen-eta-pintura-bere-adierazpide-bihurtu-zen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/iktusak-bere-hitzak-eraman-zituen-eta-pintura-bere-adierazpide-bihurtu-zen\/","title":{"rendered":"Iktusak bere hitzak eraman zituen, eta pintura bere adierazpide bihurtu zen"},"content":{"rendered":"<p>DIEGO CUBESEK ZENBAIT ORDU EMATEN DITU EGUNERO BERE MUNDU PERTSONALA PAPEREAN ADIERAZTEN<\/p>\n<p>Diego Cubes Elkorok ez zuen margotzen <strong>garuneko hodietako istripua (GHI)<\/strong>\u00a0izan aurretik, baina horrek, bestelako <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/garuneko-kaltera-hurbilduz\/ondorioak\/\">ondorioen<\/a> artean, <strong>hitzez adierazteko ezgaitasuna <\/strong>eragin zion.\u201cOrduz geroztik marrazketan eta pinturan babesten da adierazpide moduan eta barrena lasaitzeko.Orduak ematen ditu margotzen, neketsu, ia pirri bat moduan.Bere artea funtsean espresionista da, agian errealitatea deformatuta duen eta bere lanekin kromatikoki eta fisikoki puzten duen norbaiten barrenetik sortutakoa.Forma leun eta harmoniatsuak izanda, bere kromatismo aberatsa ere nabarmentzen da\u201d.<\/p>\n<p>Hitz horien bidez eman zuen Bilboko Udaleko liburuxkak Abandoko Udal Zentroan egindako erakusketaren berri.Bi urte egon da itxaronzerrendan areto honetan bere lanaren zati bat lagun, senide eta herritarrei oro har erakutsi ahal izateko.<\/p>\n<h4>Eguneroko lana<\/h4>\n<p>Bere etxean egunero paperak hedatzen eta batzen diren mahai bat dago.Lanbidez ingeniaria da Diego Cubes Elkoro eta operazale handia ere bai. Diego Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentrora joan zen errehabilitatzeko, bi hilabete baino gehiago Arrasateko Aita Menni Ospitalean egonda. Handik gutxi <strong>marrazten hasi zen, bere adierazteko beharra asetzeko<\/strong>. Ez du erregelarik erabiltzen; beti esku hutsez lerroak egiteko arkatza hartzen duenean bere pultsuak dardaratzeari uzten dio. Ezkerreko eskuaz lan egin behar du, behartuta, baina umore onez egiten du.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-20981\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage1.jpg\" alt=\"Diego Cubes Elkoro\" width=\"600\" height=\"829\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage1.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage1-217x300.jpg 217w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n<p>Diego Cubesen lanean\u00a0<strong>plangintza artistikoa<\/strong> antzematen da; bere gaiak aukeratzen ditu, eta erabakitasunez adierazten dio bere emazteari, <strong>Bego\u00f1a San Salvador del Valleri<\/strong>, zer tamainako papera beharko duen.Deigarria da bere koloreen oparotasuna, hala ere, Bego\u00f1ak esan digu Diegoren azken lanetan kolore grisagoak agertzen hasi direla.<\/p>\n<p>Askotariko gaiak erabiltzen ditu Diego Cubesek.Gai naturalak (hegaztiak eta arrainak), Durangon emandako haurtzaroa gogorarazten dioten tokiak, bere senideen erretratuak (seme-alabak, ilobak), eta adierazpen abstraktuak dira bere lanetan ikus ditzakegunak.Esanguratsua da formekiko eta mihisean duten kokapenarekiko duen interesa.Ikuspegi espazial berezi horren adibidea \u201cZezenketa\u201d lana dugu (goi konposizioaren lanen artean hirugarrena).<\/p>\n<p>Pinturarekiko interesa piztu zitzaion une berean Diego hedabide grafikoen irudiak gordetzen ere hasi zen.Irudi bat gustatzen bazaio, zerbait berezia sentiarazten badu edo hunkitzen badu, hartzen du eta bere hurrengo lanerako erabiltzen du, horretan oinarrituz.<\/p>\n<p>Garuneko Kalteko Menni Sareko zuzendaria,<a title=\"Nacho Quemada\" href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u00a0Jos\u00e9 Ignacio Quemada<\/a> eta\u00a0<strong>\u00c1lvaro L\u00f3pez Quintana<\/strong> logopeda Diego Cubes Elkororen erakusketa ikustera joan ziren, eta margotzen jarraitzeko animatu zuten.Bere lanak ikusita, elkar zoriondu zuten, izan ere, komunikazio-trastorno larria izan arren, hauen moduko lan konplexu eta sortzaileak egin daitezkeela egiaztatu dutelako.Diego Cubesen koadroetan <strong>pentsamendu egituratua\u00a0<\/strong>dago, komunikazio-trastorno larria izan arren, eta planifikatuta dauden ekintzak egiteko, aurreratzeko eta helburuak ezartzeko gai da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>DIEGO CUBESEK ZENBAIT ORDU EMATEN DITU EGUNERO BERE MUNDU PERTSONALA PAPEREAN ADIERAZTEN Diego Cubes Elkorok ez zuen margotzen garuneko hodietako istripua (GHI)\u00a0izan aurretik, baina horrek, bestelako ondorioen artean, hitzez adierazteko ezgaitasuna eragin zion.\u201cOrduz geroztik marrazketan eta pinturan babesten da adierazpide moduan eta barrena lasaitzeko.Orduak ematen ditu margotzen, neketsu, ia pirri bat moduan.Bere artea funtsean espresionista&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":71478,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[1619,1014,1449,1117,1341],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21209"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21209"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21209\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":82637,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21209\/revisions\/82637"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/71478"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21209"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21209"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21209"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}