{"id":21097,"date":"2015-01-20T10:07:07","date_gmt":"2015-01-20T10:07:07","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=21097"},"modified":"2024-01-07T18:48:28","modified_gmt":"2024-01-07T18:48:28","slug":"itxaso-fontaneda-aita-menniko-paziente-ohia-negar-asko-egin-dut-orain-nahi-dudana-da-berriro-lan-egitea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/itxaso-fontaneda-aita-menniko-paziente-ohia-negar-asko-egin-dut-orain-nahi-dudana-da-berriro-lan-egitea\/","title":{"rendered":"Itxaso Fontaneda, Aita Menniko paziente ohia: \u201cNegar asko egin dut. Orain nahi dudana da berriro lan egitea\u201d"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: left;\">\n<p><strong>Laguntzaile moduan aritzen da iktus bat izan duten pertsonentzako sukaldaritza tailerrean<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: left;\">\n<p><strong><em>Itxaso Fontanedak <\/em><\/strong><a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/garuneko-kaltera-hurbilduz\/garuneko-lesioa-eta-haren-kausak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>garuneko hodietako istripu\u00a0<\/em><\/strong><\/a><strong><em>bat (<\/em><\/strong><strong><em>GHI) <\/em><\/strong><strong><em>izan zuen. Asko sufritu duela dio, baina inork ez luke hori pentsatuko bere jarrerari erreparatuz gero. Senideen maitasunak eta bere izaera borrokalariak baikortasunez aurrera jarraitzen laguntzen diote.\u00a0 Hala ere, poz berezia ematen dion zerbait badago:\u00a0 berriro lan egitea. <\/em><\/strong><a title=\"Centro de Neurorrehabilitaci\u00f3n Aita Menni \" href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>CENER<\/em><\/strong><\/a><strong><em> zentroan errehabilitazioa egin ondoren Aita Menniko sukaldaritza-tailerren antolaketan eta garapenean laguntzeak indarberritu du. Urte honetarako asmoa lanaldi erdiko lan bat aurkitzea da, bere egoera berriak eskatzen duen lan-erritmoari jarraitu ahal izateko. Oso pozik hartuko luke jendaurreko lan bat.<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Martxoaren 7a zen, 49 urte zituen, kolesterol apur bat eta medikazioaz erregulatutako tentsioa.\u00a0<strong>Itxaso Fontanedak<\/strong>\u00a0GHI nola gertatu zitzaion azaldu digu. Errudun-aurpegiarekin, erretzen zuela gogoratu du. \u201cLan egiten nuen tabernara joan nintzen, oso goiz, egunero bezala. Mantala jarri eta sukaldean hasi nintzen lanean. Handik gutxira zorabio bat nabaritu nuen, oso arraroa zen zerbait nabaritu nuen. Itsu bat izango banintz bezala nengoen. Barrako lankideari oihukatu nion:\u00a0 \u201cSito, hiltzen ari naiz\u201d, eta telefono mugikorra hartu nuen nire emazteari deitzen saiatzeko. Baina dagoeneko ez nuen ondo hitz egiten eta ezin izan nuen eskuineko eskua erabili&#8221;.<\/p>\n<p>Anbulantzia azkar heldu zen, eta ospitalea hurbil zegoenez, berehala aplikatu ahal izan zioten iktusen kodea. Zorte handia izan zuen. Hala eta guztiz ere, iktusak <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/garuneko-kaltera-hurbilduz\/ondorioak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ondorioak<\/a> utzi zizkion; horien artean, indarra galtzea eta sentikortasunaren alterazioa gorputzaren erdian. Itxasok uste zuen pentsatzen zuena esaten zuela, izan ere, hitz egokiak aurkitzeko erraztasun handia zuen emakumea izan zen beti, baina iktusaren ondorioz <a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/publicacion\/video-tratamiento-logopedico-de-la-afasia\/\">afasia\u00a0<\/a>ere izan zuen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-20960\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage.jpg\" alt=\"Itxaso cocina\" width=\"600\" height=\"600\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage-150x150.jpg 150w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage-300x300.jpg 300w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/PicMonkey-Collage-420x419.jpg 420w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n<h4><strong>Aktibo jarraitzea<\/strong><\/h4>\n<p>GHIk Itxasoren egoera aldatu zuen, baina ezin izan zuen bere izaera borrokatzailearekin, ez eta bere umore onarekin ere. \u00a0\u201cMunduaz barre egiten dut, eta neure buruaz lehenbizi&#8221;, dio.Beste asmoa aktibo jarraitzea da.\u201cOrain dagoeneko ezin ditut prestatu 200 pintxo lehen nuen azkartasun berarekin, ez eta tamaina handiko ontziak garbitu edo egunero zaku bat patata zuritu ere.Baina beste gauza asko egin ditzaket.Etxean moldatzen naiz.Negar asko egin dut.Askotan iktusaz oroitzen naiz eta negar egiten dut.Beste bat izan dudan pentsatzen dut\u201d.<\/p>\n<p>Harrezkero denbora pasa da, eta bederatzi hilabete eman ditu Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroan (CENER). \u00a0Besteak beste buru lodiko orratzak hartzen ibili da esku paresikoarekin, plastikozko pieza txikiak plataforma batean jartzen, ukimenaren bidez testurak asmatzen saiatzen eta abar.Terapia okupazionaleko ariketa horiek eta beste asko ere.Horrez gain, mediku- eta neuropsikologia-kontsultak ere egin ditu, eta hainbat logopedia-saio.Errutinak eragiten duen motibaziorik eza saihesteko, terapeutek egun batean hauxe galdetu zioten:\u201cZure zer gustatzen zaizu?\u201d.Bere erantzuna argi zegoen:\u201cJanaria prestatzea\u201d.Horrela hasi zen Itxaso CENER zentroko sukaldean tortillak prestatzen. Gero, plater zailagoak egiten hasi zen, hala nola itsaski-paella.Txikitzen, zuritzen eta frijitzen ibiltzen zela, iktusa zuten pazienteentzako sukaldaritza-tailerrean laguntzeko ideia sortu zen.Bera bezalako pertsonentzat, hain zuzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/2SbGclyflgk\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p>Gaur egun, Aita Menniko \u2018<a href=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/cocinar-despues-de-un-ictus-nueva-edicion-del-taller-de-cocina-aita-menni\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Sukaldaritza tailerrak<\/a>\u2018 antolatzen dituen taldeko kidea da Itxaso Fontaneda.CENER zentrora itzultzea gustatzen zaio, izan ere, han babestuta eta oso maitatua sentitzen da.Amaia Goirienarekin eta F\u00e1tima Sanzekin batera menuak diseinatzen ditu, osagaiak erosten ditu eta zenbat botako duten erabakitzen du. \u00a0Terapeutak eta sukaldaria tailer bakoitzean zuritzea, moztea, txikitzea, irabiatzea eta bestelakoak egitea eskatzen duten janariak prestatzeaz eta laguntza-tresna egokiak izateaz arduratzen dira, hemiplegia edo hemiparesia duten pertsonek lan horiek eta beste batzuk ahalik eta modurik onenean egin dezaten. \u00a0Musika eta umore ona ere eramaten dute, tailer bakoitzean sukaldaritzaz, bazkariaz eta elkarrekiko konpainiaz goza dezaten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laguntzaile moduan aritzen da iktus bat izan duten pertsonentzako sukaldaritza tailerrean Itxaso Fontanedak garuneko hodietako istripu\u00a0bat (GHI) izan zuen. Asko sufritu duela dio, baina inork ez luke hori pentsatuko bere jarrerari erreparatuz gero. Senideen maitasunak eta bere izaera borrokalariak baikortasunez aurrera jarraitzen laguntzen diote.\u00a0 Hala ere, poz berezia ematen dion zerbait badago:\u00a0 berriro lan egitea.&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":71484,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1042,1012,1011],"tags":[1619,1088,1014,1117,1341],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21097"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21097"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21097\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":82645,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21097\/revisions\/82645"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/71484"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21097"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21097"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21097"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}