{"id":18189,"date":"2014-09-17T14:49:24","date_gmt":"2014-09-17T14:49:24","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?p=18189"},"modified":"2024-01-07T19:28:12","modified_gmt":"2024-01-07T19:28:12","slug":"aita-menni-kirol-elkartea-abian-jarri-da-dagoeneko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/aita-menni-kirol-elkartea-abian-jarri-da-dagoeneko\/","title":{"rendered":"Aita Menni Kirol Elkartea abian jarri da dagoeneko!"},"content":{"rendered":"<p>ADAM elkarteko hogeita hamar kide baino gehiago bildu ziren irailaren 11n Aita Menni Ospitalean erakundea formalizatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aurretik, Arrasate, Bilbo, Gernika eta Donostiako\u00a0egoitzetan, kirol jardueraren bat taldeka egin eta erregulartasunez entrenatu\u00a0nahi zuten hainbat gaitasunetako pertsona-taldeak osatu zituzten\u00a0fisioterapeutek eta begiraleek.<\/p>\n<p>Denak Arrasaten bilduta, Mikel Tellaechek, Ospitaleko\u00a0zuzendari-gerenteak, ongi etorria emateko hitzaldia egiteaz gain, ADAM\u00a0elkarteko goiburua gogorarazi zien: \u201cWe are like you\u201d. Gero, fitxa egindakoan, argazkia barne, kirolariak\u00a0patiora atera ziren lehen boccia partida hasteko. Bitartean, txirrindularitzako taldeak trizikloen eta\u00a0handbike-en eslalona probatu zuen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/archivos\/201409\/collage2.jpg?0\" alt=\"Boccia\" \/><\/p>\n<h4 class=\"titulo2\"><strong>Epe luzerako proiektua<\/strong><\/h4>\n<p>Aita Menni Kirol Elkartearen helburua garuneko kaltea eta\u00a0jatorri neurologikoko bestelako ezgaitasunak dituzten EAEko pertsonen artean\u00a0kirol jarduera sustatzea eta garatzea izango da. Epe luzerako proiektua da, eta profesional askok parte\u00a0hartuko dute. Hasiera batean, boccia eta txirrindularitza egokituaz gain,\u00a0igeriketa ere barne hartuko ditu. Hemendik aurrera kideak federatu daitezke eta\u00a0nahi duten txapelketa ofizialetan parte har dezakete.<\/p>\n<p>Kudeatzen ditugun garuneko kalteko eguneko zentroetan\u00a0egiten ari diren kirol aurreko tailerrak ADAM elkartearen aitzindariak dira.\u00a0Tailer terapeutiko horietan, zenbait kiroletan oinarritutako jarduera fisikoak\u00a0eta jolasak sustatzen dira; betiere, parte hartzen duten pertsonen alderdi\u00a0askoren onurarako. Frogatuta dago jarduera fisikoak eta kirolak garuneko kaltea\u00a0izan duten pertsonen egoera hobe dezaketela. Era berean, mugimendu gutxiko\u00a0bizitzak ez duela laguntzen autonomia garatzen eta garuneko hodietako istripu\u00a0bat izateko arriskua handitzen duela egiaztatu da.<\/p>\n<h4 class=\"titulo2\"><strong>Nola lagundu<\/strong><\/h4>\n<p>Aita Menni Kirol Elkarteak enpresen babesa eta ekarpenak\u00a0izateaz gain, bazkideek kuota bat ordainduko dute. Finantzazioan laguntzeko,\u00a0nahi duenak gure kirolarien moduko elastiko teknikoak eros ditzake, eta, aldi\u00a0berean,\u00a0 <a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/es\/pastoral-proyectos-sociales\/proyectos-cooperacion-internacional.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Liberiako osasun mentaleko \u201cWe are like\u00a0you\u201d proiektuan<\/a>\u00a0(Afrika)\u00a0lagundu.<\/p>\n<p>Elastikoen neurriak S-M-L-XL-XXL dira, 35 euro balio\u00a0dituzte, eta horietatik, 15 euro bi proiekturen artean banatzen dira.\u00a0Gainerakoak elastikoaren prezioari dagozkio. Erosteko, Amaia Jauregirekin jarri\u00a0behar da harremanetan, 943 794 411 telefonora deituz edo mezu elektroniko bat\u00a0bidaliz helbide honetara:\u00a0<a href=\"mailto:ajauregui@aita-menni.org\">ajauregui@aita-menni.org<\/a>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/eu\/berriak\/lagundu-aita-menniren-gizarte-proiektuekin-8358.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/archivos\/201409\/collagecamiseta.jpg?0\" alt=\"Camiseta\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ADAM elkarteko hogeita hamar kide baino gehiago bildu ziren irailaren 11n Aita Menni Ospitalean erakundea formalizatzeko. &nbsp; Aurretik, Arrasate, Bilbo, Gernika eta Donostiako\u00a0egoitzetan, kirol jardueraren bat taldeka egin eta erregulartasunez entrenatu\u00a0nahi zuten hainbat gaitasunetako pertsona-taldeak osatu zituzten\u00a0fisioterapeutek eta begiraleek. Denak Arrasaten bilduta, Mikel Tellaechek, Ospitaleko\u00a0zuzendari-gerenteak, ongi etorria emateko hitzaldia egiteaz gain, ADAM\u00a0elkarteko goiburua gogorarazi zien:&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":71161,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1013,1012,1011],"tags":[1702,1185,1089],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18189"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18189"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18189\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":82867,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18189\/revisions\/82867"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/71161"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}