{"id":37088,"date":"2018-05-07T19:55:14","date_gmt":"2023-12-19T13:10:28","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?post_type=portfolio&#038;p=37088"},"modified":"2024-01-12T13:36:52","modified_gmt":"2024-01-12T13:36:52","slug":"jolasa-tresna-terapeutiko-gisa","status":"publish","type":"portfolio","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/publicacion\/jolasa-tresna-terapeutiko-gisa\/","title":{"rendered":"Jolasa tresna terapeutiko gisa"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>HAURREN NEUROERREHABILIAZIOARI BURUZ HITZ EGITEN DUGUNEAN, JOLASA ETA IKASKUNTZA ELKARREKIN DOAZ. GURE ESKU-HARTZEAK AHALIK ETA EREDU MOTOR GEHIEN ETA ZENTZUMENAK PROZESATZEKO GAITASUNIK GEHIEN BEREGANATZEA IZAN BEHAR DU HELBURUTZAT<\/strong>.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #666e74;\"><strong>Egilea<\/strong>:<\/span><\/h4>\n<h4><strong>F\u00e1tima Sahara Sanz<\/strong><\/h4>\n<h4><span style=\"color: #666e74;\">Terapeuta okupazionala.\u00a0<\/span><a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/la-red-menni\/la-red-menni-en-el-pais-vasco\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitaziorako Unitatea<\/a><\/h4>\n<h4><\/h4>\n<p>Eguneroko bizitzako jarduera guztietatik jolasa nagusia da neska-mutilen bizitzan. Ergoterapia pediatrikoan aditua den <strong>Francine Ferland<\/strong>en arabera, jolasa jarrera subjektiboa da, eta hor, plazera, jakin-mina, umore-sena eta espontaneotasuna bateratzen dira, libreki aukeratutako jokabide batean islatuz. Jokabide horretan ez da berariazko errendimendurik espero.<\/p>\n<p><em>\u201cJolasaren esperientziak aldaketak eragiten ditu burmuinaren arkitekturan, emozioarekin, motibazioarekin eta sariarekin zerikusia duten sistemetan bereziki\u201d<\/em>, dio\u00a0<strong>Gordon\u00a0Burghardtek<\/strong>, Tennesseeko Unibertsitateko etologoak.<\/p>\n<p>Jolasean adituak diren beste batzuek, hala nola Spinkak eta bere laguntzaileek edo Pellisek eta Pellisek jolasa berez helburu bat dela diote, egin ahal izateko plazerarengatik eta poztasunarengatik egiten dena. Kontua da umeek kontrola duten mundu bat sortzea, eta ezagutzen ez dutena bilatzeko aukera izatea, hori beregana dezaten. Horrela, umeek hainbat erantzun malgu dituzte sortu eta aurkitzen dituzten egoerei erantzuteko.<\/p>\n<h4><strong>Ikaskuntza motorra jolasaren bidez<\/strong><\/h4>\n<p><strong>Haurren neuroerrehabilitazioari <\/strong>buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza motorra elkarrekin doaz. Oinarri horretatik abiatuz, gure esku-hartzeak ahalik eta oinarrizko eredu motor gehien berreskuratzea izan behar du helburutzat, mugitzeko hainbat aukera sortu ahal izateko. Horrela, zentzumen-gaitasunak, gaitasun motorrak eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunak garatuko dira. Horiek etorkizuneko ikaskuntza guztien oinarriak dira.<\/p>\n<p>Garatzean, gaitasun plastikoari, egokitzeko gaitasunari eta burmuinak duen ikasteko gaitasunari esker, gero eta espezializatuagoak eta bereizleagoak diren aldaketak gertatzen dira. Ebidentziaren arabera neurona-zirkuituak birmoldatu egiten dira esperientzia berriak kodetzeko eta portaera motorrean aldaketa sortzeko gai izateko.<\/p>\n<p><a class=\"dt-pswp-item\" href=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/Fatima-Sahara1.jpg\" data-dt-img-description=\"\" data-large_image_width=\"600\" data-large_image_height=\"450\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-79972\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/Fatima-Sahara1.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/Fatima-Sahara1.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/Fatima-Sahara1-300x225.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Ikaskuntza motorra <\/strong>(IM) praktikarekin eta esperientziarekin lotutako barne-prozesuen multzoa da, gaitasun motorrak sortzeko gaitasunean aldaketa iraunkorrak nolabait sortzen dituztenak, berariazko gaitasun baten bidez. Horrez gain, ikaskuntza motorrarekin lotutako beste kontzeptu garrantzitsu bat neska edo mutilaren <strong>partaidetza aktiboa<\/strong>\u00a0da garatu behar den lanean.<\/p>\n<p>Motibazioa ezinbestekoa da lana edo jarduera egiteko eta arazoa konpontzeko eta gainditzeko. Partaidetza aktiboak ikaskuntzaren prozesaketa indartzen du eta jarraitutasunari eusten laguntzen du.<\/p>\n<p>Gure esku-hartze tresna nagusia haurrekin, beraz, jolasa izango da, eta aurretik adierazi dugun moduan, egiteko esanguratsuena da bizitzaren etapa honetan, jolasaren bidez eskuratzen dituela haurrak zentzumen-trebetasunak, trebetasun motorrak, pertzepzio gaitasunak eta kognitiboak, eta gizarte- eta afektibitate-gaitasunak.<\/p>\n<h4><strong>Jolasa eta moldatzeko gaitasunak bereganatzea<\/strong><\/h4>\n<p>Horrela, ikaskuntza eraginkorra lortzeko, haurrak egokitzapenezko gaitasunak beregana ditzan, jolasak lehentasunezko lau elementu kontuan hartu behar ditu: plazera, berezko motibazioa, kontrol-sentsazioa eta ikaskuntza.<\/p>\n<p>Oro har, esku-hartze lerroen helburua oraingo eta geroko mugak aztertzea da, heldutasuna eta aurrerabide egokiak bideratuz, alderdi hauek kontuan hartuz:<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Koordinazio psikomotoreko <\/strong>gaitasunak bereganatzen laguntzea, motrizitate larria (koordinazio dinamiko orokorra), motrizitate xehea (begien eta eskuen eta begien eta mugimenduen koordinazioa) eta zenbait alderdi motor garatuz, hala nola mugimendua, indarra, abiadura, iraunkortasuna, zehaztasuna edo trebetasuna kontrolatuz. <strong>Pertzepzioa egituratzeko gaitasunak <\/strong>bereganatzea, hala nola gorputzaren eskema ezagutzea (gorputzaren atalak, lateralitatea, ardatz nagusia), espazio- eta ikusmen-pertzepzioa (kokapenak espazioan, irudia-hondoa, zatiak-guztia, espazio-harremanak) edo ukimen-pertzepzioa.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Eguneroko bizitzaren zereginetan autonomia eta independentzia ahalik eta gehien sustatzea, hala nola janztea eta arropa kentzea, garbiketa-higienea, elikadura eta egiteko bakoitzaren berezko tresnak erabiltzea.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Egokitzapenak egitea, jarduerarenak berarenak, edo inguruaren eta tresnen ezaugarri fisikoak egokituz eta berreginez, neska-mutilak ahalik eta modurik autonomoan integra daitezen.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Familiari eta eskola-inguruari laguntza teknikoei edo autonomia sustatzeko beharrezkoak diren egokitzapenei buruzko aholkularitza.<\/p>\n<p>o\u00a0\u00a0\u00a0 Aldizkako ebaluazio eta jarraipenak egitea.<\/p>\n<p>Gogoratu behar dugu osasunean ez duela bakarrik eragiten gaixotasunen bat izateak; lanak egiteari uzteak eta ingurumeneko hesiengatik edo egiturekin eta gorputzeko eginkizunekin dauden arazoengatik bizitzako egoeretan parte hartu ezin izateak ere eragiten du (OME, 2001).<\/p>\n<p>Hori dela eta, <strong>terapia okupazionala<\/strong><em>\u201chelburu orokortzat okupazioaren bidez osasuna eta ongizatea sustatzea duen diziplina\u201d\u00a0<\/em>gisa hartzen badugu (WOFT), jolasteari ekin behar diogu profesionalki, Meire Maciel Rocha terapeuta okupazionalak deskribatu zuen gisa, \u201c<em>jolasa neska-mutilengan parte hartzeko modu primarioa da, eguneroko bizitzan murgilduz\u201d<\/em>.<\/p>\n<h4><strong>Erreferentziak<\/strong><\/h4>\n<ol>\n<li>Bl\u00e1zquez Ballesteros MP, Mahmoud- Saleh Ucedo L., Guerra Redondo L. <a href=\"http:\/\/www.revistatog.com\/mono\/num7\/pedoatrica.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Terapia ocupacional pedi\u00e1trica, algo m\u00e1s que un juego<\/a>. TOG(A Coru\u00f1a) . 2015 [11.01.18]; monog. 7: [100-114].<\/li>\n<li>Occupational Therapy Practice Framework: Domain and Process. The American Journal of Occupational Therapy. November\/December 2002. Volume 56 Number 6<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.terapia-ocupacional.com\/articulos\/TO_Atencion_Temprana_Navarra.shtml\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Documento Terapia Ocupacional en Atenci\u00f3n Temprana<\/a>. Asociaci\u00f3n Profesional de Terapeutas Ocupacionales de Navarra. APTONA. Pamplona 2004.<\/li>\n<\/ol>\n<ol>\n<li>Lester, S.; Russell, W. (2011): El derecho de los ni\u00f1os y las ni\u00f1as a jugar: An\u00e1lisis de la importancia del juego en las vidas de ni\u00f1os y ni\u00f1as de todo el mundo. Cuadernos sobre Desarrollo Infantil Temprano 57s. La Haya, Pa\u00edses Bajos: Fundaci\u00f3n Bernard van Leer. ISSN 1383-7907. ISBN 978-90-6195-124-7<\/li>\n<\/ol>\n<ol start=\"5\">\n<li>R. Cano de la cuerda, A. Molero-Sanchez, M. Carratal\u00e1-Tejada. I.M. Alguacil-Diego, F. Molina-Rueda, J.C. Miangolarra- Page y D. Torricelli. Teor\u00edas y modelos de control y aprendizaje motor. Aplicaciones cl\u00ednicas en neurorrehabilitaci\u00f3n.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; HAURREN NEUROERREHABILIAZIOARI BURUZ HITZ EGITEN DUGUNEAN, JOLASA ETA IKASKUNTZA ELKARREKIN DOAZ. GURE ESKU-HARTZEAK AHALIK ETA EREDU MOTOR GEHIEN ETA ZENTZUMENAK PROZESATZEKO GAITASUNIK GEHIEN BEREGANATZEA IZAN BEHAR DU HELBURUTZAT. Egilea: F\u00e1tima Sahara Sanz Terapeuta okupazionala.\u00a0Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitaziorako Unitatea Eguneroko bizitzako jarduera guztietatik jolasa nagusia da neska-mutilen bizitzan. Ergoterapia pediatrikoan aditua den Francine Ferlanden&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":84494,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3774],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/37088"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/portfolio"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=37088"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/37088\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":84500,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/37088\/revisions\/84500"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/84494"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=37088"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=37088"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=37088"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}