{"id":22543,"date":"2015-04-23T14:04:15","date_gmt":"2023-12-19T13:09:59","guid":{"rendered":"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/?post_type=portfolio&#038;p=22543"},"modified":"2024-01-13T20:30:07","modified_gmt":"2024-01-13T20:30:07","slug":"beste-lankidetza-proiektu-bat-garuneko-kaltearen-eguneko-zentroaren-eta-basque-culinary-center-zentroaren-artean","status":"publish","type":"portfolio","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/publicacion\/beste-lankidetza-proiektu-bat-garuneko-kaltearen-eguneko-zentroaren-eta-basque-culinary-center-zentroaren-artean\/","title":{"rendered":"Beste lankidetza-proiektu bat Garuneko Kaltearen Eguneko Zentroaren eta Basque Culinary Center zentroaren artean"},"content":{"rendered":"<p>Por: Eider Fern\u00e1ndezek egina<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aita Menni Ospitaleko <\/a>okupazio-terapeuta<\/p>\n<p>Donostiako Eguneko Zentroko <strong><em>erabiltzaileek<\/em><\/strong> zenbait zailtasun dituzte (motorrak, zentzumenezkoak, pentsamendu eta jokabideenak edota komunikatzekoak) garuneko lesioen ondorioz. Hori dela eta, nabarmen mugatuta dute beren funtzionaltasuna eta haren mendetasun-maila ere handia da. Beraz, familia- eta gizarte-bizitzan aldaketa handia ekartzen du horrek.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-22523 \" style=\"margin-right: 10px;\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/DSC_3861.jpg\" alt=\"Culinary Center\" width=\"440\" height=\"294\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/DSC_3861.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/DSC_3861-300x201.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 440px) 100vw, 440px\" \/>Hor du <strong><em>gure lanak<\/em><\/strong>, hain zuzen, garrantzia berezia: eragindako pertsonekin eta haien senideekin elkarrekin lan egiten dugu, haien bizitza-kalitatea hobetzeko eta mendetasun-maila txikiagotzeko. Horretarako, ahal dugun neurrian, pertsonak aurretik zuen eguneroko jarduerak, rolak eta zaletasunak berreskuratzen saiatzen gara.<\/p>\n<p>Eguneroko lanen artean, gehien eskatutako bat <strong><em>sukaldaritza-jarduera <\/em><\/strong>da. Hori kontuan hartuz, duela zenbait urte gure erabiltzaileak trebatzen ari gara, jarduera horretan autonomoak izan daitezen. Horrela, zenbait estrategia erakusteaz gain, laguntzeko produktu bereziak erabiltzen ditugu, hala nola mahai-tresnak loditzekoak, mahaiko tapiz irristagaitzak, elikagaiak ebakitzeko eta zuritzeko taula berezia, edalontzi eta plater egokituak eta abar. Horretarako, Eguneko Zentroaren jardueren barruan \u201csukaldaritza tailerra\u201d sartu du. Tailer horretan, errezeta errazak egiten dituzte astero erabiltzaileek.<\/p>\n<h4><strong>Lankidetza-proiektuak<\/strong><\/h4>\n<p>Testuinguru honetan, <strong><em>Terapia Okupazionaleko <\/em><\/strong>sailean <strong><em>\u201cBasque Culinary Center\u201d <\/em><\/strong>zentroarekin harremanetan jartzea bururatu zitzaien, egiten duten lana erakusteko, elkarrekin egingo arlo interesgarriak aztertzeko eta pertsona hauek sukaldean daudenean aurre egin behar dieten arazoak azaltzeko: zer zailtasun dituzten, zer estrategia erabiltzen dituzten, merkatuan zer material dauden egokituta sukalderako eta abar.<\/p>\n<p>Berehala jarri ziren harremanetan eta zenbait ideia mahairatu zituzten:\u00a0 bisita gidatua gure zentroko erabiltzaileentzat, eta 3. mailako <strong><em>bi ikasle-taldeentzako bi proiektu <\/em><\/strong>abian jartzen laguntzea:\u00a0 astero Zentroan egiten diren sukaldaritza-tailerrak berriro diseinatzea eta garuneko kaltea duten pertsonen beharrak kontuan hartzen dituen sukaldaritzako gida bat egitea.\u00a0 Hemen duzue horiei buruzko informazio gehiago.<\/p>\n<h5><strong><em>Sukaldaritza-tailerrak berriro diseinatzea<\/em><\/strong><\/h5>\n<p>Aita Menni <strong><em>Eguneko Zentroaren sukaldaritza-tailerrari nola eman balio handiagoa <\/em><\/strong>zen lehen taldeko ikasleek erantzun behar zuten galdera, eta askotariko erantzunak sortu ziren: \u00a0plater orekatuen eta elikagaiak kontuan hartuz osasungarriak diren plateren aurrean kontzientziatzea; errezeta errazak eta azkar egitekoak sortzea, erabiltzaileek etxean egiteko aukera izan dezaten; sukaldean aritzeko higiene- eta portaera-arauen dekalogo bat ezartzea; profesionalak prestatzea eta errezeten egutegi bat ematea, proiektua amaitu ondoren eskolekin jarrai dezaten, eta abar.<\/p>\n<p>Horretarako, ostalaritzako etorkizuneko profesionalek zuzendutako 4 sukaldaritza-tailer eta cocktail eta pintxo lehiaketa bat abian jarri zituzten.<\/p>\n<h5><strong><em>Ostalaritza sektorerako gida eta protokoloa: <\/em><\/strong><strong><em>\u00a0<\/em><\/strong><strong><em>Kusaidia<\/em><\/strong><\/h5>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-22524 size-medium\" style=\"margin-left: 10px;\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/DSC_4062-300x201-1.jpg\" alt=\"Kusaidia\" width=\"300\" height=\"201\" \/><\/p>\n<p>Kusaidia-rekin, swahiliz \u201claguntzen saiatzea\u201d esan nahi duena, BCC zentroko bigarren ikasle-taldeak gastronomia-sektorea proban jartzen zuen proiektu bat abian jarri zuen. Hain zuzen, desgaitasunak dituzten pertsonei ematen zaien tratua eta izan ditzaketen zailtasunak ezagutzen zituzten aztertu zuten.<\/p>\n<p><strong><em>Nola hobe daiteke desgaitasunak dituzten pertsonen esperientzia gastronomikoa?<\/em><\/strong>Galdera kontuan hartuta, eta informazioa bilduta eta geroago gogoeta eginda, ikasleek ostalaritza-establezimenduetarako eskuliburu bat sortu zuten. Horren helburu nagusia hauxe izan zen: &#8220;mota horretako arazoak ez ditugun pertsonok, besteek aisialdiko jarduerak egitean, hala nola etxetik kanpo bazkaltzean edo kafe bat hartzean, dituzten zailtasunen aurrean kontzientziatu gaitezela&#8221;.<\/p>\n<p>Gidan, desgaitasunen bat duten pertsonek izan ditzaketen hiru motatako zailtasunak aipatzen dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Mugikortasun murriztua.<\/li>\n<li>Irensteko arazoak.<\/li>\n<li>Altzarietara iristea eta altzariak egokitzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Bestalde, zenbait irtenbide eta aholku ematen ditu desgaitasunak dituzten pertsonen esperientzia hobetzeko.Guztira, Donostiako 10 establezimenduk (Kaxilda, Kaskazuri eta La Guinda, besteak beste) onartu zuten proiektuetan parte hartzea. Horrela, gidaz gain, behar duten bezeroen eskura jarri ahalko duten jaten laguntzeko produktuen kit bat ere jaso zuten.<br \/>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-22545 size-full\" style=\"margin-right: 10px;\" src=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/BCC-Zuatzu.jpg\" alt=\"BCC-Zuatzu\" width=\"550\" height=\"340\" srcset=\"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/BCC-Zuatzu.jpg 600w, https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/BCC-Zuatzu-300x185.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 550px) 100vw, 550px\" \/><\/p>\n<p>Proiektu hauek ezagutzen eta esperientzien truke aberasgarria ekarri dute bi erakundeetarako, eta garuneko kaltea duten pertsonen taldea arlo horretan ezagunagoa izaten lagunduko du, zalantzarik gabe.\u00a0 Horrenbestez, 2015. urte honetan proiektu horiek abian jarrita, etorkizunean Aita Menniren eta BCC zentroaren arteko lankidetzari jarraitutasuna ematen saiatuko gara.<\/p>\n<p>Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu BCCri (irakasleei nahiz ikasleei), agertutako jarrera onarengatik eta talde honen bizitza-kalitatea hobetzeko eman dituzten oso ekarpen erabilgarriengatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Por: Eider Fern\u00e1ndezek egina Aita Menni Ospitaleko okupazio-terapeuta Donostiako Eguneko Zentroko erabiltzaileek zenbait zailtasun dituzte (motorrak, zentzumenezkoak, pentsamendu eta jokabideenak edota komunikatzekoak) garuneko lesioen ondorioz. Hori dela eta, nabarmen mugatuta dute beren funtzionaltasuna eta haren mendetasun-maila ere handia da. Beraz, familia- eta gizarte-bizitzan aldaketa handia ekartzen du horrek. Hor du gure lanak, hain zuzen, garrantzia&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":71634,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/22543"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/portfolio"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22543"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/22543\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":85003,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/portfolio\/22543\/revisions\/85003"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/71634"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22543"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22543"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22543"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}