{"id":15000,"date":"2011-12-14T09:29:54","date_gmt":"2011-12-14T09:29:54","guid":{"rendered":"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/danio\/\/noemi-alvarez-2\/"},"modified":"2024-04-12T11:40:01","modified_gmt":"2024-04-12T11:40:01","slug":"noemi-alvarez-2","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/giza-talde-aparta\/noemi-alvarez-2\/","title":{"rendered":"Noem\u00ed \u00c1lvarez"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"http:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/wp-content\/uploads\/2011\/12\/1483242223.jpg\" alt=\"Noemi \u00c1lvarez\" \/><\/p>\n<h3>Neuropsikologia saileko burua Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan<\/h3>\n<p>Nire funtsezko lana da hartutako garuneko kaltea izan duten pertsonen zailtasunak edo aldaketa neuropsikologikoak baloratzea eta tratatzea. Alderdi kognitiboak nahiz jokabide- eta emozio-arazoak lantzen ditut. Hori guztia pertsonei autonomia handiagoa emateko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko. Halaber, senideekin lan egiten dut, zailtasunak gainditzen eta egoera berrira moldatzen laguntzeko.<\/p>\n<p>Koordinazio-lanak egiten ditut Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan (bileren plangintza, ordutegiak antolatu, senideekin harremanetan jarri) eta Terapia Okupazional eta Psikologia Sailean (langileekin nahiz praktikak egiten ari diren pertsona ugariekin). Irakasle moduan ere aritzen naiz, gure Zerbitzutik igarotzen diren praktiketako pertsonekin eta Deustuko Unibertsitatean eskolak emanez (Osasun Mentaleko graduatu-ondokoan, Neuropsikologiaren arloan).<\/p>\n<p>Beti agertu naiz sentikor beste pertsonen arazoen aurrean, eta lan honi esker, bizitzako une zailetan laguntzeko aukera izaten dut. Errealitate eta pertsona askorekin topatzen naiz lanari esker, eta gutxitan uzten naute axolagabe. Askotan, nire garapen pertsonalari laguntzen diote, eta ia beti lan arloan aurrera egiten. Talde-lana ere gustukoa dut, egiten dena partekatzeko aukera izatea, guztion artean hobetzeko.<\/p>\n<h4><strong>Prestakuntza akademikoa<\/strong><\/h4>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 1992-1997.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Psikologia klinikoko masterra. Deustuko Unibertsitatea, 1997-1999.<\/p>\n<h4><strong>\u00a0Azken ikastaroak eta mintegiak<\/strong><\/h4>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Familia eta garuneko kaltea (Beata Maria Ana Ospitalea). Madril, 2010.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0III. Euskal Herriko Neuropsikologia Jardunaldiak &#8220;Haurren neuropsikologia\u201d (EHU). Donostia-San Sebastian, 2009.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Mintegia: \u201cErrehabilitazio neuropsikologikoa garuneko kaltean: ikuspegi praktikoa\u201d. Bilbo, 2008.<\/p>\n<h4><strong>\u00a0Argitalpenak<\/strong><\/h4>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0\u00c1lvarez, N.; Fern\u00e1ndez de Larrinoa, P. P. Medici\u00f3n cl\u00ednica de los trastornos psiqui\u00e1tricos y del comportamiento en la demencia en Fern\u00e1ndez de Larrinoa, P.P.; Mart\u00edn, M. eta Bulbena, A. Medici\u00f3n cl\u00ednica de la demencia. Instituto de Investigaciones Psiqui\u00e1tricas. (2001).<\/p>\n<h4><strong>Lan esperientzia<\/strong><\/h4>\n<p>Nire lan-esperientzia nagusiki Aita Menni Ospitalearekin lotuta dago, lehendabizi Psikologia Klinikoko Masterraren bidez. Horri esker, hainbat unitate eta sailetan lan egin nuen (psikiatriako egonaldi luzeak, psikogeriatria, hartutako garuneko kaltea, nerabeen psikiatria unitatea). Hurrengo urtean, beka bati esker, garuneko kalteko ospitaleratze unitatean lan egin nuen, eta, gero, 2000. urtean, hartutako garuneko kaltearen zerbitzuan, maila anbulatorioan.<\/p>\n<p>Aita Menni Ospitalearekin harremanetan hasi aurretik, beste arlo batzuetan parte hartzeko eta lan egiteko aukera izan nuen, batez ere boluntario moduan. Horrela, esaterako, bekaduna izan nintzen Deustuko Unibertsitateko Liburutegian, 1996ko martxotik 1997ko ekainera arte; begiralea Gorabide Aisialdiko Klubean eta nerabeen udalekuen arduraduna (Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea), 1993tik 1997ra. Bestalde, 1992ko urritik 1994ko ekainera arte, eskola-graduatuko irakaslea izan nintzen Bilboko La Salle Ikastetxean.<\/p>\n<h4><strong>Hizkuntzak<\/strong><\/h4>\n<p>Euskara<br \/>\nIngelesa<\/p>\n<h4><strong>Zaletasunak<\/strong><\/h4>\n<p>Nire zaletasunak gaur egun dudan egoerarekin lotuta daude. Ama naiz eta aisialdian familiarekin eta lagunekin egoten naiz:\u00a0 mendira irtetea (ahal denean), igerilekua, bizikleta, otorduak lagunekin eta txikiekin eta abar. Bestalde, irabazi asmorik gabeko elkarte bateko kidea naiz. Gizartean baztertzeko arriskua duten pertsonei gizarteratzen laguntzen die. Horretan aisialdiko denbora luzea ematen dut.<\/p>\n<h4><strong>Informazio osagarria<\/strong><\/h4>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Teknikaria Adler langileen hautaketan. Eusko Jaurlaritzaren administrazio-baimenarekin, 1999ko urtarriletik martxora.<br \/>\n&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGA). Deustuko Unibertsitatea. 1996ko urritik 1997ko maiatzera.<br \/>\n&#8211;\u00a0\u00a0 \u00a0Haur eta Gazteen Aisialdiko Begiralearen diploma, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. EDE fundazioa. 1993ko urritik 1996ko maiatzera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Neuropsikologia saileko burua Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan Nire funtsezko lana da hartutako garuneko kaltea izan duten pertsonen zailtasunak edo aldaketa neuropsikologikoak baloratzea eta tratatzea. Alderdi kognitiboak nahiz jokabide- eta emozio-arazoak lantzen ditut. Hori guztia pertsonei autonomia handiagoa emateko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko. Halaber, senideekin lan egiten dut, zailtasunak gainditzen eta egoera berrira moldatzen laguntzeko. Koordinazio-lanak egiten&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":360,"parent":15076,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/15000"}],"collection":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15000"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/15000\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/15076"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/360"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/xn--daocerebral-2db.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15000"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}