Emozioak aurpegietan atzematea iktusaren ondoren

Idatzi duena: Eduardo González Fraile
Psikologo ikertzailea
Ahizpa Ospitalariak-eko Ikerketa Psikiatrikoen Institutua 

Gure aurpegiak identitatea ematen digu subjektu bakar bezala, eta emozio-mailan komunikatzeko aukera eskaintzen digu. Aurpegiaren bitartez, gure itxura alda dezakegu eta, gure egoera emozionala adierazi. Emozioen espresioa eta errekonozimendua funtsezkoak dira ingurunea ulertzeko eta ingurunearekin elkarreragiteko moduan, eta gure portaeraren bultzatzaile eta modulatzaile indartsuak ere badira. Era berean, emozioen ezagutzak gure trebetasun emozionalaren zati bat definitzen du.

Uste da istripu zerebrobaskular (ACV) larria jasan duten gaixoen %10-40ak zailtasun handiak dituela inguruko pertsonen aurpegiko espresioak ezagutzerakoan. Beraz, erasan horrek ondorio oso garrantzitsuak izan ditzake gure gaixoen funtzionamendu sozialean. Beste pertsonaren aurpegiko espresioak edo horien esanahia ezagutzeko gai izan gabe aurrez aurre hitz egiten arituta informazio ugari gal daiteke; izan ere, subjektua ez da gai izango beste pertsonaren egoera emozionala interpretatzeko, ezingo du harekin enpatizatu edo ezingo ditu hark izan ditzakeen erreakzioak aurreikusi. Beste batzuetan, berriz, espresioak adierazitakoaren aurkako egoera emozionalak direla uste izango da, eta, ondorioz, komunikazioa defizitarioa izango da, batzuetan kontraesankorra gaixoarentzat, eta, horrela, bien erantzunak gaizki interpretatu ahal izango dira edo ez dira bat etorriko.

Zoritxarrez, erasan horrek pronostiko negatiboa izan ohi du, eta denboran zehar mantendu egiten da. Gaixoa eta haren ingurunea nekez antzeman daitekeen gurpil zoro batean sartzen dira. Harreman sozialak (senitartekoekin, lanekoak, bikote-harremanak) nabarmen okertu ohi dira, subjektua isolatuta ikusten da, eta asaldura afektiboak (depresioa, antsietatea,…) zein portaera-mailakoak (suminkortasuna eta agresibitatea) izateko arriskua areagotzen da; ondorioz, elkarreragite sozialerako aukerak murriztu eta laguntza eskaintzeko aukera mugatzen da.

Reconocimiento emociones

Zailtasun sozial horien arrazoiak konplexuak izan ohi dira, eta horien artean barne-faktoreak ugari izan daitezke; hala nola, alderdi kognitiboak (arreta-mailako eskasiak, memoria-arlokoak, prozesatzeko abiadurarenak, e.a.), emozionalak (apatia, interes gutxi) eta fisikoak.

Aurpegietako emozioen ezagutza oso gutxi aztertu da arlo honetan, Nahasmendu Mental Larria (TMG), garapen-arazoak, autismoa edo Arreta Nahasmendua (TDA) bezalako beste patologia batzuekin alderatuta. Iktusei dagokienean, azterketa oso berria da, eta egindako aurkikuntzak oraindik mistoak dira. Dena den, beste eremuetan egindako aurkikuntzak, aurrez aipatutakoak, oinarri garrantzitsu bezala har ditzakegu etorkizunean ebaluatzeko eta esku hartzeko.

Prozesatze emozionala

Eskizofrenian erabiltzen den sailkapena kontuan hartzen badugu, aurpegietako emozioak ezagutzea “prozesatze emozionala” izeneko konstruktu zabalagoaren zatia da. Prozesatze emozionala emozio-mailako informazioa jasotzeko, ezagutzeko eta erabiltzeko gaitasuna da. Informazio hori lau iturri ezberdinetatik eskura daiteke: aurpegiko espresioak, gorputzaren postura, eduki lexikoa eta alderdi prosodikoak (intonazioa). Azterketa ezberdinen arabera, prozesatze emozional txarra eta doikuntza sozial baxua elkarrekin lotuta daude. Ohikoa da aurpegiko espresioak ezagutzeko zailtasunak dituzten subjektuek arazoak izatea, baita ere, posturak, alderdi lexikoak edo prosodikoak emozionalki ezagutzeko.

Emozioen prozesamendua “kognizio soziala izeneko konstruktu zabalagoaren zatia da, eta pertsona bati besteekiko interakzioak ulertzeko, horietan esku hartzeko eta horietatik etekinak ateratzeko aukera ematen duten prozesuak eta funtzioak bezala definitu da. Kognizio soziala osatzen duten lau eremu proposatu dira: prozesatze emozionala, adimenaren teoria, atribuzio-estiloa eta pertzepzio soziala. Prozesatze emozionala, aurrean esan bezala, informazio emozionala, norberarengan nahiz besteengan, behar bezala jasotzeko, ulertzeko eta maneiatzeko gaitasuna da. Adimenaren teoria, berriz, beste pertsonen egoera mentalak (pentsamenduak, sinesmenak eta asmoak) irudikatzeko eta haien portaera azaltzeko eta aurreikusteko kontuan hartzeko gaitasuna bezala definitzen da. Atribuzio-estiloari dagokionean, pertsonek beraiei gertatutako gertaera positiboak eta negatiboak azaltzeko duten moduari egiten dio erreferentzia. Azkenik, pertzepzio sozialak egoera sozialetan dauden arauak eta rolak baloratzea eta ulertzea eskatzen du, norberaren portaera elementu horien arabera egokitzeko dugun gaitasunarekin batera. Beste behin, ohikoa da iktusa izan duten gaixoek nahamenduak izatea eremu batean edo gehiagotan; hortaz, gaitasun horiek lotura estua dute.

Garunean izandako erasanaren arloan arazo hori oraindik gehiegi aztertu ez bada ere eta lesioari berari dagokionean heterogeneotasuna altua izan arren, ebidentzia zientifikoak bermatutako hiru hipotesi daude. Lehenik eta behin, balentzia emozionalaren hipotesia, okerren diskriminatzen diren emozioak negatiboak direla esaten duena, bereziki beldurraren emozioa. Bigarren, generoaren hipotesia, zailtasun horiek emakume gaixoengan eragin txikiagoa dutela adierazten duena. Hipotesia biztanleria arruntaren inguruko datuetan oinarritzen da, eta emakumeek gaitasun handiagoa erakusten dute emozioak ezagutzeko. Horrela, abantaila horrek gaixoa babes lezake eta lesioaren efektuak murriztu. Azkenik, hipotesi hemisferikoa dugu, emozioak eskuin hemisferioan daudela dioena. Beraz, lesioa hemisferio horretan kokatuta duten gaixoek aukera handiagoa izango dute emozioak ezagutzeko zailtasunak izateko.

Estudio-REI

Iktusa izan duten gaixoen aurpegietan emozioak ezagutzeko REI azterketa

Fenomeno hori aztertzeko interesaren ondorioz, esploratzeko zeharkako azterketa pilotua burutzea erabaki zen, eta, horrela, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitateko (KZU) (Arrasate-Mondragón) 51 subjektu bildu ziren. Subjektuak ebaluatzeko, emozioak ezagutzeko ebaluazio-proba egin zien David Gil doktorearen taldeak (Santanderko Aita Menni Ospitale Zentroa).

Lortutako emaitzek %80 inguruko intzidentzia adierazi zuten. Datuak literatura zientifikoan agertutakoak baino askoz altuagoak izan ziren. Hori izan daiteke gaixoen lesioen larritasuna medio. Literaturan kontuan izandako hipotesietatik, soilik balentzia emozionalaren hipotesia erreplikatu ahal izan zen. Modu horretan, okerren diskriminatutako emozioa beldurrarena izan zen (%25eko asmatze-tasa). Ez zen alde nabarmenik izan generoari dagokionean edota lesio hemisferikoaren kokapenari dagokionean.

Subjektu kontrolekin edo TMG duten gaixoekin lortutako puntuazioak alderatuta, esan daiteke iktusa izan duten pertsonek puntuazio okerragoak dituztela. Zehazki, %30eko aldea dute subjektu osasuntsuekiko eta %15eko aldea TMG diagnostikatu zaien subjektuekiko.

Aurkikuntza horiek ohartarazten digute fenomeno hori aztertu eta ebaluatu beharra dagoela gure gaixoen funtzionamendu sozialaren iragarle gisa eta esku hartzeko programak ezartzeko, aurpegiko espresioak ezagutzeko funtzioa bereziki eta kognizio soziala oro har berreskuratzera bideratuta.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios