Bideoa. Hemiplegiaren errehabilitazioa iktusaren ondoren: goiko gorputz-adarraren erasan moderatua

Hainbat garuneko lesio gertatzen dira iktus baten eraginez, eta horren ondorioz, pertsona askok hemiparesia (indarraren eta trebetasunaren galera) edo hemiplegia (paralisia) dituzte. Gorputzaren erdiko, eskuineko edo ezkerreko zatia mugitzeko arazoak ibiltzeko zailtasunean eta goiko gorputz-adarrean duen erasanean batik bat nabaritzen dira. Iktus baten ondoren eskua eta besoa errehabilitatzea da askotan gainditu beharreko gaia, eta horretan ari da lanean Menni Sarea.

Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Unitateetan erasan moderatua duten goiko gorputz-adarrak errehabilitatzeko prozesuari nola ekiten zaion erakusteko, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak orain ikus daitekeen bideo hau grabatu du.

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko errehabilitazio funtzionala

Bideo honen helburua goiko gorputz-adarra erasanda duten eta eskua irekitzeko eta ixteko nahikoa mugikortasuna lortu duten pazienteen errehabilitazio-prozesuak deskribatzea da. Hasieran ezin dira objektuak hartu eta askatu. Irudietan ikusten denez, goiko gorputz-adarra nabarmen erasanda duten pertsonek eskua irekitzea eta ixtea lortzen dute, baina ezin dute objekturik ez hartu ez askatu. Sorbalda eta ukondoa mugitzen hasten dira, baina oraindik nahiko mugatuta, motel eta mugimendu osoa egin gabe. Eragindako muskulu-taldeak “esnatzen” hasten dira, baina oraindik ez dira gai inolako jarduera funtzionala egiteko.

Saioaren hasieran balorazioa eginda, errehabilitazio neurologikoko programa bat egiten da, saio desberdinetan egiteko.  Gure diziplina anitzeko taldeen tratamenduen bidez, besteak beste, eskua eta besoren mugikortasuna hobetzen dira. Sorbalda, ukondoa, eskumuturra eta atzamarrak mobilizazio pasiboaren bidez edo erdi lagunduz mugitzeko ariketei esker, objektuak hobetzeko hartzen eta lotzen dira. Pazienteak autonomia lortzea da helburua, eguneroko bizitzaren jarduerak egin ahal izateko, eta horrenbestez, bizi-kalitatea hobetzeko ere bai.

Bideo honetan ez gara arituko prozesu apraxikoengatik edo zabarkeriarengatik eskuen mugimendua erasanda izaten duten pazienteen tratamenduari buruz, izan ere, prozesu horiek, mugimenduen plangintzarekin eta espazioaren eta gorputzaren hautematearekin lotuta daude. Mugimenduak egiteko zailtasunak dituzten pertsonei buruz arituko gara. Hauek dira erasanda egon daitezkeen prozesuak:

o    Tonu falta edo gehiegizko tonua izatea (hipotonia eta hipertonia).

o    Arazoak aktibazio koordinatuan mugimendua errazten duten muskulu-taldeetan.

o    Zehaztasun falta mugimenduan eta indarraren graduazioan (dardara, dismetria, inkoordinazioa).

o    Zentzumen-arazoak (min neuropatikoa, hipoestesia, ataxia sentsitiboa eta distonia).

o    Grasping (oratze-erreflexu handitua).

Errobotak eta askoz ere gehiago

Beso horiek errehabilitatzeko erasanda egon daitezkeen prozesuen artean diskriminatzea eta lehentasun-ordena bat ezartzea garrantzitsua da. Lehentasun horien arabera tratamendua planifikatuko da. Teknologia berriak erabiltzen dituzten orientazio funtzionaleko terapiek aurrerapenak eragiten dituzte errehabilitazioan. Esku hartzeko hainbat modu ditugu. Hemen garrantzitsuena da une bakoitzerako teknika jakina aukeratzea, eragindako prozesuaren eta aurrean daukagun pertsonaren arabera. Banakako programek, errehabilitazio robotikoa eta errealitate birtualaz gain, ongi dagoen aldea murrizteko terapia, ispiluaren aurreko terapia, TENS bidezko estimulazio elektrikoa eta bestelakoak barne har ditzakete.

Helburuak:

      •     Eskua gorputzaren alde desberdinetara arintasunez mugitzea, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak errazteko, hala nola jatea, garbitzea eta janztea.
      •     Gorputzetik urrun dauden objektuak hartzea eta askatzea.
      •     Tamaina eta pisu ertaineko objektuak garraiatzea, hurbil dagoen tarte funtzional batean.
      •     Bi eta hiru atzamarrekin pintzak egitea.o    Eskuaren barruan objektuak manipulatzen hastea.
      •     Goiko gorputz-adarrak eguneroko bizitzako jardueretan erabiltzea (janztean, sukaldean, dirua…).

Goiko gorputz-adarraren erasan moderatua duten ia pertsona guztiekin garrantzitsua da goiko gorputz-adarrak eguneroko bizitzaren jardueretan erabiltzea, ez erabiltzeagatik berriro ikasi behar delako. Horretarako, ongi dagoen aldera murriztuz, mugimenduaren terapia egiten da eta mugimendua lantzen da entrenamenduen bidez, pazientera egokituta eta aldatuta.

Teknikak edo ariketa motak:
  •     Objektua ongi harrapatzea: Garrantzitsua da pazienteari objektuaren formaz eta erabileraz ohartzen laguntzea. Objektua ongi hartzeko eskumuturrean parte hartzen duten mugimenduak hauek dira: flexio dortsala, pronazio eta supinazioa eta albo-makurdurak. Lan hori bizitza errealeko objektuekin eta gailu robotikoekin egiten da.o    Objektuak mahaitik garraiatzea. Puntu honetan, ukondoa erabat luzatzeko gaitasuna erasanda egon ohi da, ukondoaren flexoreak eta hedatzaileak aldi berean aktibatzen direlako.  Gero eta urrunago dauden objektuekin lan egiten dugu. Diego bezalako robotekin egin dezakegu, gorputz-adarraren grabitazioa kentzen dutelako, edo etxeko ariketen bidez.
  •     Objektuak heltzea, askatzea eta garraiatzea gorputzetik urrun dauden planoetan eta besoa esekita izanez. Estadio horretan nahikoa indarra eta mugimenduaren kontrola izan behar da sorbaldaren muskuluetan, eta mugimendua zailtzen eta mugatzen diguten sinergiak berriro kontrolatu. Garrantzitsuak dira fase honetan bai muskulatura horren indartze kontrolatua bai terapeutak mugimendua ongi erraztea, konpentsazioak saihestuz. Diego robotaren lanarekin mugimendu zabalago eta zehatzagoak egin daitezke, eta gero eta laguntza txikiagoa behar izanez.
  •     Pintzekin egindako lana: Hainbat pintza lantzen dira, forma eta tamaina desberdinetakoekin, terapeutak gero eta laguntza txikiagoa emanez. Batzuetan ferulak ikus ditzakegu, pintzak hartzen errazten duen jarrera jakin bat har dezan erpuruak. Lan hori osatzeko, pintzaren indarra entrena daiteke, hainbat material erabiliz (pintzak, mastika), edo Pablo edo Amadeo robotekin indarra entrenatuz.
  •     Atzamarren mugimendua indibidualizatzea: Doitasunezko pintzak egiteko garrantzitsua da, eta objektuak manipulatu ahal izateko baldintza gisa.
  •    Flexoreak bereiziz, objektuak garraia daitezke eskuaren barruan. Ezinbesteko baldintza da eskuaren barruan objektuak manipulatu ahal izateko. Zenbait teknika erabiltzen ditugu helburu hori lortzeko.
  •    Gehiegi nahiz gutxiegi erabiltzeagatik sortzen diren zentzumen-arazoek nabarmen zail dezakete mugimendu fin eta kontrolatuen gauzatzea. Zenbait teknika erabiltzen ditugu: desentsibilizazioa, zentzumenak berriz heztea, Perfetti…

 

Rehabilitación miembros superior moderadamente afectado

Horrez gain, pazienteei etengabe esaten diegu ahal duten ekintza guztietan erasanda duten eskua erabil dezatela. Egoera hauetan guztietan errepikapena eta jardueraren graduazioa denboran, maiztasunean eta zailtasunean egokiak izatea garrantzitsua da. Ikasteko eta pertsonarentzat erronka bat izateko beharrezkoa den gutxienekoa lortu behar da. Baina aldi berean gehienekoa ere bai, lorpen bat egoteko eta frustrazioan erortzea eta jarduera eta tratamendua uztea saihesteko.

Noski, gainerako estadioetan bezala, oso garrantzitsua da familia inguruko pertsonekin hezkuntza-lana egitea, beso horien errehabilitazioaren arrakastaren zati bat tratamenduaren intentsitateari esker lortzen da. Pertsonak bere beharren arabera berariaz diseinatutako jarduera-programari jarraitu behar dio etxean bere senideen laguntzarekin.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>