Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Idazleak:  Ignacio Sánchez Cubillo eta Noemí Álvarez Domínguez
Neuropsikologia arloa
Aita Menniko Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo)

Kontzeptua

Apatia hitzak bi fenomeno adierazten ditu: batetik, sindrome neuropsikiatrikoa eta neuropsikologikoa eta, bestetik, depresioaren sintoma. Artikulu honetan, lehenengoa jorratuko dugu, bigarrena diagnostiko bereizgarriaren atalean aipatuko dugun arren.

Apatiaren definizio orokorra ondorengo alderdiak ez izatea edo gutxitzea da:

o    a) jokabide hautemangarriak (“gauza gutxiago egiten ditu”): gogorik eza, egunero geldirik egotea, planifikatutakoa egiten hasteko zailtasuna, e.a.

o    b) kognizioak (“gauza gutxiago bururatzen zaizkio”): pentsamendurik eza, adimen zuriaren fenomenoa, hitz-jariorik eza, e.a.

o    c) emozioak (“gutxiago sentitzen du”): lur-jotze afektiboa, aurpegiaren eta ahotsaren espresiorik eza, e.a.

Adierazpen horiek sindrome apatikoan sartu ohi diren adibide batzuk dira. Zein sintoma beharrezkoak edo nahikoak diren zehazten duten irizpide diagnostikoak ez daude ezarrita. Nortasunaren nahasmendu organikoaren (apatiko azpimotakoa) diagnostiko medikoa patologia hori jasotzen duen erakundeak egiten du.

Patologia horren inpaktuari dagokionean, lanaren, familiaren eta harreman sozialen eremuak izugarri aldatzen dira. Ohikoa izaten da pertsona kaltetuak bere lana egin ahal iz izatea, bereziki lan mekanikoa ez bada. Beraz, ohikoak dira lanerako ezintasunak edo kaleratzeak. Familiari dagokionez, apatia epe ertain eta luzera gainkarga gehien eragiten duen arazoetariko bat da; gainera, familiarengan inpaktu emozionala eragiten du gaixoaren nortasunaren aldaketak. Ez dira harritzekoak dibortzioak, bereziki gaixoa funtzionalki autonomoa bada. Maila sozialean, berriz, pertsona horiek lagunak galdu ohi dituzte, eta beste pertsonekin, oro har, harremanetan izateari uzten diote. Apatiaren ondorio horiek guztiak ez dira antzematen bilakaeraren lehen hilabeteetan, baizik eta errekuperazioaren lehen bi urte inguruan pixkanaka-pixkanaka agertzen joaten dira.

Balorazioa 

Balorazioa psikologia-arloak egiten du modu kualitatiboan, normalean gaixoa zuzenean aztertuta eta senitartekoekin elkarrizketa eginaz. Nortasun premorbidoa kontuan izan behar da erlatibizatzeko (‘lehen horrelakoa ote zen’) edo indartzeko (‘gauzak egiten baditu, lehen gehiago egiten zituen eta gogo gehiago zuen) sintomek diagnostikoa adierazteko maila.

Apatiak, depresioaren sintoma gisa, jokabide hautemangarria murrizten du edo batere ez du, eta kognizioak gutxitu ditzake; emozio aldetik, ordea, gaixoak sufritu egiten du. Apatia sindrome moduan duen pertsonak emozioak ez izateko edo “ondo egoteko” joera izaten du.

Oro har, beharrezkoa da depresioaren diagnostikoa alde batera uztea, sindrome gisa apatiarena ezarri ahal izateko.

Psikologiako profesionalak beharrezkotzat jotzen badu balorazio kuantitatiboa egitea, Marinen Apatiaren Eskala edo FrSBE erabiltzea komeni den erabakitzen du.

Tratamendua

Apatiaren gainean, esku-hartze ez farmakologikoa oso gutxi garatuta dago literaturan, eta esperientzia klinikoak berak ez du horretarako erreminta argirik. Hala ere, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Erasaneko Zerbitzuan dugun esperientziari esker, zenbait ohar parteka ditzakegu kasu ezberdinetan eraginkorra izan den tratamenduaren inguruan. Beste gai batzuetan bezala, badirudi hobea dela hainbat teknika paraleloan erabiltzea bakar bat baino.

Jarraian, esku-hartze arlo ezberdinetako zenbait estrategia agertzen dira:

a) Jokabidea

Tradizionalki, jokabidea aldatzeko programak erabili dira, eta emaitza ezberdina izan da.

- Egunerokotasunak:  terapeutarekin edo terapeutakidearekin eguneroko entrenamenduak eta errepikapen asko. Horrek guztiak egunean zehar jarduera egiteko ohitura hartzea eta mantentzea errazten du; esate baterako, ogia eta egunkaria erostera ateratzea, txakurra kanpora ateratzea, erosketak egitea eta janaria prestatzea; halaber, aisiako jarduerak, asteazkenero zinemara joatea edo gosaldu ondoren kirola egitea.

- Ordutegiak: bi astez egin ohi duenaren ordutegia kontuan hartuta (oinarria), familiako norbaiten laguntzarekin, egin beharreko lanen ordutegia diseinatzen dugu. Abian jartzeko, baliteke pertsona kaltetuari esan behar izatea jarduera bakoitza egiten noiz hasi behar duen (zirikaldia). Zirikaldi hori egiteko, ohartarazle elektronikoak, alarmak, e.a. ere erabil daitezke. Ikuspegi horrek eraginkorragoa dirudi apatia bereziki kognitiboa duen gaixoarekin (disejekutiboa, desantolatua, indar eta energizazio gutxirekin).

- Indartzeko sistemak: fitxen edo sarien ekonomia-sistema diseinatzen dugu, jasotako portaeretarako errefortzu askorekin. Diseinuak zorrotz bete behar ditu MdC arauak (jokabidearen aldaketa) eraginkorra izan ahal izateko.

- Zigor-sistemak: erantzun-kostuaren gaineko programak ezar daitezke, baina betiere fitxen ekonomiako protagonistagoaren osagarri gisa.

Energizazioa: Arousal maila altuko jardueretan sartzea (aktibazio psikofisiologikoa), batik bat sozioemozionala (bilera sozialak, taldeko jarduerak, e.a.).

b) Kognizioa

Erabilgarriak izan daitezke hitz-jarioko ariketak, burura ekarritako materialaren antolakuntza errazten duten estrategiak ezarriaz (esate baterako, frutak: frutak urteko sasoiaren arabera, supermerkatuko apalaren arabera, e.a.).

Informazio semantikoa (albisteak, literatura, e.a.) emateak eta horri buruz hitz egiteak oroitzapenerako estrategiak erabiltzeari edukia eman dakioke.

c) Emozioa:

Emozioak eragiten dituzten esperientziak garrantzitsuak dira esku hartzerakoan. Defizit emozionalak, garunaren jarduerarik eza bezala, bestelako prozesu batzuekin sustatu daitezke.

- Emozioa transmititzen duen musika/irudia erabiltzea: genero guztietako pelikulen soinu-bandak emozioak sortzeko eta begien estimulazioa bultzatzeko erabiltzen dira. Saioan, musika eta irudiak (argazkiak, pinturak, ilustrazioak, e.a.) erabil daitezke modu generikoan hainbat emozioa sustatzeko. Bistaratze gidatua beste osagarri bat izan daiteke.

- Pertsona egoera emozional berrietan sartzea: bidaiak, lagunekin bilerak, abenturazko jarduerak, e.a.

- Inguruko pertsonen egoera emozionalaren berri ematea: senitartekoak eta lagunak emozionalki nola aurkitzen diren jakinaraztea, informazio hori gorde gabe (batzuetan horrela egiten baita, gehiegi babesteko asmoarekin), enpatiatik emozioa sortzeko helburuarekin.

- Egoera autobiografiko emozionalak berriz bizitzea: argazkiak, bideoak, e.a. erabilita, berriz gogora ekartzea gertaera garrantzitsuak: ezkontza, jaiotzak, heriotzak,…

d) Lana senitartekoekin

Funtsezkoa da inguruko pertsonekin psikohezkuntza lantzea: arazoa ez dela borondatezkoa azaltzea eta gaixoari hau edo hura egiteko edo esateko hitzez behin eta berriz esanda ez dela konponduko ikustaraztea.

- Baterako terapia: senitartekoari erakustea energiak guk adierazitako hartan erabiltzen.

- Psikoterapia: itxaropenak doitzea, dolua egitea, erruduntasuna murriztea norberaren baztertze-emozioen aurrean, e.a. Baliagarria izan daiteke irtenbideetara bideratutako psikoterapia labur estrategikoa, alderdi positiboak aztertzeko eta sustatzeko eta, era horretan, ongizateko aurrerapenak errazteko.

- Gainkarga kontrolatzea: zaintzaileak bere burua zaintzeko ardura; hau da, bere buruarentzako denbora eta tarteak eta eguneroko antolakuntza, eguneroko lana idatziz egituratuaz eta lanak beste senitartekoei edo zaintzaile profesionalei jarriaz. “Laguntza banatzea” kontzeptua barneratu behar du, ordutegi bat ezarri laguntza-puntuekin, laguntza eskatzen ikasi. e.a. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>