Teknologiarik aurreratuenaren laguntzarekin Xabik komunikazioaren borroka irabazi du

Teknologiarik aurreratuenaren laguntzarekin Xabik komunikazioaren borroka irabazi du
may

3

2016

Teknologiarik aurreratuenaren laguntzarekin Xabik komunikazioaren borroka irabazi du

DUELA GUTXIRA ARTE  ‘bAI’ (MIHIA ATEREAZ) ETA ‘ez’ (BEGIAK ITXIZ) BAKARRIK ESATEN ZUEN KOMUNIKATZEKO

Duela bi urtetik gutxi gorabehera Xabier De la Fuente astean behin joaten da Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentrora. Bederatzi urte luza igarota ordezko-komunikazio sistema (OKS) konbinatu, piktografiko eta alfabetiko sistema erabiltzea lortu du bere hurbileko ingurukoekin komunikazioa handitu ahal izateko. Aurretik, “bai” (mihia atereaz) eta “ez” (begiak itxiz) bakarrik esaten zuen Xabik, Egaña kaleko zentroko terapeutek esaten dioten moduan.

soporte-tablet-silla

Buruarekin eragiten zuen sakagailu baten bidez ordenagailu batera sartzeko gai zela ikusi zuen lehen egunean oso hunkituta zegoen”, adierazi du Ángela Fernández de Corresek, harekin lan egiten duen logopedak. “Balorazioak egiteko erabiltzen ditugun ordezko komunikazio-sistemak eta sistema handitzaileak ebaluatzeko Protokolotik ateratako emaitzen arabera, Xabierrek komunikatzeko aukerak zituen, zenbait funtzio kognitibo motelduta zituelako, baina oraindik bazituen”.

Prozesua

Zenbait saiotan ‘The Grid’ softwarea probatuta eta Xabier bizi den harrera-zentroko psikologia den Nieves Barredoren laguntzarekin, emaitzak nabariak izan ziren. Softwareaz gain, bere gurpil-aulkian euskarri bat jartzea gomendatu zioten tableta jartzeko. Euskarri hori bere gurpil-aulkira ainguratuta dagoen beso luzagarri batera lotuta dagoen erretilu bat da. Bere ortopedak gurpil-aulkiaren oheburukoan kommutadore txiki bat ere jarri zuen buruarekin eragiteko. The Grid sistema gurpil-aulkian jarriz emaitza onak lortu ziren, Biortek ortopediarekin koordinatuz sakagailua jartzeko, hala ere, prozesu motel, luze eta nekeza da.  Xabi gaur egun tabletera sartzeko gai da komunikatzeko; buruarekin sakagailuari eragin besterik ez dio egin behar. Komunikatzeko erabiltzeaz gain, bere musikarik gustukoena entzutea, filmak ikustea eta bere argazki pertsonalak ikustea lortzen ari da. Oraingoz solaskide batek zuzentzen du.

Puzzlearen‘ pieza bakoitza prest jartzeko denbora luzea emanda (The Grid programaren diseinua, besoa eta erretilua aukeratzea eta jartzea, kommutadorearekin trebatzea), Xabier faserik zailenean eta monotonoenean dago orain: trebatze-fasean. Baina gazte honek, infekzio larri batek eragindako garuneko kaltea izan baino lehen talde batean (No feeling) bateria jotzen zuenak, ez du etsitzen.

Komunikatzeko modu eraginkorra

conmutador

Xabiren terapeuta-taldearen helburua da komunikatzeko erabiltzen duen ordenagailu txikia menderatzea, horren bidez, modu autonomoagoan komunikatzen baita munduarekin. Horregatik, astero Angela Fernandez de Correz logopedarekin egiten duen entrenamenduaz gain, Xabik ‘komunikazio-hesiak apurtzen ditu’, bizi den etxeko langile guztien lan koordinatuari esker, Las Esclavas egoitzan hain zuzen ere. Han, asteko plangintza batekin, The Grid programaren erabileraren orokortzean lan egiten dute, logopedari piktogramen eta irudien aldaketak jakinaraziz, eta Xabik bere ingurune naturalean egunero aurkitzen dituen beharren arabera iradokizunak eginez. Profesionalek egiten duen lana funtsezkoa da prozesu honetan. Horri esker, Xabierrek erabilera funtzionala eman ahalko dio komunikatzeko modu berri honi.

Ordenagailua sinboloen, testuen edo sinbolo eta testuen komunikatzaile dinamikoa bihurtzen laguntzen duten beste tresna batzuk ere badaude: Plaphoons. Hala ere, gure Zerbitzuak The Grid aukeratu du, guztiz pertsonalizatu daitekeelako. Programa honek, gainera, ordenagailu batek eskaintzen dituen hainbat aukeretara sartzen laguntzen dio erabiltzeari, hala nola musika entzuteko, telesail eta filmik gustukoenak ikusteko eta posta elektronikoak eta “wasapak” erabiltzeko.

Begiradaren kontrola,  beste urrats teknologiko bat

Sakatzea eta begiratzea gauza bera ez direnez, Bilboko Aita Menniko terapeuta-taldeak gailuak kontrolatzeko sistema berri bat sartu du Xabiren tabletean, web-kamera bati eta begien mugimenduari esker: Irisbond Primma. Teknologia horren bidez Xabi autonomoagoa eta azkarragoa izango da ordenagailua erabiltzean, bere musika entzuten eta filmak ikusten jarraitu ahalko du, baina bere inguru domotikoa ere kontrola lezake eta telefono adimendunen bidez komunikatu. The Grid eta Irisbond sistemak konbinatzeak “ilusio berriak ematen dizkigu“. Hala azaldu du Xabiren psikologoak, Nieves Barredok. Eta Logopedia Sailak ekipamendu hori guztia izan ahal izateko inbertsio handia egin behar dela badakienez, beharrezkoak diren softwarea eta hardwarea erosteko laguntzak eska ditzala aholkatu dio Xabierren familia handiari. Guztion artean Xabierrek komunikatzeko aukera hau abian jartzen laguntzen ari gara, eta bere izenean ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU PARTE HARTZEN ARI DIREN PERTSONA GUZTIEI!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios