Aita Menni Posts Tagged ‘Aita Menni’

Zein ongi igaro ditugun Gabonak!
ene

8

2018

Zein ongi igaro ditugun Gabonak!

Azken Gabon jaiez bidali dizkiguten argazkiek giro ezin hobea erakusten dute Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan.Harmonian eta elkarrekin, profesionalek, erabiltzaileek, senideek eta bisitariek ederki gozatu dute jai hauetan. Izan ere, ez dira gelditu.Urtero bezala, Azoka zentroa apaintzen hasi ziren, beti izaten duten sormen eta gustu oneko ukitu horrekin, eta, beti…

Ikastaro-tailerra haurrei zein helduei mugitzen laguntzeko
dic

15

2017

Ikastaro-tailerra haurrei zein helduei mugitzen laguntzeko

Dutxako aulki baskulagarrien modeloak, etxerako garabi bipedestatzaileak, Grillo ibilgailua, Juditta aulki gurpilduna (baskulagarria, posizionatzeko neurri oso berezi eta berritzaileekin)… Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko profesional talde batek bere ezagutzak eguneratzeko aukera izan du, mugikortasunean laguntzeko produktuei dagokienez. Haurrei zein helduei zuzenduta, hainbat terapeuta okupazional, fisioterapeuta, begirale, laguntzaile eta erizainek aukera…

Menni Sareak Guggenheimen ospatu du Kalte Zerebraleko lehen Zerbitzuaren 25. urteurrena
nov

30

2017

Menni Sareak Guggenheimen ospatu du Kalte Zerebraleko lehen Zerbitzuaren 25. urteurrena

Aita Menni Sareko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak 25 urte bete ditu –Espainiako horrelako lehendabiziko ospitaleratze zerbitzua izan zen, eta Kalte Zerebraleko Menni Sarea sortzea eragin zuen–.Denbora horretan 4.512 lagun artatu ditu. Menni Sareko zentroek, oro har, 14.000 pazienteri eman diote asistentzia bere historiako 25 urteotan. Kalte Zerebraleko Menni Sareak elkartu egiten ditu hartutako kalte zerebralak…

Kalte zerebralaren ondorioak familia-esparruan
nov

14

2017

Kalte zerebralaren ondorioak familia-esparruan

Jagolearen Eguna dela eta, Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak gonbidatuta, Noemí Álvarezek, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroko neuropsikologoak hitzaldi bat eman zuen 6an, Mungian, hartutako kalte zerebral baten ondorioz gertatzen den eragin soziofamiliarra azaltzeko eta horri aurre egiteko zenbait jarraibide emateko. Kalte zerebrala familia-antolaketa osoan eragiten duen errealitatea da, eta gertatzen denean, ibilbide luzeko…

Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Zentroak Kontxako Bandera ospatu du
sep

13

2017

Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Zentroak Kontxako Bandera ospatu du

  Duela ehun urte baino gehiagotik, eta iraileko lehen bi igandeetan, arraunketako lehiaketarik ospetsuena egiten da Donostian: Kontxako Bandera. Probek ikusmin handia eragiten dute hirian eta eta Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileen artean. Eta 2015ean Zumaiako arraunlariak etorri baziren, arrazoi beragatik, joan den irailaren 6an, ZAEko (Zarauzko Arraun Elkartea) bi arraunlari…

Stop motion eta sukaldeko errezetak, udako bi tailer Tabakalerarekin lankidetzan
jul

26

2017

Stop motion eta sukaldeko errezetak, udako bi tailer Tabakalerarekin lankidetzan

Urteko sasoi guztietan bezala, Zuatzuko Eguneko Zentrotik komunitatean integratzeko eta inguruneko hainbat talde eta zentrorekin lankidetzan aritzeko ekintza bereziak bultzatzen jarraitzen dugu.Argazkietan ikus daiteke nola azken asteotan aukera izan dugun, Tabakaleraren eta Aita Menniren arteko lankidetzari esker, bi tailerretan parte hartzeko Donostiako kultura garaikideko zentroaren instalazioetan.Tabakalerak beharrezko baliabide profesional eta…

Tarte libreko jarduera ezberdinek gozatzeko aukera emateaz gain, gizarteratzeko lanean laguntzen digute
abr

27

2017

Tarte libreko jarduera ezberdinek gozatzeko aukera emateaz gain, gizarteratzeko lanean laguntzen digute

Kirol, aisia eta denbora libreko jarduera ezberdinetan etengabe hartzen da parte Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroan (Donostia), gure helburuetariko bat baita dibertsitate funtzionaleko pertsonen gizarteratzea lortzea. Aisia gune integratzaile eta normalizatzaile oso indartsua da, eta ildo horretan aukera handiak eskaintzen ditu. Hori dela-eta, azken asteetan geratu gabe gabiltza, eta izugarri…

Sedestazio egokiaren garrantzia
abr

12

2017

Sedestazio egokiaren garrantzia

Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko eta Etxetekeko fisioterapeuta, terapeuta okupazional, begirale, erizain eta erizain laguntzaileek ikastaro bat izan zuten orain dela egun batzuk, izenburu honekin: ‘Sedestazioa: sedestazio postura, aulki gurpildunen motak eta egokitzapenak’. Igor Caro Biortek ortopediako teknikari ortopedak pertsona bat luzaz eserita egoten denean posturak duen garrantziaz hitz egin zien, aulki gurpildunen motez,…

Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu
mar

8

2017

Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu

Logopediaren Europako Egunarekin bat eginda , aurtengo gai nagusia disfagiaizanik, el  Aita Menni Ospitaleko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentrok Disfagiaren Arteta Integralerako Unitate bat inauguratu du. Estatu mailan disfagiaren inguruko zerbitzu espezializatuen eskaintza oso urria izanik, eta gure Zerbitzura gero eta jende gehiago etortzen denez irensteko arazoengatik kontsultak egitera, Kalte Zerebraleko errehabilitazio…

‘Arnas fisoterapia Pediatrian’, ikastaro berezia eta oso parte hartzailea
feb

2

2017

‘Arnas fisoterapia Pediatrian’, ikastaro berezia eta oso parte hartzailea

  “Arnasketa prozesu konplexua da, eta bere helburua da ehunei oxigenoa ematea, zeregin metabolikoak egiteko eta karbono dioxidoa deuseztatzeko beharrezko energia lortzeko.Arnasa hartzeko arazorik ez badugu ez diogu garrantzirik ematen, baina arnasketa oinarrizkoa da.Ez badu arnasa hartzen ezin gara bizi”. Sarrera horrekin hasi zuen Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitaleko…

Interes handia piztu du Aita Mennik Tecnalian neuroerrehabilitazioari buruz egindako topaketak
feb

1

2017

Interes handia piztu du Aita Mennik Tecnalian neuroerrehabilitazioari buruz egindako topaketak

José Ignacio Quemada doktoreak, Aita Menni Ospitaleko eta Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendari medikoak, eta Juan Marín doktoreak, Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko espezialistak, iktusaren errehabilitazio-programetan teknologia berriak erabiltzeak dituen abantailak azaldu zituzten Bizkaia Parkeko Tecnaliaren egoitzan. Workshop hau “Neuroerrehabilitaziorako teknologiak: behar klinikoetatik irtenbideen garapen eta industrializaziora ” izenburupean egin zen eta industriako teknologia-garapenean…