Iktusaren psikopatologiari buruzko ezagutza eman genuen SENen urteko bileran

Iktusaren psikopatologiari buruzko ezagutza eman genuen SENen urteko bileran
nov

29

2017

Iktusaren psikopatologiari buruzko ezagutza eman genuen SENen urteko bileran

TOPAKETA HONEN INGURUAN HAINBAT IRAKASLE JARDUERA, SAIO ZIENTIFIKO, SINPOSIO ETA GOI MAILAKO EZTABAIDA FORO GARATU DIRA IKTUSAREN PREBENTZIOA ETA HAIEN TRATAMENDUA ETA MOLDATZEA IZAN DIRA JORRATUTAKO ALDERDI NAGUSIAK

Aita Menni Aita Ospitalarien Kalte Zerebraleko Zerbitzuko profesionalek, hango buru den José Ignacio Quemada doktoreak edo Naiara Mimenza neuropsikologoak hizlari gisa parte hartu dute SENen LXIX Urteko Bileran. Gaixotasun neurologikoen diagnostikoan eta tratamenduan egindako azken aurrerapenak aurkezten dituen topaketa hau Valentzian egin da, 2017ko azaroaren 21etik 25era.

Esparru honetan, Naiara Mimentzak ahozko komunikazio bat aurkeztu zuen: ‘Arazo psikopatologikoak iktus bat izan duten pertsonengan‘. Hasieran gogoratu zuen iktusa bigarren edo hirugarren heriotza-arrazoia dela mendebaldeko munduan; lehen heriotza-arrazoia da emakumeengan; lehen desgaitasun-arrazoia eta bigarren dementzia-arrazoia. 2007ko OMEren datuen arabera, 100.000 biztanleko 200 kasu gertatzen dira munduan. Zenbat azterlanen arabera, 15 milioi pertsonak gutxi gorabehera iktus bat izaten dute munduan.

Gure adituak azterlan enpiriko bat aurkeztu zuen 90 subjekturi egindako lagin batekin (iktusa izandako 45 paziente eta osasuntsu dauden 45 pertsona). Hauek dira azterlan horren helburuak: lesio zerebrala izan eta 3 hilabetera iktus bat izan duen pertsonengan arazo psikopatologikoen prebalentzia deskribatzea, eta arazo psikopatologikoen arteko erlazioa zehaztea,; baita psikopatologiaren eta funtzionaltasunaren arteko erlazioa ere. Ondorioen artean, Mimentzak nabarmendu du iktusek hainbat arazo psikiko eragiten dituztela, eta arazo psikopatologiko horiek eragin argia dutela bai pazientearengan, bai bere inguruan. Bere ikerketak zenbait erlazio aurkitu ditu arazo psikopatologikoen artean:

o    Apatia ——–> suminkortasuna eta depresioa

o    Antsietatea ——–> suminkortasuna eta depresioa

o    Suminkortasuna——–> depresioa

o    Oldarkortasuna ——–> suminkortasuna, antsietatea eta depresioa

Apatia, antsietatea, depresioa eta oldarkortasunak alderantzizko harremana duten funtzionaltasunarekin.  Gure neuropsikologoak iktusetan psikopatologia zuzen baloratu eta tratatu behar dela azpimarratuz amaitu zuen, eta ikerketan sakontzen jarraitu behar dela esan zuen.

Emozioen psikopatologia eta afektibitatea iktusean

Psicopatología_ictus

Argazkia: Paloma Peña @palomap3

Zenbait egilerentzat afektibitatearen kontzeptua emozioarena baino zabalagoa da, denboran iraunkorragoa dena, nortasunean eragina duena eta jokabidea eta pentsatzeko moduan baldintzatzen dituena. José Ignacio Quemadak aurretik afektibitateari buruzko gogoetak eginda, bere txostenean (Emozioen psikopatologia eta afektibitatea kalte zerebralean), askotan lesio zerebral baten ondorioz gertatzen diren afektibitate arazoak aztertu zituen: depresioa, apatia, adierazkortasun eza parkinsonianoa, iragaitzazko suminkortasun erreaktiboa, etsaitasun eta oldarkortasun iraunkorra, labilitate emozionala eta emozionalismoa. Hain ohikoak ez diren beste nahasmen batzuk ere badaude, hala nola deja vu iraunkorra,  jamais vu, Capgras sindromea, Fregoliren sindromea, gorputzeko heminegligentzia, Babinskyren sindromea, gorputz-adar fantasma, paramnesia erreduplikatiboa eta doktoreak esaten dion “‘ez dakit’ pazientea”.

Quemada doktoreak emozio-prozesuek eta egoera afektiboek giza psikismoan duten garrantzia azpimarratu zuen. Zentzu horren, emozioen eta afektuen unibertsoa hobeto ulertu behar dugula esan zuen. Horrez gain, tresna deskribatzaileak eta azalpenezko ereduak garatu behar ditugula nabarmendu zuen.

Iktusaren ondorioz gertatzen diren emozioen eta jokabidearen nahasmenduei buruz gehiago jakiteko, Quemada doktorearen artikulu hau kontsulta daiteke.

.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios