Olatz Beitia

Olatz Beitia

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuaren Erizaintza taldeko eta Egoitza Unitateen gainbegiralea

Erizain moduan aritzen naiz Aita Menni Ospitalean 2004. urtetik, eta Garuneko Kaltearen Zerbitzuko diziplina anitzeko taldeko kidea naiz 2008. urtetik, Erizaintza taldeko gainbegirale moduan.

Zerbitzu honetan nire lanak ekartzen dituen eginkizunen barruan daude erizaintza taldea koordinatzea, taldera sartzen diren langile berriak prestatzea, garuneko kaltea duten pazienteen zainketei dagokienez, behar berriak aurkitzea eta paziente haientzako erizaintzako jarraibide edo zainketa berriak protokolizatzea. Hori guztia niretzat gure lanaren funtsezko alderdiak direnaz ahaztu gabe; alegia, erizaintzako zainketetan behar diren gizatasuna eta laguntza, pazienteekin dugun zuzeneko harremana eta ospitalean dauden bitartean lortutako helburuen eta bilakaera prozesuaren etengabeko jarraipena.

Prestakuntza akademikoa

- Erizaintzan diplomatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1998-2001.
Prestakuntza praktikoa zerbitzu hauetan egin nuen: Neurologia-Erreumatologia, Kirurgia plastikoa eta Kirurgia orokorra eta baskularra, Donostiako Ospitaleko Larrialdi zerbitzuan eta Debako Osasun Zentroan (Gipuzkoa)
- Lan arriskuen prebentzioko masterra; espezialitatea: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua (Ceinpro, 2003).
- Enpresako erizaintzan diplomatua (2004).
- Lan arriskuen prebentzioko masterra; espezialitatea: Industriako higienea (SGS Tecnos, S.A.,2005).

Eskolaz kanpoko prestakuntza. Azken ikastaroak

- Erradiodiagnostikoko instalazioen operadorea (Onkologia institutua, 2002)
- Espirometria tailerra (Osakidetza, HCAD, 2003)
- Geriatriako hamar sindrome handi (Zahartzaroa, Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartea, 2007)
- Disfagia orofaringeari buruzko jardunaldia: bilakaera eta tratamendua. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 2009.
- Elektrokardiografia praktikoa (Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofiziala 2003/ Preventium S.A., 2010) eta bihotz-biriketako bizkortzea (Preventium S.A., 2010).
- Erizainen aginduei eta IKTei buruzko ikastaroa (Osasun Zientzien Eskola, 2010).

Lan esperientzia

Osakidetzan hasi nintzen lanean erizain moduan. Horrela, hainbat kontratu egin zizkidaten 2001etik 2004era.
Halaber, Lagunaro Mondragón Servicios S. Coop. enpresan zenbait lan egin nituen.
Aita Menni Ospitalean 2004. urtean hasi nintzen lanean, Arrasaten, lehendabizi Psikogeriatria Sailean, eta 2008. urtetik Garuneko Kaltearen diziplina anitzeko taldeko kidea naiz.

Hizkuntzak

Euskara
Ingelesa

Zaletasunak

Lanak uzten didan aisialdian irakurtzen dut, zinemara joaten naiz, mendi-ibiliak egiten ditu, eta ahal dudanean, bidaiak egiten ditut.